ADM otadia

Otadiko aterpetxea ez itxi!

Administrazioa 2021/11/17

Gaur goizean egindako elkarretaratze batean, hainbat lagunek Gazteriaren Institutuak Altsasuko Otadiko aterpetxea ixteko duen asmoa salatu dute. Institutuko kudeatzaileak berak aitortu du zentroa itxi behar dutela, eta han lan egiten duten sei langileen lanpostuak amortizatzeko asmoa dutela. Iragarri duenaren arabera, horien ordez, profil teknikoa izanen duten beste lanpostu batzuk sortuko dituzte Institutuan. Aldaketa horiek guztiak egiteko, “Nafarroan azken urteotan gazteriaren arloan aplikatu diren politikei buruzko gogoeta prozesu baten ondoren egindako zenbait azterketaren abala” omen dute, baina kudeatzaileak ez du balizko azterketa horien gaineko informazio gehiagorik eman.

LABek bat egiten du langileen salaketarekin. Susmoa dugu aldaketa hau ez ote den beste zerbitzu publiko bat pribatizatzeko azpijoko bat. Izan ere, badakigu enpresa pribatu batzuetako ordezkariek aterpetxeko instalazioak bisitatu dituztela zentroaren kudeaketa beren gain hartzeko asmoz. Horregatik guztiagatik, arreta handiz segituko ditugu Institutuko Kudeatzailetzaren mugimenduak.

No al cierre del albergue Otadia

Administrazioa 2021/11/17

Una concentración ha denunciado hoy la intención del Instituto de Juventud de cerrar el albergue Otadia de Altsasu. El propio gerente del Instituto ha reconocido que va a cerrar el centro y que piensa amortizar las seis plazas de personas que trabajan en el mismo. A cambio anuncia que se crearán dentro del Instituto otras plazas de perfil técnico. Para todo ello se basa en el aval de “diversos estudios” realizados “tras un periodo de reflexión sobre las políticas de juventud que se han llevado a cabo en Navarra en los últimos años”, aunque no ha dado a conocer esos supuestos informes.

Desde LAB nos sumamos a la denuncia de la plantilla. Sospechamos que se puede tratar de una nueva privatización encubierta de un servicio público y nos consta que personas de empresas privadas ya han visitado las instalaciones del albergue dispuestas a hacerse cargo de su gestión, por lo que estaremos atentas a los movimientos que pueda hacer la gerencia del Instituto.