LOGO mahai orokorra

Mahai Orokorra, laburpena

Gobernuak aurrera atera ditu lan-eskaintza publikoak, nahiz eta aldi baterako kontratudunen etorkizunak kolokan jarraitzen duen

Administrazioa 2021/11/17

LABek Mahai Orokorrean Madrilgo mugimendu politikoek eragindako desoreka salatu du, aldi baterako kontratazioari eta milaka langileren etorkizunari eragiten dietelako.

Administrazioak mahai gainean jarri du urtea amaitu baino lehen LEPera aterako diren lanpostuen definizioa. LABek salatu du Madrilen sortutako mugimenduek birjarpen-tasari eutsi diotela eta segurtasun falta eragin dutela; izan ere, ez dakigu zer gertatuko den enplegua egonkortzeko ezohiko LEParekin eta zer ondorio izango dituen aldi baterako kontratatutako milaka pertsonengan. Inoiz baino argiago dago Nafarroan hartu behar direla Nafarroari eragiten dioten erabakiak.

LAB abstenitu egin da Gobernuak aurkeztu duen LEPen proposamenaren aurrean. Ez dugu baiezko botoa eman, mahaira ekarri dutena ez zaigulako gustatzen. Madriletik inposatutako baldintzek eta birjartze-tasarekin dauden mugek erabat baldintzatzen dute proposamena. Ez dugu aurkako botoa eman, urtea amaitu baino lehen onartu ezean, 1.160 plaza horiek galdu egingo liratekeelako, eta hori ezin dugu onartu. Azken urteotan Madrilen hartutako neurriek sortu dute zentzugabekeria hau, eta horrek eragin ditu egungo behin-behinekotasun zifrak. Espainiako gobernuak orain planteatzen dituen neurriek ez dute egoera hori konponduko, eta anabasara arrastatuko gaituzte.

Bestalde, LABek salatu du Nafarroako Osasun Zerbitzuan jaiegun berezien ordainketarekin gertatzen ari den diskriminazioa. Onartezina da pertsona batzuek egun horietan lan egiteagatik plus bat kobratzea, eta beste batzuek, aldiz, lan bera egin eta ez kobratzea. Horregatik guztiagatik, egoera honi irtenbidea emateko eskatu dugu.

 

Resumen Mesa General

Mesa General. El Gobierno saca adelante las OPEs, pese a la inseguridad por el futuro de los contratados temporales

Administrazioa 2021/11/17

LAB ha denunciado en la mesa general el desbarajuste generado por los movimientos políticos en Madrid, que afectan a la contratación temporal y al futuro de miles de trabajadores y trabajadoras.

En la mesa general celebrada hoy, la Administración ha puesto sobre la mesa la definición de las plazas que saldrán a OPE antes de fin de año. Desde LAB hemos denunciado el mantenimiento de la tasa de reposición y la inseguridad provocada por los movimientos generados en Madrid, que hacen que no se sepa a ciencia cierta qué va a pasar con la anunciada OPE de estabilización extraordinaria y las consecuencias que va a tener en miles de personas contratadas temporales. Hoy más que nunca, es necesario que las decisiones que afectan a Navarra se tomen en Navarra.

LAB se ha abstenido en la propuesta de OPEs que ha presentado el Gobierno. No votamos sí porque no nos gusta lo que han traído a la mesa. Es algo totalmente condicionado por las condiciones que vienen de Madrid y sus límites con la tasa de reposición, y no votamos en contra porque, de no aprobarse antes de final de año, se perderían todas esas 1.160 plazas, y eso no nos lo podemos permitir. Nos encontramos ante un despropósito generado por las medidas tomadas en Madrid en los últimos años, que han provocado las actuales cifras de temporalidad. Las medidas que ahora plantea el gobierno español no van a solucionar esta situación y nos está llevando al caos.

En otro orden de cosas, desde LAB hemos denunciado la discriminación que se está produciendo en el Servicio Navarro de Salud con el pago de los festivos especiales. Es intolerable que haya personas que cobren un plus por trabajar en esos días mientras otras, haciendo el mismo trabajo, no lo cobren. Por todo ello, hemos pedido que se aborde la solución de esta situación.