ADM ssgg

Zerbitzu Orokorretako oposizioa

Ez dago aitzakiarik: Gobernuak prestatu eta zabaldu beharko luke bere oposizioetarako ikas-materiala

Administrazioa 2021/12/01

LABek urteak daramatza Administrazioari eskatzen deitzen duen oposizio bakoitzerako ikas-material propioa, publikoa eta doakoa presta dezala. Eskaera horrekin ez gara originalak, dagoeneko administrazio publiko askok prestatzen baitute, hala nola Estatuko gobernu autonomikoek, aldundiek eta are udalek ere. Badakigu Nafarroako Gobernuak ere prestatua duela gai batzuei buruzko materiala, baina ez du argitara ematen. Zergatik?

Nafarroako Gobernuak Administrazioan sartzeko egiten dituen deialdi guztietatik baterako bakarrik deskargatu daiteke ikas-materiala dohainik: suhiltzaileen deialdia. Suhiltzaileak prestatzeko eskuliburu ofizial bat da, nork eta Guadalajarako Suhiltzaileen Partzuergoak argitaratua!

Nafarroako Gobernuak eskaintzen ez duen materiala, beste administrazio batzuetatik pirateatu ohi da. Nahikoa da Interneten ibiltzeko tarte bat ateratzea egiaztatzeko ezen Estatuko administrazio askok (gobernu autonomikoak, aldundiak, udalak, mankomunitateak eta abar) beren deialdietako oposizioetarako ikas-materiala argitaratzen dutela eta doan zabaltzen dutela beren webgune ofizialetan, oposizioa egin nahi duten pertsonen prestakuntza errazteko. Gainera, bestelako materialak ere erantsi ohi dituzte, hala nola laburpenak, testak, beste deialdi batzuetako azterketak eta abar.

Nafarroan, ordea, Administrazioak ez du deus ere laguntzen. Azken honetan hasi da aurretik egindako deialdi batzuetako azterketak zabaltzen, eta jakin badakigu hori egiten hasi zela LAB Administrazioaren web orrian www.infoadm.org materiala zabaltzen hasi ginelako.

Martxan dagoen Zerbitzu Orokorretako langileen oposizioa adibide ezin hobea da erakusteko gauzak ezin okerrago egiten direla. Deialdian datorren gai-zerrenda, oso zabala izateaz gain, oso zehaztugabea da, eta ez du mugatzen zer sakontasun maila eskatuko den. Zenbait gaitan, hainbat lanbidetako “oinarrizko lanak egiteko ezagutza” exijitzen da (elektrizitatea, iturgintza, berokuntza, lorezaintza, zurgintza, igeltserotza eta abar). Baina ez da zehazten zer eskatuko den, eta, beraz, oposizioa prestatzen ari diren pertsonak erotu egiten dira material bila. Hain da zehaztugabea ikasi beharreko gaien definizioa, inork ez baitaki nola ekin gai horiei.

Hori konpontzeko, gaiak garatzen dituen ikasliburu propio bat prestatu beharko litzateke, doan zabaldu beharko litzatekeena, beste administrazio batzuetan egiten den bezala. Hemen ez. Hemen oposiziogileak beren kasa uzten dira, eta dirutza handia ordaindu behar izaten dute oposizioa prestatzeko. Eta hortxe agertzen dira deialdi bakoitza onestearekin eskuak igurzten hasten diren akademiak, edo, akademia gisa jokatuz, batere merkeak ez diren ikastaroak ematen dituzten sindikatuak, batzuetan deialdiarekin bat ez datozen gaiak zabaltzen dituztenak. Baina eskandalagarriena zera da: Administrazioak berak biltzen dituela dirutzarik handienak, oposiziogile bakoitzari 15 euro kobratzen baitizkio. 10.000 pertsonak baino gehiagok eman badute izena Zerbitzu Orokorretako azkeneko oposizioan eskaini diren 157 lanpostuetako bat lortzeko, kontua erraza da: 150.000 euro baino gehiago Administrazioarentzat. Diru horrekin ezin da ikasliburu bat egin oposizioa prestatzeko? Ikasliburua, gainera, epaimahaiarentzat ere lagungarria litzateke, galderak hortik prestatzeko, eta ondorengo errekurtsoak saihesteko ere balioko luke.

Baina kontua ez da hemen bukatzen. Jakin badakigu Nafarroako Gobernuak baduela deialdi horretako gai batzuei buruzko ikas-material propioa, baina ez du publiko egiten. LABen, deialdia argitaratu ondoren, lantalde bat sortu genuen materiala, informazioa eta testak biltzeko, oposiziogileei probak prestatzeko bidea errazteko. Material guztia jendaurrean eta doan zabaldu genuen, webgunearen bidez eta Telegram-kanal baten bidez: http://t.me/OPE2022SSGG. Gure afiliatuetako batek mezuak bidali zizkien deialdiko gaiekin zerikusia duten unitate batzuetako atalburuei, proba prestatzeko materialik ba ote zuten galdetuz, eta dokumentu bat lortu zuen, non atal batzuen tituluak deialdiko gai-zerrendan ageri direnak bezal-bezalakoak diren; zehazki, biltegiari buruzko 13. eta 14. gaien enuntziatuak bezalakoak. Bistan da dokumentu hori erabiliko dutela galderak prestatzeko, baina ez dute argitara eman.

Gure zalantza zera da: beste gai batzuei buruzko antzeko dokumentu gehiago ote dauden. Ikusirik gai-zerrendako enuntziatuak nola dauden idatziak, baietz uste dugu.
Eta beste zalantza bat sortzen zaigu: material espezifikorik badago, pertsona jakin batzuei ematen zaie eta gainerakoei ezkutatzen zaie? Hori oso larria litzateke.

LABek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio prestatuak eta garatuak dauden gaiak bildu eta publiko egin ditzala. Bestela, eskuratu dugun dokumentuaren antzeko dokumentu gehiago agertuz gero, erantzukizunak eskatuko ditugu.

Biltegiei buruzko dokumentua gure web orrian argitaratuko dugu, libreki deskargatu ahal izateko. Hainbat material kargatzen jarraituko dugu, azterketak, beste administrazio batzuetako gaiak, galdetegiak,… Hori guztia Zerbitzu Orokorretako langileen deialdira eta beste deialdi batzuetara aurkezten diren milaka pertsonaren prestakuntza errazteko.

Horregatik guztiagatik, esijitzen dugu Nafarroako Gobernuak berak presta dezala bere deialdietako oposizioetako gaiak ikasteko materiala, beste erkidego batzuetan egiten den bezala. Eta hala egiten ez duen bitartean, LABetik jendeari laguntzen jarraituko dugu.


Atxikitako dokumentuak:

LABetik eskaera formal bat (2021-11-26) egin diogu Nafarroako Gobernuari daukan ikas-materiala oposiziogile guztien esku jar dezan eta deialdiaren fitxan txerta dezan.

PDFa, 13. eta 14. gaien enuntziatuekin bat datorrena hitzez hitz. Ez dago Interneten.
descargas de archivos.orig
PDF Actividades auxiliares en almacén Osasunbidea  

EAEko Interneten sarrera publikoa duen PDFa.
descargas de archivos.orig PDF IVAP Almacenamiento y control existencias Euskadi

Alacanteko Diputazioaren PDFa, non gaiak garatzen diren eta galdera-sorta bat ere jasotzen den. Sarrera publikoa du Interneten.
descargas de archivos.orig PDF Aux Servicios Generales  Diputación de Alicante

Gaiaren gaineko artikulu bat:

LABek gai zerrenda egokitzeko proposamena aurkeztu dio Gobernuari (2021/05/02)

Oposición de Servicios Generales

No hay excusas. El Gobierno debe hacer temarios propios para oposiciones

Administrazioa 2021/12/01

LAB lleva años demandando a la Administración que elabore temarios propios, públicos y gratuitos para cada oposición que convoque. No somos originales con esta petición ya que ya lo hacen multitud de administraciones públicas, como gobiernos autonómicos, diputaciones e incluso ayuntamientos de todo el Estado. Sabemos que el Gobierno de Navarra tiene material de algunos temas pero no lo hacen público. ¿Por qué?

De todas las pruebas de acceso a la Administración que realiza el Gobierno de Navarra solo una, la de bomberos, cuenta con un temario que se puede descargar de manera gratuita. Se trata de un manual oficial de formación para bomberos publicado por el Consorcio de Bomberos de… Guadalajara.

Lo que no se hace en Navarra se piratea de otras administraciones. Basta trajinar un rato por internet para comprobar que numerosas administraciones del Estado, desde gobiernos autonómicos a diputaciones, ayuntamientos, mancomunidades, etc. publican los temarios de las oposiciones que convocan y los cuelgan de manera gratuita en sus web oficiales para facilitar la preparación de las personas que quieran opositar. Además, suelen adjuntar otro tipo de materiales como resúmenes, tests, exámenes de otras convocatorias, etc.

En Navarra, la Administración no ayuda en nada. Solo desde hace un tiempo ha empezado a colgar los exámenes de algunas convocatorias anteriores. Nos consta que empezó a hacerlo porque ya lo veníamos haciendo en nuestra web de LAB Administración www.infoadm.org.

El caso de la oposición de Servicios Generales que está en marcha es un ejemplo de cómo se pueden hacer las cosas peor imposible. El temario que viene en la convocatoria es, además de muy extenso, muy impreciso y no delimita el nivel que se va a pedir. En varios temas se exige “conocimientos para la realización de labores básicas” de electricidad, fontanería, calefacción, jardinería, carpintería, albañilería… y un largo etcétera; pero no se acota qué se va a pedir por lo que las personas que se están preparando para la oposición se vuelven locas buscando material. Es tan imprecisa la definición de los temas a estudiar que nadie sabe cómo abordar sus estudios.

Esto se solucionaría con la elaboración de un manual propio, disponible de manera gratuita donde se desarrollaran los temas, tal y como se hace en otras administraciones. Aquí no. Aquí se abandona a las opositoras a su suerte y se les obliga a un importante desembolso económico si quieren prepararse. Hablamos de las academias que se frotan las manos con cada convocatoria, o de algunos sindicatos que se comportan como academias e imparten cursos, nada baratos por cierto, y que en ocasiones divulgan temarios que no se adecúan a la propia convocatoria. Pero lo que es de escándalo es que quien se lleva la mayor tajada es la propia Administración que cobra 15 euros a cada opositor. Son más de 10.000 las personas que se han apuntado para optar a una de las 157 plazas de esta última oposición de Servicios Generales. Resultado: más de 150.000 euros. ¿Con ese dinero no daría para sufragar los gastos de elaboración de un manual como el que estamos pidiendo? Esto ayudaría además al propio Tribunal a elaborar las preguntas y evitaría recursos posteriores.

Pero esto no es todo. Nos consta que el Gobierno de Navarra cuenta con manuales propios de al menos alguno de los temas de la convocatoria, pero no los hace públicos. En LAB, tras salir la convocatoria, creamos un grupo de trabajo para recopilar material, información, tests… para facilitar el camino de preparar unas oposiciones. Lo hicimos de forma pública y gratuita a través de la web y de un canal de telegram http://t.me/OPE2022SSGG. Una de nuestras afiliadas envió correos a varias jefaturas de unidades que tienen relación con los temas de la convocatoria preguntando si disponían de algún material para preparar la prueba y consiguió un documento donde los títulos de cada apartado son idénticos a los que vienen en la convocatoria, en concreto los temas 13 y 14 relativos al almacén. Es evidente que ese es el documento del que se van a basar para hacer las preguntas pero no lo han hecho público.

Nuestra duda es si existen más documentos similares de otros temas, la redacción de los enunciados de parte del temario nos hace creer que sí. Nos surge otra duda, si existe material específico, ¿Se está facilitando a unas personas determinadas mientras se oculta al resto? Esto sería muy grave.

Desde LAB pedimos al Gobierno de Navarra que recopile y haga públicos los temas que estén desarrollados. En caso de seguir apareciendo en un futuro documentos similares exigiríamos responsabilidades.

Vamos a hacer público el documento sobre los almacenes en nuestra página web para que se pueda descargar libremente. Seguiremos colgando material diverso, exámenes, temario de otros sitios, cuestionarios… todo ello de acceso público para facilitar la preparación de estos miles de personas que se han presentado a la oposición de Servicios Generales y otras oposiciones.

LAB exige, al igual que ocurre en otras comunidades, que el desarrollo de los temarios de las oposiciones que convoca, lo haga el propio Gobierno de Navarra, pero mientras no la haga, desde LAB seguiremos ayudando a la gente.


Documentos adjuntos:

Desde LAB hemos hecho una petición formal (2021-11-26) al Gobierno de Navarra para que ponga a disposición de todas las personas opositoras el material de que disponga y lo cuelgue en la ficha de la convocatoria.

PDF que coincide literalmente con los enunciados de los temas 13 y 14. No se encuentra en internet.
descargas de archivos.orig
PDF Actividades auxiliares en almacén Osasunbidea  

PDF de acceso público en internet de la CAV.
descargas de archivos.orig PDF IVAP Almacenamiento y control existencias Euskadi

PDF de la Diputación de Alicante donde se desarrollan los temas e incluso se proporciona batería de preguntas. De acceso público en internet.
descargas de archivos.orig PDF Aux Servicios Generales  Diputación de Alicante

Artículo relacionado:

LAB presenta propuesta al Gobierno para adecuar el temario (2021/05/02)