ADM olentzero maridomingi

PAGNAren gutuna Olentzero eta Mari Domingirentzat

PAGNA 2021/11/24

LABekoak gara, PAGNAko sindikatu nagusikoak. 2021ean oso ongi portatu gara. Lan handia egin dugu gure zentroek kalitatezko zerbitzua eman dezaten, langileen eskubideak urratu ez daitezen eta gure lankideek lan eta segurtasun baldintza onak izan ditzaten.

Hala ere, pena handiz adierazi behar dizuegu San José zentroko zuzendariak ez duela hain ongi egin bere lana. Bere erabakiak zentzugabeak izan dira. Ez zaio gustatzen lantaldean lan egitea. Berarekin ados ez daudenak alde batera uzten ditu. Behar-beharrezkoak diren zenbait lanpostu amortizatu nahi ditu, atezain batena, esate baterako, eta, horren ondorioz, nahi du beste hiru langileek lan hori beren gain hartzea asteburu oso bakar bat ere libratu gabe. PAGNAko kudeatzaileak bezala, ez du nahi langileek eginkizun zehatzak izatea, langileak “erabilera anitzeko neskak” izatea nahi du, eta, horretarako, pertsonarengan zentratutako arreta aipatzen du, baina kontuan hartu gabe Administrazio langileentzat onartuta dagoen araudia. Gainera, gure lankideek mehatxupean lan egiten dute; izan ere, zuzendariaren aginduak betetzen ez badituzte, kanporatuak izateko beldurra dute.

Horregatik eskatzen dizuegu harentzat ikatz puska handi bat ekar dezazuela, eta guretzat, berriz, haien DIMISIOA EDO KARGUTIK KENTZEA!

Carta al Olentzero y Mari Domingi desde la ANADP

ANADP 2021/11/24

Somos de LAB, el sindicato mayoritario en la ANADP. Este año 2021 nos hemos portado muy bien, hemos trabajado mucho para lograr que nuestros centros den un servicio de calidad, para que no se vulneren los derechos de las trabajadoras y trabajadores y para que éstas y éstos tengan unas óptimas condiciones de trabajo y seguridad.

Sin embargo, nos entristece comunicaros que el Director del Centro San José no ha hecho tan bien su trabajo. Sus decisiones carecen de sentido común. No trabaja en equipo. Ningunea a quien le lleva la contraria. Pretende amortizar plazas absolutamente necesarias, como es una de la conserjería y que las otras 3 personas cubran el servicio sin tener ni un solo fin de semana entero de fiesta. Pretende, al igual que la Gerencia de la ANADP, que la plantilla no tenga funciones definidas, que seamos “chicas para todo”, amparándose en la Atención Centrada en la Persona, pero sin tener en cuenta la normativa que rige al personal de la Administración. Además, nuestro personal trabaja bajo la amenaza soterrada de ser expedientados si no cumplen las órdenes del Director.

Es por todo ello que os rogamos le traigáis a él un gran trozo de carbón y a nosotras y nosotros su CESE O DIMISIÓN!