ADM sanjose

San Jose zentroa, SOS deia

PAGNA 2021/12/14

PAGNAko langileek elkarretaratze bat egin dute gaur San Jose Zentroko zuzendaritzaren eta Agentziako kudeatzaileen noraeza salatzeko, hartzen ari diren alde bakarreko erabakien ondorioz lan baldintzak nabarmen okertzen ari direlako eta langileen osasunari kalte handia egiten ari zaiolako. LABek bat egin du Langileen Batzordearen deialdiarekin.

Agiria:
PAGNA-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Batzordeak erabat arbuiatzen du San Jose zentroan atezaintzako plaza bat amortizatu izana; izan ere, gure ustez, zentroaren funtzionamendu egokirako, behar-beharrezkoa da atezaintza-zerbitzua beti beteta egotea. Erabaki horrekin txanda batzuk bete gabe geratzen dira, eta zerbitzu horretako gainerako langileei ordutegi irrazionalak ezartzen zaizkie, lana eta familia-bizitza bateragarri egitea eragozten dutenak.

Erabaki hori zentroko zuzendaritza azken honetan aplikatzen ari den burutazio eta neurri arbitrarioen testuinguruan kokatu behar da. PAGNAko kudeatzaileak eta arduradunek erabateko babesa eta onarpena ematen diote jokabide horri.

Langileen Batzorde honek ez ditu onartzen zentroa zuzentzeko erabiltzen ari diren modu txar eta mehatxu horiek. Langileenganako errespetu faltak onartezinak dira. Halako inposizioak ezartzea langileei entzun gabe, zentroaren beharrak kontuan hartu gabe eta eskura dauden baliabideez jabetu gabe, abusuzko jokabidea da, gutxienez. Langileek ERRESPETUA merezi dute.

Azken urteotan, Zuzendaritzak plangintzarik eta antolaketarik gabe hartutako hainbat erabakiren ondorioak jasaten ari dira zentro horretako langileak. Erabaki horien ondorioz, lan-baldintzak nabarmen okertu dira, eta langileen osasunari kalte egin zaio, segurtasunik eza eta estres-maila handia eraginez.

Atezaintzako plaza berehala berrezartzea eskatzen dugu. Langileen mugikortasuna ahalbidetzea eskatzen dugu. Zentroaren beharren benetako ebaluazio bat egitea eskatzen dugu. Lan baldintzetan aldaketak eragiten dituen edozein neurri aurretik ongi planifikatzea eta antolatzea eskatzen dugu, eta plantillaren gaineko ondorioak eta eraginak baloratu gabe ezarritako inposizio guztiak arbuiatzen ditugu.

Enplegu publikoa suntsitzeari ez. Zerbitzuen narriadurari ez.

SOS. Centro San José

ANADO 2021/12/14

El personal de la ANADP se ha concentrado hoy para denunciar la deriva de la dirección del Centro San José y la Gerencia de la Agencia que están ocasionando un importante deterioro de las condiciones de trabajo y daños para la salud de las trabajadoras y trabajadores debido a decisiones unilaterales. LAB se ha sumado a la convocatoria de la comisión de personal.

Comunicado:
La Comisión de Personal de la ANADP, Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo de las Personas manifiesta su rechazo total a la amortización de una plaza de portería en el Centro San José; entendemos que para el buen funcionamiento del centro es necesario que el servicio de conserjería esté siempre cubierto, y con esta decisión se quedan turnos sin cubrir y se impone al resto de las trabajadoras de este servicio unos horarios irracionales que impiden la conciliación con la vida familiar.

Esta decisión es una más de las medidas arbitrarias y ocurrencias que está aplicando la dirección del centro, apoyado y consentido en todo momento por la Gerencia y los responsables de la ANADP.

Esta Comisión de personal rechaza las malas formas y amenazas utilizadas como forma de dirigir el centro. Las faltas de respeto a la plantilla son intolerables. Realizar imposiciones sin escuchar ni atender las necesidades del centro y sin ser consciente de los recursos disponibles es, cuanto menos, abusivo. La plantilla merece RESPETO.

La plantilla de este centro lleva sufriendo en los últimos años las consecuencias de decisiones implantadas por la Dirección sin planificación ni organización, que han supuesto un importante empeoramiento de las condiciones de trabajo y daños a la salud de las trabajadoras por inseguridad y grandes niveles de estrés.

Pedimos que se sustituya inmediatamente la plaza de portería. Pedimos que se permita la movilidad de los trabajadores. Pedimos una evaluación real de las necesidades del centro. Pedimos la planificación y organización de cualquier medida que suponga cambios en las condiciones de trabajo y rechazamos las imposiciones sin valorar las consecuencias y los efectos sobre la plantilla.

No a la destrucción de empleo público. No al deterioro de los servicios prestados..