ADM carrera

Orain da unea: lanbide karrera langile guztientzat

Administrazioa 2021/10/25

Tramitatzen ari den Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren erreforma aukera ezin hobea da gure araudian langile guztientzako lanbide karrerarako edo lanbide garapenerako eskubidea txertatzeko. Izan ere, Nafarroa atzean geratzen ari da eskubide horren garapenean, Estatu osoko erakunde askok onartu baitute jada eskubide hori aitortzeko behar den araudia.

Estatuko erakunde askok (gobernuak, aldundiak, udalak) lanbide karrerari buruzko legeak garatu dituzte azken urteotan beren enplegatu publiko guztientzat. Horretarako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EPOE) testuan oinarritzen dira, zeinak langile guztiei lanbide karrerarako eskubidea aitortzen dien eta administrazio publikoak premiatzen dituen eskubide hori garatzera.

Estatutu hori ez da Nafarroan aplikatzen, hemen gure legeria propioa dugulako. Funtzio Publikoaren arloko autonomia horrek –gehienetan Nafarroako langileen interesen eta zerbitzu publikoen garapenaren alde jokatu izan duenak– ez ditu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan lanbide karreraren arloan jasotzen diren eskubide berak jasotzen. Estatuko araudiak ez du bereizketarik egiten lanbide-eremuen eta -kategorien artean; Nafarroako legeriak, aldiz, osasun arloko langileentzat bakarrik aurreikusten du lanbide karrera.

Ez du inolako zentzurik lanbide karrerarako eskubidea plantillaren zati bati mugatzeak. Nafarroak administrazio publikoetan lan egiten duten pertsona guztiei aitortu beharko lieke eskubide hori, eta hori egiteko unea orain da, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutu berria erredaktatzeko prozesuaren barruan.

Horregatik guztiagatik, ez gatoz bat sindikatu batzuen jarrerarekin, eta ez dugu haien jokabidea ulertzen. Sindikatu korporatiboek beren estamentu sanitariorako bakarrik aldarrikatzen dute lanbide karrera; beste batzuek, berriz, estamentu sanitario guztietarako (osasun arlokoak ez diren langileak eta aldi baterakoak kanpoan utzita), eta besteren batek eskubidea mugatzen du Osasunbidean eta NOPLOIn lan egiten dutenentzat bakarrik. Ildo horretan, LABen proposamena argia eta irmoa da: lanbide karrera administrazio publikoetan eta haien erakunde autonomoetan lan egiten duten langile guzti-guztientzat, funtzionarioak, lan-kontratudunak edo aldi baterako kontratudunak izan, bazterketarik gabe.

LABek defendatzen duen lanbide karrera edo garapena langileak motibatzeko, zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta talde-lana sustatzeko tresna bat da, eta profesional bakoitzak lanbidean aurrera egiteko duen eskubidean oinarritzen da, honako arlo hauetan duen garapen profesionala aitortzeko: laneko eginkizunei buruz duen ezagutza eta esperientzia, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloan hobetzeko inplikazioa, eta bere unitatearen helburuak betetzea.

Lanbide karreraren garapenak ordainsari-osagarrien bidezko sistema bat izanen du, orain osasun langileei aplikatzen zaienaren antzekoa.

LABek langileen estatutu berria izapidetzean defendatuko duen proposamena honako puntu hauetan oinarrituko da:
• Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko eta aldi baterako kontratudun guztiak hartzen ditu.
• Lanbide karrera lanpostu bakoitzaren etengabeko prestakuntzan, unitateen hobekuntza-planetan eta talde-lanaren sustapenean oinarrituta dago. Lanpostu bakoitzerako prestakuntza-ibilbide bat garatzea planteatzen dugu, langilearen gaitasunak eta eginkizunak eguneratzeari lotua.
• Administrazioak berak prestatu eta eskaini beharko du prestakuntza lan-bizitza osoan; prestakuntza hori lanaldiaren barruan eginen da, eta beharrezkoa izanen da langile bakoitza mailaz igotzeko.
• Mailaz igotzea, batetik, talde-lanean oinarrituko da, eta bestetik, hobekuntza planetan, non unitate eta zerbitzu guztiak eraginkorragoak eta efizienteagoak izateko helburuak jasoko diren.
• Karrerak lau maila izanen ditu (gaur egun daudenen antzekoak), eta norberaren lanbide-eguneratzearen bidez (borondatezkoa) eta hobekuntza-planetan jasoko diren unitatearen helburu kolektiboak lortuz eginen da gora.
• Lanbide karreraren ordainsariak proportzionalak izanen dira, ezarrita dauden mailen arabera.

Es el momento: carrera profesional para todo el personal

Administrazioa 2021/10/25

La reforma del Estatuto del Personal de las Administraciones Públicas de Navarra que se está tramitando es la ocasión perfecta para incorporar en la normativa el derecho a la carrera o desarrollo profesional para toda la plantilla. Navarra se está quedando a la cola en el desarrollo de este derecho ya que numerosas instituciones de todo el Estado ya han aprobado la normativa necesaria para hacerla efectiva.

Numerosas instituciones del Estado (gobiernos, diputaciones, ayuntamientos…) han desarrollado en los últimos años leyes de carrera profesional para todos sus empleados y empleadas públicas. Para hacerlo, se amparan en el texto del Estatuto Básico del Empleado Público (EBEP) que reconoce a todo el personal el derecho a la carrera profesional e insta a las administraciones públicas a desarrollarla.

Este Estatuto no se aplica en Navarra porque contamos con nuestra propia legislación. Esta autonomía normativa en materia de Función Pública, que tradicionalmente ha jugado a favor de los intereses de las plantillas y del desarrollo de los servicios públicos de Navarra, no recoge los mismos derechos que el EBEP en materia de carrera profesional. La normativa estatal no hace distinción entre ámbitos ni categorías profesionales mientras que el desarrollo legislativo en Navarra limita la carrera profesional al personal sanitario.

No tiene ningún sentido limitar el derecho a la carrera profesional a una parte de la plantilla. Navarra debe incorporar el reconocimiento de este derecho a todas las personas que trabajan en las diferentes Administraciones públicas y el momento de hacerlo es ahora que se está trabajando la redacción de un nuevo Estatuto de Personal de las Administraciones Públicas de Navarra.

Por todo ello, ni compartimos ni entendemos la postura de algunos sindicatos. Los sindicatos corporativos lo reivindican solo para su estamento sanitario, mientras otros lo hacen para todos los estamentos sanitarios (dejando fuera los no sanitarios y el personal temporal) e incluso hay quien limita el derecho solo para quienes trabajan en Osasunbidea y el ISPLN. En este sentido la propuesta de LAB es clara y rotunda: Carrera profesional para todo el personal que trabaja en las administraciones públicas y sus organismos autónomos, sea personal funcionario, laboral o contratado temporal, sin exclusiones.

La carrera o desarrollo profesional que LAB defiende es un instrumento para la motivación del personal y la mejora de la calidad de los servicios, el fomento del trabajo en equipo y representa el derecho de los y las profesionales a progresar de forma individualizada como reconocimiento a su desarrollo profesional en cuanto a conocimientos y experiencia en las tareas desarrolladas, implicación tanto en la mejora docente como en la investigación, y cumplimiento de los objetivos de la organización en la cual prestan sus servicios.

El desarrollo de la carrera profesional llevará aparejado un complemento retributivo similar al que ahora se aplica al personal sanitario.

La propuesta que LAB va a defender en la tramitación del nuevo Estatuto estará basada en los siguientes puntos:
• Abarca a todo el personal, fijo y contratado temporal, de la Administración foral y sus organismos autónomos.
• Está basada en la formación continua de cada puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades, y en el fomento del trabajo en equipo. Planteamos desarrollar un itinerario formativo para cada puesto de trabajo, ligado a la actualización de sus competencias y funciones.
• La formación la deberá preparar y ofrecer la propia Administración a lo largo de la vida laboral, en el tiempo de trabajo, y será necesaria para que cada empleado y empleada promocione en los distintos niveles.
• La promoción se basará en el trabajo en equipo y en los planes de mejora que recojan los objetivos para que las distintas unidades y servicios sean más eficaces y eficientes.
• Constará de cuatro niveles (similar a los existentes) y se promociona a través de la actualización profesional (voluntaria) y la consecución de los objetivos colectivos de la unidad, recogidos en los planes de mejora.
• La carrera profesional estará retribuida de forma proporcional a los niveles existentes.