ADM Otadia Carlos Amatriain

Gazteriaren Institutuko kudeatzailea ez da gai Otadia aterpetxearen itxiera azaltzeko

Administrazioa 2021/11/26

Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea langileen ordezkariekin bildu zen Altsasuko Otadia aterpetxearen itxierari buruz hitz egiteko, baina ez zen gauza izan zentroa ixteko erabakia bermatzeko moduko inolako daturik emateko.

Carlos Amatriainek esan zuen ez dela behin betiko itxiera, baina ez zuen argitu zer gertatuko den zentroarekin. Nolanahi ere, bertan lan egiten duten sei pertsonei dagoeneko jakinarazi zaie kalera joanen direla. Aldi berean, jakin da Aspace Fundazioarekin zerikusia duten pertsona batzuk zentroa bisitatzen egon direla. Badirudi zerbitzu publiko baten beste pribatizazio bat datorrela.

Amatrianek esan zuen erabakia “norabide horretan egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza” dela, eta azaldu zuen, bere iritziz, profil teknikoagoen alde egin behar dela. Bestalde, “aterpetxearen okupazio baxua” nabarmendu zen, 2019an, pandemiaren aurrekoan, 10.000 erabiltzaile baino gehiago izan zituen arren.

Nahiz eta azpimarratu zuen “Administrazioan ez dela errentagarritasun ekonomikoaren irizpidea lehenetsi behar”, arlo publikoa kudeatzearen erantzukizuna nabarmendu zuen. "Baliabide publikoak ahalik eta eraginkorrenak izatea da helburua, eta, horretarako, Altsasuko aterpetxearen bideragarritasuna baloratu behar da", azpimarratu zuen. Aterpetxearen pribatizazioari dagokionez, zera esan zuen: “Une honetan ez dago ezer planteatuta. Lehenik eta behin, Altsasuko Udalarekin eta aterpearen jabe den Ondare Zerbitzuarekin hausnarketa partekatu bat egin behar da”.

LABen ustez, Institutuko kudeatzailearen kezka “arlo publikoa kudeatzearen erantzukizuna” bada, eta “baliabide publikoen eraginkortasuna” bilatzen badu, has liteke azaltzen zergatik banatu zen bi institututan garai bateko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta zergatik sortu ziren bi kudeatzailetza lehen bat bakarra zegoen tokian. Argi dago erabaki horrek karguak gobernukideen artean banatzeko gogoari baino ez ziola erantzuten. Apeta hori 60.553 euro kostatzen zaigu urtean, hori baita kudeatzaile bakoitzak kobratzen duena.

Arlo publikoa erantzukizunez kudeatu nahi badu, Institutua hobeki dimentsionatzetik segi lezake. Izan ere, azkeneko plantilla organikoaren arabera, Institutuak 26 langile besterik ez ditu; horietatik bat zuzendari-kudeatzailea da, 3 atalburuak (bat menpeko bulegorik gabe, eta beste bat menpeko bulego bakarrarekin), eta 5 bulegoburuak (horietatik 4 pertsona bakarreko burutzak dira). Kasualitatez, Gazteriaren Zuzendariordetza hutsik dago. Programen Atalean, gehiago dira nagusiak langileak baino: 4 nagusi eta 2 langile.

Eta hori gutxi balitz bezala, Carlos Amatriain kudeatzailea denetik, Nafarroako Gazteriaren Institutuan 6 atal edo bulego izatetik 8 izatera igaro gara. Eta horrek gastua handitzea ekarri du, jakina. Egindako “hausnarketa estrategikoan” ez du inolako ondoriorik atera horri buruz?

Eta ez dezagun ahaztu erabaki horren ondorioz, Otadian lan egiten duten 6 pertsonak lana galduko dutela, kontratua deuseztatuko zaielako eta etxera joanen direlako inolako kalte-ordainik gabe. Era berean, ez du ematen axola zaizkionik erabaki horrek Altsasuko herrian izanen dituen ondorioak, herritarrak aterpetxea mantentzearen alde masiboki azaldu diren arren. Izan ere, kudeatzaile jaunak argi dauka ez duela aterpetxe hori nahi, Administrazioak zuzenean kudeatzen duen Nafarroako aterpetxe bakarra.

El gerente del Instituto de Juventud es incapaz de dar una explicación al cierre de Otadia

Administrazioa 2021/11/26

El director gerente del Instituto Navarro de Juventud, Carlos Amatriain, se reunió con la representación del personal para tratar sobre el cierre del albergue Otadia de Altsasu pero no fue capaz de aportar ningún dato que avale su decisión de cerrar el centro.

Carlos Amatriain dijo que no se trata de un cierre definitivo pero no dijo qué va a pasar con el centro. En cualquier caso, ya se ha comunicado a las seis personas que trabajan en él que se van a ir a la calle. Al mismo tiempo se ha sabido que personas relacionadas con la Fundación Aspace ya han estado visitando el centro. Todo apunta a una nueva privatización de un servicio público.

Amatrian se limitó a decir que la decisión es “fruto de la reflexión estratégica que se ha llevado a cabo en esta dirección” y explicó que considera que se debe apostar por perfiles más técnicos. Por otro lado destacó “la baja ocupación del albergue” a pesar de que en el año 2019, el anterior a la pandemia, se superaron las 10.000 pernoctaciones.

Si bien incidió en que "en la Administración no debe primar el criterio de rentabilidad económica", destacó la responsabilidad de gestionar lo público. "Se trata de buscar la mayor eficacia de los recursos públicos y para ello hay que valorar la viabilidad del Albergue de Altsasu", subrayó. En relación a la privatización del albergue, dijo que "en este momento no hay nada planteado. Lo primero es realizar una reflexión compartida con el Ayuntamiento de Altsasu y el Servicio de Patrimonio, propietario del albergue".

Desde LAB creemos que si lo que le preocupa es “la responsabilidad de gestionar lo público” y “buscar la eficacia de los recursos públicos” podría empezar por explicar por qué se dividió en dos el antiguo Instituto Navarro de Deporte y Juventud y se crearon dos gerencias donde antes había una. Es evidente que esa decisión solo respondía al mercadeo de repartir cargos entre los socios de gobierno. La gracia nos cuesta 60.553 euros al año que es lo que cobra cada uno de los gerentes.

También podría dimensionar mejor su Instituto donde, según la última plantilla orgánica, hay tan solo 26 personas trabajando. De ellas una es su Director-Gerente, 3 son jefes de sección (1 sin negociados y 1 con negociado único), 5 son jefes o jefas de negociado (de ellos, 4 tienen jefaturas unipersonales). Curiosamente la Subdirección de Juventud está vacante. La Sección de Programas, literalmente, tiene más jefes que indios: 4 jefaturas y 2 personas que no lo son.

Y por si esto fuera poco, el INJ ha aumentado de 6 a 8 el número de jefaturas de sección y negociado desde que Carlos Amatrian está en la gerencia, con el gasto que lleva aparejado. ¿No dice nada de esto su “reflexión estratégica”?

Y no olvidemos que esta decisión les va a costar el puesto de trabajo a 6 personas que trabajan en Otadia, a los que se les va a rescindir el contrato y se van a ir a su casa sin ningún tipo de indemnización. Tampoco parece importarle las repercusiones para la localidad de Altsasu que se ha manifestado masivamente por el mantenimiento del albergue. Porque lo que sí tiene claro el Sr. Gerente es que no quiere ese albergue, el único de Navarra gestionado de manera directa por la Administración.