LOGO mahai orokorra

Administrazioak LEPei buruzko proposamena egin du

Urtea bukatu baino lehen, 1.160 lanpostu baino gehiago eskainiko dira

Mahai Orokorra, laburpena 2021-11-08

Gaur, Mahai Orokorrak bilera egin du, urtea bukatu baino lehen Gobernuak aterako dituen laneskaintza publikoak aztertzeko. Bagenekien lanpostuen kopuru osoa 1.200 ingurukoa izango zela. Bileran, Administrazioak bere proposamen zehatza aurkeztu du, eta orain sindikatuok aztertu eta ekarpenak egin beharko ditugu, behin betiko onetsi baino lehen.

Mahai Orokorraren gaurko bileraren ardatz nagusia izan da Gobernuak urtea bukatu baino lehen atera behar dituen LEPak. Administrazioak bere proposamena aurkeztu digu, ESTEKA PDF honetan ikus daitekeena, eta orain sindikatuok datorren ostiralera arteko epea dugu ekarpenak egiteko. Hurrengo asteartean, Mahai Orokorraren beste bilera batean, proposamena onartu egingo da.


Egia esan, LEP bat baino gehiago dira, onartu gabe zeudenak: enplegua egonkortzeko 2017ko eta 2018ko LEPak handitzea (111 lanpostu eta 216 lanpostu, hurrenez hurren), lanpostu hutsak ordezteko 2021eko LEPa (833 lanpostu), eta erratz-LEPa deitu dena, non 2 eta 7 lanpostu bitarte eskainiko diren. Guztira, 1.162 eta 1.167 lanpostubitarte. Gogoratu behar da lanpostu horiei guztiei gehitu beharko zaizkiela uda honetan onartutako plantillak egonkortzeko dekretuaren ondoren iragarri gabe dagoen enplegua egonkortzeko LEPetik etorriko direnak, aurreikuspenen arabera milaka lanpostu izan daitezkeenak.

LABetik azpimarratu nahi dugu Madrildik inposatzen diguten karta-sorta trukatuarekin jokatzen ari garela. Ez digute uzten libreki erabakitzen zeintzuk diren Nafarroako zerbitzu publikoen beharrak, eta Madrilek erabakitzen du zenbat lanpostu atera behar diren. Hain zuzen ere, Madrildik inposatzen digunordezte-tasa murritz hori da gaur egun daukagun prekarietate-mailaren arduradun nagusia, enplegu publikoa suntsitzera eraman gaituena. Orain lanpostu horiek guztiak LEPera aterako dira, eta erabaki horrekin nola edo hala konpondu nahi dute azken urteotan langileriaren arloan ezarri dituzten murrizketa basatiekin eragin duten hondamendiaren zati bat.

Galdera eta eskaeren txandan, LABek plantillei eragiten dieten hainbat gai atera ditu. Zehazki, berriz aipatu dugu Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta NOPLOIn sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen duen 347/93 Foru Dekretua aldatu beharra dagoela. Administrazioak erantzun du beharrezko aldaketak egingo direla atalburutzen eta unitate asistentzialetako burutzen kobrantza erregularizatzeko, eta 6 hilabeteko epea aurreikusi da behin betiko aldaketa hori argitaratzeko. LABek oso positibotzat jotzen du dekretu horren aldaketa, horren bidez erregularizatuko baita burutzak lehiaketa bidez betetzea eta, orobat,unitate asistentzialetako burutzak betetzeko sistema, C eta D mailetara ez mugatzeko(osasun teknikari espezialistak, EZLTak, zeladoreak). Osasun-koordinatzaileen figura ere erregularizatuko da, eta aldi baterako barne-sustapena ere bai. Azken hori ezinbestekoa iruditzen zaigu plantillak demokratizatzeko eta hainbeste arazo sortzen ari den barne-sustapenerako sarbidea zabaltzeko.

Osasunbidean urriko soldatak ordaintzeko izandako arazoen ondoren, nominen ordainketa ziurtatzeko diru-funtsen hornidura ere exijitu dugu. Osasunbideko Profesionalen Zuzendaritzak jakinarazi digu ez dela horretarako arazorik egongo, eta Funtzio Publikoaren konpromisoa dagoeladiru-funtsen hornidura egiteko, beharrezkoa izanez gero.


Azkenik, erabateko gardentasuna eskatu dugu Osasunbideko aldi baterako lanpostuak betetzeari dagokionez, bai eta informazio zehatza ere lanpostu-erreserbei, egiturazko lanpostuei eta aldi baterako kontratazioari buruz, hori guztia Osasunbideko behin-behinekotasun tasa endemikoa ahalik eta gehien murrizteko; horri loturik, berriz ere exijitudugu tasa hori % 8koa izatea, eta ez % 60 ingurukoa, orain bezala.

Administrazio Erroari dagokionez, aldi baterako kontratazioa arautzen duen 814/2010 Foru Agindua negoziatzeko eta aldatzeko eskatu dugu, azken urteetan gertatzen ari diren disfuntzio guztiak saihesteko.

Liburutegien Zerbitzuko kanpo-kontratazioei buruzko azalpenak ere eskatu ditugu; izan ere, jakin dugu zerbitzu horretan lan egiteko zenbait kontratu lizitaziora ateratzen ari direla. Ez dute deus zehatzik erantzun, ez omen dutelako horren berri. Esan digute gaia aztertu ondoren erantzunen digutela.

Azkenik, Altsasuko Otadia aterpetxearen egoeraz galdetu dugu; izan ere, jakin dugu Gazteriaren Institutuak zentro hori itxi eta egungo lanpostuak amortizatu nahi dituela,gero lanpostu horiek moldatzeko eta profil teknikoa emateko. Horrek guztiak usain txarra du eta aterpetxea pribatizatzeko asmotan daudela iradokitzen du. Horregatik, adi-adi egonen gara beste zerbitzu publiko baten pribatizazioa galarazteko.

 

Ya se conoce la propuesta de OPE de la Administración

Serán más de 1.160 plazas las que saldrán antes de fin de año

Resumen Mesa General 08-11-2021

Hoy se ha celebrado reunión de la mesa general para tratar de modo casi monográfico las Ofertas Públicas de Empleo que el Gobierno va a sacar antes de que finalice el año. Ya sabíamos que la cifra total iba a estar cercana a las 1.200. En esta reunión la Administración ha presentado su propuesta que ahora los sindicatos tenemos que estudiar y hacer aportaciones antes de que se apruebe definitivamente.

Las diferentes OPEs que tiene que sacar el Gobierno antes de que finalice el año han centrado la reunión de la mesa general celebrada hoy. La Administración ha hecho su propuesta que se puede ver en este ENLACE PDF y ahora los sindicatos tenemos hasta el próximo viernes para hacer aportaciones y el martes, en una nueva mesa general, se procederá a su aprobación.

En realidad se trata de varias OPEs que habían quedado pendientes: la ampliación de las OPEs de estabilización de 2017 (111 plazas) y 2018 (216 plazas), la OPE de reposición de 2021 (833 plazas) y lo que se ha dado en llamar OPE escoba que alcanzará entre 2 y 7 plazas. En total entre 1.162 y 1.167 plazas. Hay que recordar que a todas estas plazas habrá que sumar las que se deriven de la OPE de estabilización pendiente tras el Decreto de Estabilización de plantillas aprobado este verano y que supondrá sacar a OPE varios miles de plazas más.

Desde LAB, queremos remarcar que estamos jugando con la baraja trucada que nos imponen desde Madrid. No nos dejan decidir las necesidades de los servicios públicos en Navarra y es Madrid quien allí decide el número de plazas que se pueden o no sacar. Es precisamente la imposición que nos viene desde Madrid, en forma de tasas limitadas de reposición, lo que nos ha llevado hasta los actuales niveles de precariedad y destrucción de empleo público. El hecho de que ahora vayan a salir a OPE todas estas plazas es un intento de revertir parte del desastre que ellos mismos han provocado en los últimos años con los recortes impuestos en materia de personal.

En el apartado de ruegos y preguntas, desde LAB hemos aprovechado para sacar a relucir varios temas que afectan a las plantillas. En concreto, hemos vuelto a insistir en la necesidad de reformar el DF 347/93 que regula el ingreso y la provisión de puestos en el Servicio Navarro de Salud y el ISPLN. La Administración ha contestado que se va a proceder a las modificaciones necesarias en cuanto a la regularización del cobro de las jefaturas de sección y de unidad asistencial y se estima un plazo de 6 meses para su publicación definitiva. Desde LAB valoramos de forma muy positiva la publicación de dicho decreto que regula entre otros aspectos jefaturas mediante concurso, jefaturas de unidad asistencial, sin limitar su provisión a estamentos de nivel C y D (Técnicos Especialistas Sanitarios, TCAE, Celador), se regulariza la figura de coordinadores sanitarios y la promoción interna temporal, que consideramos imprescindible para la democratización de las plantillas y el acceso a la promoción interna que tantos problemas está suscitando.

También hemos exigido la provisión de fondos para asegurar el pago de nóminas tras los problemas en el pago del mes de octubre en el SNS. Desde la dirección de profesionales de Osasunbidea se nos ha informado que no va a haber problemas en este sentido y existe un compromiso de función pública en caso de que fuera necesario la provisión de fondos.

Por último, en lo que se refiere al SNS, hemos exigido transparencia total en los puestos temporales de Osasunbidea e información detallada y precisa sobre las reservas de plaza, estructuralidad y contratación temporal para disminuir lo máximo posible la eventualidad endémica en Osasunbidea que de nuevo exigimos sea de un 8% y no del casi 60% actual.

En cuanto a Administración Núcleo, hemos exigido que se negocie y modifique la Orden Foral 814/2010 que regula la contratación temporal para evitar todas las disfunciones que están ocurriendo los últimos años.

También hemos pedido explicaciones sobre contrataciones externas en el servicio de Bibliotecas ya que hemos tenido conocimiento de que se están sacando a licitación contratos dirigidos a empresas para trabajar en este servicio. No han sabido darnos una respuesta porque, según han dicho, desconocían el tema y nos contestarán cuando lo estudien.

Por último nos hemos interesado por la situación del albergue Otadia de Altsasu ya que hemos sabido la intención del Instituto de Juventud de cerrar este centro y amortizar las plazas actuales para reconvertirlas en plazas con perfil técnico. Todo esto nos huele muy mal y nos suena a privatización del albergue por lo que estaremos atentas para impedir que se produzca una nueva privatización de un servicio público.