ADM Basozainak OPE

Basozainek sinatutakoa betetzeko eskatu diote Gobernuari

Administrazioa 2021/11/17

Basozainen kolektiboko langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Gobernuaren egoitzaren aurrean, bi alderdiek itundu eta sinatutakoa bete dadila eskatzeko. Desadostasun nagusia zerbitzuak behar dituen langileen kopuruari buruzkoa da. Gogoratu beharra dago 2019. urtean plantilla aztertzeko azterketa sakon bat egin zela eta hor ondorioztatu zela basozainen kolektiboan 28 lanpostu berri behar zirela. Horietatik 13 baizik ez dira bete, den-denak aurreko legegintzaldian.

Komunikatua irakurri: Se necesitan Basozainak - Guardas de Medio Ambiente gehiago behar ditugu

Aurreko legealdian, gure kolektiboaren egoeraren diagnostiko bat egin genuen, gure egoeraren berri zehatza jakiteko eta, horrekin batera, ezagutzeko zer ekimen jarri beharko liratekeen martxan kolektiboa gizartearen premia berrietara egokitzeko.

Gure eginkizunak eraginkortasun eta efizientzia handiagoarekin betetzeko asmoz, urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretua onetsi zen, Basozainak taldeko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Foru dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen zuen dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epearen barruan prestatuko zela Basozainen Plan Zuzentzaile bat. Plan hori 71/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Plana prestatzeko, plantilla sakon aztertu zen, zenbat langile gehiago beharko liratekeen ahalik eta zehatzenik kalkulatzeko. Lan zorrotz horren ondorioz, kalkulatu zen 28 bat lanpostu berri behar zirela basozain taldearen langile-beharrak betetzeko. Aurreko legealdian, 13 lanpostu bete ziren, modu batean edo bestean.

Badakigu gobernu berri bakoitzak hutsetik hasteko joera izaten duela; ulertzen dugu COVID 19ak atzerapenak ekarri dituela arlo askotan, baina ez dugu uste onargarria denik popatik botatzea hilabete askoan Plan Zuzentzailea prestatzen lan handia egin zuten hainbeste pertsonaren lana eta ahalegina, planaren helburua, azken finean, herritarrei merezi duten zerbitzua eskaintzea baita. Planak, gainera, arau-maila du, eta langileen berrespena jaso zuen.

Gobernuak ez zeukan aurreikusia plan zuzentzailean 2022rako ezarrita zeuden 15 lanpostu berri horiek sortzea, baina orain, atsegin handiz, ikusi dugu Bildu eta PSNren arteko aurrekontu-akordioan aurreikusita dagoela lanpostu horiek sortzea, eta zintzoki eskertu nahi dugu.

Horregatik guztiagatik, 2021eko azaroaren 17an, eguerdiko 12etan, Nafarroako Jauregiaren atarian (San Inazio kalea, Iruñea) eginen dugun kontzentraziora etortzeko deia egiten dizuegu, Plan Zuzentzailea bete dadila eskatzeko eta lanpostu berriak lehenbailehen sor daitezela esijitzeko, beranduenez 2022ko lehenengo hiruhilekoan. Orain da unea.

LAB Afapna ELA CCOO UGT

El guarderío forestal pide que el Gobierno cumpla con lo firmado

Administrazioa 2021/11/17

El personal del guarderío forestal ha realizado hoy una concentración frente a la sede del Gobierno para exigir que se cumpla con lo pactado y firmado entre ambas partes. La mayor discrepancia es la relativa al número de personas necesarias en el servicio. Hay que recordar que en el año 2019 se realizó un trabajo de análisis de la plantilla que llegó a la conclusión de que las necesidades de personal en el Guarderío eran de aproximadamente 28 nuevas plazas de las que solo se han incorporado 13, todas ellas en la legislatura anterior.

Leer comunicado: Se necesitan Basozainak - Guardas de Medio Ambiente gehiago behar ditugu

Durante la pasada legislatura se hizo un diagnóstico de la situación del colectivo con el fin de conocer en qué momento nos encontrábamos y qué iniciativas se debían poner en marcha para hacer posible su adaptación a las nuevas necesidades de la sociedad.

Con el objetivo de alcanzar mayor eficacia y eficiencia en el desarrollo de las funciones que nos competen, se aprobó el Decreto Foral 7/2019, de 30 de enero, por el que se regula el Régimen Específico del Personal de Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente.

La Disposición Adicional Tercera del mismo establecía que en los cuatro meses siguientes a su publicación en el BON se elaboraría un Plan Director de Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente. Dicho Plan se aprobó mediante la OF 71/2019.

Para la elaboración del Plan, se desarrolló un trabajo de análisis de la plantilla con objeto de conseguir una cifra lo más precisa posible del número de efectivos necesarios. Como resultado de este minucioso trabajo se llegó a la conclusión que las necesidades de personal en el Guarderío eran de aproximadamente 28 nuevas plazas y, de distintas maneras, se incorporaron 13 en la legislatura anterior.

Ya sabemos que cada nuevo gobierno tiene tendencia a pensar que tiene que empezar de cero; entendemos que la COVID 19 ha supuesto retrasos en el desarrollo de muchas cuestiones, pero lo que no consideramos aceptable es que se tire por la borda el trabajo y el esfuerzo de tantas personas que durante muchos meses trabajaron para elaborar un Plan Director cuyo objetivo no es otro que ofrecer a la ciudadanía el servicio que merece, que fue refrendado por la plantilla y que tiene rango normativo.

El Gobierno no contemplaba las 15 nuevas plazas establecidas para 2022 en el citado Plan. Con satisfacción hemos visto que dentro del acuerdo presupuestario Bildu-PSN se ha recogido la creación de estas plazas, lo que agradecemos sinceramente.

Llamamos a una concentración en Palacio el día 17 de noviembre a las 12:00 horas, para exigir el cumplimiento del Plan Director y para que las nuevas plazas se creen lo más rápidamente posible, dentro como mucho del primer trimestre del año 2022. Ahora es el momento.

LAB Afapna ELA CCOO UGT