LOGO mahai orokorra

 Mahai Orokorra, laburpena
2021-09-28


Aurreikusita dauden LEPak

Urtea bukatu baino lehen, 1.200 lanpostu ateratzea onartuko da, eta kopuru horri enplegua egonkortzeko LEPekoak erantsi beharko zaizkio.

Gaur egindako Mahai Orokorrean, Gobernuak jakinarazi du urtea bukatu baino lehen zenbait LEP onartzeko asmoa duela Foru Administrazioan, guztira 1.200 lanpostu betetzeko. Lanpostu horiei enplegua egonkortzeko ohiz kanpoko LEPean eskaintzen direnak gehitu beharko zaizkie. Era horretan bukaera eman nahi zaio aldi baterako kontratazioen gehiegizko erabilerari.

Abenduaren 31 baino lehen onetsiko diren LEPak enplegua egonkortzeko LEP hauei dagozkie: 2017koa (237 lanpostu) eta 2018koa (220 lanpostu). Lanpostu horiei 2020ko LEPekoak gehitu beharko zaizkie (700 lanpostu baino gehiago, birjartze tasari dagozkionak). Guztira, 1.200 lanpostu inguru izanen dira.

Gogorarazi beharra dago, orobat, Gobernuak abenduaren 31 baino lehen onetsi behar duela enplegua egonkortzeko ohiz kanpoko LEP bat, Administrazioan gertatzen den aldi baterako kontratazioen gehiegizko erabilerari bukaera emateko. Gobernuak adierazi digu aztertzen ari dela zenbat lanpostuk betetzen dituzten LEP horretan sartu ahal izateko baldintzak. Nolanahi ere, milaka lanpostu izatea espero da.

2022ko lan egutegia

Bilera berean, hurrengo urterako lan egutegia onartu da. Jaiegunak zehazteaz gainera, erabaki da uztailaren 6an 8:00etatik 12:00ak arte lan egitea, eta uztailaren 11tik 14ra bitarte, berriz, 9:00etatik 14:00ak arte. Ordutegi horrekin, ordu bateko eta 20 minutuko poltsa bat sortuko da langileen norberaren aferetarako. LABetik, berriz ere, kritikatu dugu jaiegunak Madrilek ezartzea, eta exijitu dugu erlijioari lotutako jaiegunen ordez, izaera laiko eta soziala duten beste batzuk jartzea.

Resumen Mesa General
28-09-2021


OPEs previstas

Se aprobarán casi 1.200 plazas antes de fin de año a las que se sumará la OPE de estabilización.

El Gobierno ha informado en la Mesa General celebrada hoy que antes de fin de año va a aprobar diferentes OPEs que suman casi 1.200 plazas en la Administración Foral. A estas plazas habrá que sumar las que salgan de la OPE de Estabilización extraordinaria con el fin de terminar con el abuso en la contratación temporal.

Las OPEs que se aprobarán antes del 31 de diciembre corresponden a las OPE de estabilización de los años 2017 (237 plazas) y 2018 (220 plazas). A estas plazas se sumarán las correspondientes a la OPE de reposición de 2020 (más de 700). La suma de todas ellas, a falta de concretar el número exacto, será de cerca de 1.200 plazas.

Hay que recordar que también antes del 31 de diciembre, el Gobierno tiene que aprobar una OPE de estabilización extraordinaria con el fin de terminar con el abuso en la contratación temporal en la Administración. El Gobierno ha informado que sigue trabajando en concretar el número de plazas que reúnen los requisitos para poder entrar en esta OPE. En cualquier caso es de esperar que el número sea de varios miles.

Calendario laboral para 2022

En la misma reunión se ha aprobado el calendario laboral par el próximo año.
Además de concretar los días festivos, se ha decidido que el 6 de julio se trabaje de 8 a 12 horas y los días 11 al 14 del mismo mes, de 9 a 14 horas. Con todo ello se generará una bolsa de 1 hora y 20 minutos para asuntos propios de la plantilla. Desde LAB hemos criticado, una vez más, que los días festivos sean impuestos desde Madrid y hemos exigido que se cambien las festividades religiosas por otras de carácter laico y social.