ADM sentencias temporalidad

LABek irabazitako hiru epairen arabera, Administrazioak milaka euro ordaindu beharko dizkie aldi baterako hiru langileri; gerta daiteke kudeaketa txarrak milioika euro ekartzea kalte-ordainetan

Administrazioa 2021/10/18

35.000 euro; 115.000 euro; eta 50.000 euro. Horiek dira lan arloko epaitegien azken hiru epaiek ezarri dituzten kalte-ordainak, eta foru-administrazioak aldi baterako hiru langile publikori ordaindu beharko dizkie bidegabeko kaleratzeagatik. LAB sindikatuko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur Iruñean eta bertan azaldu dute hiru epai horiek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren azken doktrina jasotzen duten Nafarroako lehenak direla. Une honetan, aldi baterako langile publikoen 50 espediente baino gehiago ari da tramitatzen LAB. Hiru hauek bezalako sententziak izanez gero, Administrazioak milioika euro eman beharko ditu kalte-ordainetan.

“Langile asko dago hiru horien egoera berdintsuan”, adierazi du Ainara Elarrek LAB sindikatuaren izenean. Elarreren iritziz, egoera horretara iritsi dira administrazio publikoen “utzikeria, inakzioa eta kudeaketa txarra” direla-eta, ez baitute zerbitzu publikoen aldeko apustu irmorik egin. “Aldi baterako kontratua gehiegi erabiltzen ari dira, urteak daramatzate aldi baterako langile publikoei eskubideak murrizten, eta, epaitegiek erabakitzen ez duten bitartean, ez diete ordaintzen gradua, antzinatasuna, familia-laguntza eta/edo kaleratzeagatiko kalte-ordainak”.

Elarreren ustez, ekainean onartutako errege-dekretuak, lege-proposamen gisa negoziatuko denak, ez du plantillak egonkortzeko konponbiderik ematen, baizik eta epaitegien eskakizunei irtenbidea emateko adabakia baino ez da. “Zentzugabea da arlo publikoko kudeatzaileek onartzea beren langileen erdia baino gehiago aldi baterako izatea. LABen kalkulatu dugu LEPera foru administrazioko 10.000 plaza inguru eraman beharko liratekeela, behin-behinekotasuna salbuespenezkoa izan dadin -gehienez ere %8koa-. Administrazio publikoei plantillak behingoz egonkortzeko eta lan-baldintza duinak ziurtatzeko eskatzen diegu”.

Administrari bat, mediku bat eta garbitzaile bat

Juantxo Barkos LABeko aholkulari juridikoak azaldu duenez, hiru epai horiek Iruñeko lan arloko epaitegiek eman dituzte berriki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aldi baterako kontratuetan izaniko lege-iruzurraren inguruan. Epaiek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren azken doktrina jasotzen dute. Doktrina hori 2021eko ekainaren 3ko epai batek jaso zuen eta, ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 28ko bertze epai batean jaso zuen. Doktrina horretan jasotzen da zein ondorio izan behar duen administrazio publikoko lanpostu hutsetan aldi baterako langileak denbora luzez eta arrazoirik gabe mantentzeak.

“Hiru kasuetan administrazioan lanean urte asko daramatzaten emakumeak dira”, gaineratu du Barkosek. “Eta deigarria da, halaber, administrazioko lanposturik altuenetan -A mailan, medikuen kasuan bezala- zein posturik baxuenean —ikastetxeen garbitzaileen garai bateko E mailan- gertatzen direla halakoak."

Lan arloko 3. epaitegiak emandako lehen epaia 2021eko uztailaren 9koa da, eta LABek uste du Auzitegi Gorenaren doktrina aplikatuta Nafarroan eman den lehenbizikoa dela. Kasu honetan, iruzurtzat jotzen da aldi baterako administrari laguntzaile bat 2008tik Osasunbideko lanpostu huts batean lanean egotea. Epaia irmoa da eta 35.800 euroko kalte-ordaina ezarri du; Osasunbideak dagoeneko ordaindu du.

Bigarren kasua larrialdi-zerbitzuko mediku bat da, 1990az geroztik 153 kontratu lotu dituena eta 2000. urteaz geroztik Osasunbideko kontratu bereziaren bidez kontratatua zegoena -“bertze langile-behar batzuengatik” erraten zaiona-; hau da, berariazko kontratu bat lanpostu jakin baterako langile finko egokirik ez dagoenerako. Gainera, 2016. urteaz geroztik, lanpostu hori lanpostu huts bihurtu zen, baina lanpostu hori betetzeko deialdi publikora atera gabe jarraitzen zuten. Epaiak 115.000 euroko kalte-ordaina ezarri du; Administrazioak iragarri du errekurtsoa jarriko duela.

Eta hirugarren epaia, irailaren 28koa, 1997. urteaz geroztik ikastetxeetan garbiketa lanetan ari zen langile batena da. 1999tik lanpostu huts bera betetzen ari zen, gainera. Hau da, 20 urte baino gehiago zeramatzan lanpostu berean, baina lanpostu hori ez zen sartu lan-eskaintza publikoan, eta, jakina, ez zuten bete. Epaiak 50.000 euroko kalte-ordaina ezarri du; Administrazioak iragarri du errekurtsoa jarriko duela.

Juantxo Barkos abokatuak argitu duenez, epaitegiek esan dute Administrazioak lege-iruzurra egin duela hiru kasu horietan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten administrazio-kontratuak erabili dituelako. Adibidez, epeei dagokienez, Auzitegi Gorenak hiru urteko epea ezarri du aldi baterako kontratu bat justifikaziorik gabe luzatzen ari dela adierazteko; hau da, ez dago arrazoirik administrazioak lanpostu huts hori hurrengo lan-eskaintza publikoan ez sartzeko, eta hiru urte nahikoa da behar hori ohikoa dela eta ez dela ohiz kanpokoa pentsatzeko. Beraz, halakoetan uste du lege-iruzurra dagoela.

“Baldintzak ez betetzearen eta, beraz, lege-iruzurra egitearen ondorioa da lan-harreman hori mugagabe ez finkotzat hartu behar dela”, erantsi du Barkosek. “Hiru kasu horietan, kaleratzeei buruz ari gara; izan ere, lan-kontratu mugagabe ez finkotzat jo ondoren, kaleratze objektiboa izan gabe gertatu da lanuztea -prozedura arautuen bidez bete dituztelako lanpostuak-. Eta auzitegiek bidegabeko kaleratzeen aurrean gaudela adierazi dute. Horren ondorioz, edo baldintza berdinetan berronartzen zaie beren lanpostuan, eta jaso ez dituzten soldatak ordaintzen zaizkie, edo dagokien kalte-ordaina ordaintzen zaie, araututako soldataren eta lanean daramaten denboraren arabera”.

Hiru kasuetan diru kopuruak handiak dira, aldi baterako langileek lanean denbora luzea eman dutelako. “Administrazioarentzako kostu handi batetaz ari gara, kudeaketa txarragatik hain zuzen ere kalte-ordain handiei aurre egin behar dielako”, bukatu du Barkosek. Une honetan LAB sindikatua horrelako 50 espediente baino gehiagotan ari da lanean.

LAB gana tres sentencias de trabajadoras temporales públicas por las que la Administración deberá pagar miles de euros y advierte de que la mala gestión puede suponer millones en indemnizaciones

Administrazioa 2021/10/18

35.000 euros; 115.000 euros; y 50.000 euros. Esas son las indemnizaciones que han marcado tres sentencias recientes de los juzgados de lo social y que la administración foral deberá pagar a tres trabajadoras temporales públicas por despido improcedente. Representantes del sindicato LAB han ofrecido hoy una rueda de prensa en Pamplona en la que han explicado que esas tres sentencias son las primeras de Navarra que recogen la última doctrina del Tribunal de Justicia de la Unión Europea. En estos momentos LAB está tramitando más de 50 expedientes de trabajadores temporales públicos que de ser sentenciados como estos tres supondrían millones de euros en indemnizaciones.

“Hay muchos trabajadores y trabajadoras en situaciones similares a estas tres”, ha señalado Ainara Elarre en nombre del sindicato LAB. En opinión de Elarre se ha llegado a esta situación por “dejación, inacción y mala gestión” de las administraciones públicas que no han hecho una apuesta firme por los servicios públicos. “Están abusando de la utilización del contrato temporal, llevan años reduciéndoles los derechos a los trabajadores temporales públicos, y hasta que no lo dictaminan los tribunales, no les pagan el grado, la antigüedad, la ayuda familiar y/o las indemnizaciones correspondientes por despido”.

Elarre considera que el real decreto aprobado en junio, y que se va a anegociar como proposición de ley, no da solución a la estabilización de las plantillas, sino que es un parche para dar salida a las exigencias de los tribunales. “Es un sinsentido que los gestores de lo público permitan que más de la mitad de la plantilla sea temporal. En LAB calculamos que haría falta llevar a OPE unas 10.000 plazas de la administración foral, con el objetivo de que la temporalidad sea excepcional -como mucho de un 8%-. Exigimos a las administraciones públicas que estabilicen de una vez las plantillas y que aseguren unas condiciones dignas de trabajo”.

Una administrativa, una médica y una limpiadora

Tal y como ha explicado Juantxo Barkos, asesor jurídico de LAB, estas tres sentencias han salido recientemente dictadas por los los juzgados de lo social de Pamplona, en relación al fraude de ley en la ejecución de contratos temporales en la administración de la comunidad foral de Navarra. Las sentencias recogen la última doctrina del Tribunal de Justicia de la Unión Europea que contempló la sentencia de 3 de junio de 2021 y que fue recogida posteriormente por el Tribunal Supremo español en sentencia de 28 de junio. En esta doctrina se recoge cuál debe ser la consecuencia de mantener en plazas vacantes en la administración pública a personas durante un tiempo injustificadamente largo.

“En los tres casos son mujeres que llevan en la administración muchísimos años”, ha añadido Barkos. “Y es llamativo también el hecho de que nos encontramos tanto en puestos de trabajo más alto de la administración -el nivel A, como es el caso de médicos-, como el puesto más bajo -el antiguo E de las limpiadoras de centros educativos-."

La primera de las sentencias dictada por el juzgado de lo social número 3 es del 9 de julio de 2021 y es la primera que LAB tiene constancia de que se haya dictado aplicando ya la doctrina del Tribunal Supremo. En este caso lo que se considera fraudulento es la permanencia en una plaza vacante desde 2008 de una mujer que estaba trabajando como auxiliar administrativa en Osasunbidea. La sentencia es firme y ha establecido una idemnización de 35.800 euros; Osasunbidea ya ha pagado.

El segundo de los casos es una médica del servicio de urgencias que ha concatenado 153 contratos desde 1990 y que desde el año 2000 estaba contratada mediante el contrato especial de Osasunbidea -que se dice “por otras necesidades de personal”-; es decir, un contrato específico para cuando no hay un personal adecuado fijo para un puesto de trabajo concreto. Además, desde 2016, esa plaza se había convertido en una vacante, pero seguía trabajando ahí sin que hubieran sacado dicha plaza a una convocatoria pública de cobertura. La sentencia ha dictado una indemnización de 115.000 euros. La administración ha anunciado que recurrirá.

Y la tercera de las sentencias, que es del 28 de septiembre, es de una trabajadora que estaba ocupando el puesto de trabajo de limpieza en centros educativos desde 1997. Y desde 1999 estaba ocupando la misma plaza vacante. Es decir, llevaba más de 20 años en la misma plaza, sin que se hubiese incluido en una oferta pública de empleo, y por supuesto sin que se hubiese cubierto. La sentencia ha dictado una indemnización de 50.000 euros. La administración ha anunciado que recurrirá.

Tal y como ha aclarado el abogado Juantxo Barkos los tribunales han sentenciado que la administración ha incurrido en un fraude de ley en estos tres casos porque ha estado utilizando contratos administrativos que no cumplían los requisitos establecidos. Por ejemplo, en lo que a los plazos se refiere el Tribunal Supremo ha establecido un plazo de tres años para considerar que se da una situación de utilización del contrato temporal injustificadamente larga; es decir, que no hay razón alguna para que la administración no incluya esa vacante en la siguiente oferta pública de empleo y que tres años ya es suficiente para considerar que esa necesidad es habitual y que no es excepcional. Por lo tanto considera que hay una situación de fraude de ley.

“La consecuencia de no cumplir los requisitos y, por lo tanto, incurrir en un fraude de ley, es que esa relación laboral debe considerarse como indefinida no fija”, ha añadido Barkos. “En los tres casos citados estamos hablando de despidos porque una vez que se ha considerado que son una contratación laboral indefinida no fija, su cese -que se ha producido porque han cubierto las plazas a través de procedimientos reglados- se ha producido sin que fuese un despido objetivo. Los tribunales han considerado que estamos ante despidos improcedentes. La consecuencia es que o se les readmite en su puesto de trabajo en las mismas condiciones, abonando los salarios que hayan dejado de percibir desde que se les cesó o se les abona la indemnización que les corresponda en función de su salario regulado y el tiempo que lleven trabajando”.

En los tres casos las cantidades son altas, debido al prolongado tiempo que llevaban trabajando. “Estamos hablando de un coste importante para la Administración, al tener que hacer frente a unas indemnizaciones altas precisamente por su mala gestión”, ha concluido Barkos. El sindicato LAB está trabajando en estos momentos en más de 50 expedientes de este tipo.