LOGO mahai orokorra

 Mahai Orokorra, laburpena

Aurrerapenik ez enplegua egonkortzeko LEPari buruz

Administrazioa 2021/12/14

Gaur Mahai Orokorraren bilera egin da eta oraindik onartu gabe dauden LEPei buruz hitz egin da, baita neurrigabeko behin-behinekotasuna amaitzeko “konponbide” gisa iragartzen duten enplegua egonkortzeko LEP berriari buruz ere. Hala ere, Administrazioak ezin izan digu ezer zehaztu lan eskaintza horren prozesuari buruz.

Ministerioak ez omen du informazio gehiago eman, ez irizpideei buruz, ez Enplegu publikoa egonkortzeko Legeaz eginen den interpretazioari buruz. Ezaguna den bakarra da 2022ko ekainean LEP guztiak argitaratuak egon behar direla. Jakinarazi digutenez, Ministerioak urtarrilaren lehen hamabostaldian deitu behar ditu Funtzio Publikoko arduradunak, eta espero da orduan jarraibideren bat ematea. Bitartean, Nafarroan, hautapen prozesuak sinplifikatzeko lantaldearekin jarraituko da, eta 2022ko martxorako irizpide adostu batzuk izatea espero da.

LABen iritziz, oraindik ere galdera gehiegi daude erantzun gabe. Behin baino gehiagotan salatu dugu enplegua egonkortzeko LEPa, planteatzen ari diren bezala, ez dela baliagarria izanen behin-behinekotasuna nabarmen murrizteko, are gutxiago % 8ra jaisteko. Egonkortzeko LEP horretan erabiliko diren hautapen prozesu motek ere zalantza ugari sortzen dituzte, deialdien formari eta mamiari dagokienez, oraindik ez baitago irizpide bateraturik.

Malgutasuna

Bileran, Administrazioak lanaldi malgua arautzen duen 257/2011 Foru Aginduaren aldaketaren berri eman digu. Aldaketa esanguratsuenak lau ordu eta erdi baino gehiago eta sei ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonentzat izanen dira. Izan ere, aldaketa hori onartzen denetik aurrera, 15 minutuko atsedenaldia hartu ahal izanen dute. Era berean, lanaldia 16:00ak arte edo gehiago luzatzen dutenek 10:00etatik 15:00ak arte hartzen ahalko dute atsedenaldia.

Bestalde, LABek azaroaren 24an argitaratu zen plantilla organikoaren aldaketa kritikatu du. Aldaketa horren bidez, erizainen 21 lanpostu eta Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) 18 lanpostu sortu ziren, denak lanaldi partzialeko lan-erregimenekoak. Haien lanaldia % 20 eta % 80 artekoa izanen da. Gure ustez, horrelako lanpostuek Administrazioaren prekarizazioan sakontzeko besterik ez dute balio; izan ere, lanaldi horrekin, langileek gutxieneko soldatatik oso azpitik dauden soldatak jasoko dituzte. Aldaketa hori birplanteatu dezatela eskatu dugu, lanpostu horiek lanaldi eta soldata duinak izan ditzaten.

Resumen Mesa General

Resumen Mesa General Sin avances en cuanto a la OPE de estabilización

Administrazioa 2021/12/14

Hoy se ha celebrado Mesa General y se ha hablado sobre las OPEs pendientes, incluida la nueva OPE de estabilización que se anuncia como la “solución” para acabar con la temporalidad. Sin embargo, la Administración no ha podido concretar nada acerca de cómo será el proceso.

No hay información por parte del Ministerio, ni sobre criterios, ni sobre la interpretación que se va a realizar de la Ley de estabilización del empleo público. Sí se sabe que en junio de 2022 deben estar publicadas todas las OPEs. Según se nos ha informado, el Ministerio previsiblemente va a convocar a los responsables de Función Pública la primera quincena de enero y se espera que entonces se les dé alguna directriz. Entretanto, en Navarra, se va a continuar con el grupo de trabajo para la simplificación de los procesos selectivos y se espera que para marzo del 2022 se tengan unos criterios consensuados.

Desde LAB seguimos entendiendo que existen demasiadas preguntas sin respuestas. Ya hemos denunciado en numerosas ocasiones que la OPE de estabilización, tal y como se está planteando, no va a servir para una disminución significativa de la eventualidad y mucho menos que la reduzca hasta el 8%. El tipo de procesos selectivos que se van a realizar para esta OPE de estabilización también suscitan innumerables dudas, tanto en la forma como en el fondo de las convocatorias al no existir todavía unos criterios unificados.

Flexibilización

En esta misma Mesa General, la Administración ha informado de la modificación de la OF 257/2011 por la que se regula la jornada flexible. Los cambios más significativos van a beneficiar a las personas que trabajan más de cuatro horas y media y menos de seis, que a partir de que se apruebe esta modificación, van a poder disfrutar de una pausa de 15 minutos. Asimismo, las personas que alarguen la jornada hasta las 16:00 horas o más tarde, podrán realizar la pausa que les corresponde entre las 10:00 y las 15:00 horas.

En otro orden de cosas, desde LAB hemos criticado la publicación el pasado 24 de noviembre de la modificación de la plantilla orgánica para crear 21 vacantes de Enfermería y 18 vacantes de Técnica de Cuidados Auxiliares de Enfermería (T.C.A.E.) ambas en régimen laboral a tiempo parcial, cuya jornada puede oscilar entre el 20 y el 80%. Entendemos que este tipo de plazas no hace sino ahondar en la precarización de la Administración y representarían sueldos muy por debajo del sueldo mínimo. Hemos exigido que se replantee este asunto para que dichas plazas tengan unas jornadas y sueldos dignos.

   
 LOGO LAB NA