ADM electricidad publica

Energia-sektorearen kontrol publikoaren alde

ekintza soziala 2021/09/16

Argindarraren prezioaren maximo historikoak ikusten ari gara. Honek eragin zuzena du langileon bizitzetan, oinarrizkoa den energiaren kostua garestitzeak bizi-baldintzak gehiago prekarizatzen dituelako.


Zer gertatzen ari da argindarraren prezioarekin?

Argiaren faktura hiru kontzeptu nagusik osatzen dute:
• Bidesariak. (%40). Espainiar gobernuak zehazten ditu eta sare elektrikoaren mantenuari, elektrizitatearen garraioari egiten dio erreferentzia. Baita enpresa energetikoei bideraturiko prima ezberdinak, berriztagarriei lotuak esaterako.
• Zergak. (%21). BEZ, elektrizitatearen gaineko zerga, energia sorkuntzaren gaineko zerga... eta zenbagailuen alokairua.
• Energiaren prezioa. (%39) Enkante bidez zehazten da. Bi merkatu mota daude: Merkatu librea, merkaturatzailearekin ordaintzen dena zehazten duena; eta arautua, non prezioa OMIEren (Operador de Mercado Ibérico de la Energia) enkante bidez definitzen den.. Horiek dira gehien igotzen ari diren fakturak, momentuz.

Nola zehazten da prezioa? Energia elektrikoa ezin denez biltegiratu, eguneroko ekoizpena egokitu egin behar da kontsumo-aurreikuspenera. Iturri energetikoaren arabera prezioak aldatzen dituzten sorkuntza-zentro desberdinak daude (berriztagarriak ziklo konbinatua baino merkeagoak dira, esaterako). Nahiz eta energia-eskaria lehenengo merkeenarekin eta ondoren garestienarekin bete, ordaintzen dugun prezioa garestiena da beti.
Enpresa elektrikoek irabaziak metatzen dituzten bitartean, eredu honekin langileok garestiago ordaintzen dugu elektrizitatea.
Gure sistema energetikoa ez da jasangarria eta erregai fosilen mende dago. Gaur egun, Estatu espainiarrean, elektrizitatearen ekoizpenaren % 40 soilik dator iturri berriztagarrietatik, eta energia fosilek, gas naturalak bereziki, zuzenean baldintzatzen dute argiaren prezioa, ziklo konbinatuko zentralak erabiltzen baitira hornidura bermatzeko.

Gas naturalaren prezioen igoera eta CO2 isurketaren prezioaren igoera dira argiaren prezioaren igoera eragiten ari diren faktore nagusiak. Gainera, enpresa elektriko handiek egoera aprobetxatzen dute sortze-iturri merkeagoen mozkinak maximizatzeko (hidroelektrikoak eta nuklearrak, adibidez); izan ere, ikusi dugunez, preziorik handienean ordaintzen ditugu.

Espainian bost enpresak merkatu elektrikoaren % 80 baino gehiago hartzen dute: Iberdrolak, Endesak, Naturgyk, EDPk eta Repsolek, argindarraren prezioa zehazten dute eta fakturaren gainkostuak aldatzen dituzte. Espainiako merkatu energetikoa oligopolio bat da, politikarien eta elektriken arteko ate birakariekin. Enpresa horien irabaziak ikaragarriak dira: Endesak 2020an 1.394 milioi euroko irabaziak izan zituen eta Iberdrolak, berriz, 3.610,7 milioi eurokoak. Hori nahikoa ez eta, Europako funtsen onuradun nagusietakoak izango dira.

Energiaren ekoizpen eta merkaturatzearen pribatizazioak eta liberalizazioak espekulazioaren helburu bihurtu dute oinarrizko behar bat. Bien bitartean, gero eta pertsona gehiago bizi da pobrezia energetikoan eta, gainera, gobernuek esku hartzeko duten gaitasuna hutsala da.

Zergak etetea edo murriztea bezalako neurriak fakturaren zati txiki bat dira, ez dute prezioen igoera gelditzeko balio, eta enpresen irabaziak zalantzan jarri beharrean, diru publikoaren kontura egiten dute. Sistema bidegabe hori zalantzan jartzen duten neurriak behar dira, eta, ildo horretan, neurri interesgarriagoak izan daitezke honako hauek: gasaren prezioa aldi baterako mugatzea, "Zerutik eroritako etekinak" edo windfall profitak murrizten dituen legea (elektrizitate-enpresek dituzten etekinak, guk energia merkeagoak gasaren prezioan ordaintzen ditugulako), eta Jasangarritasun Funtsa, berriztagarriei primak fakturetatik ateratzeko. Nolanahi, egiturazko neurriak hartu behar dira egoera honi aurre egiteko.

Elektrikoek irabaziak lortzen dituzten eta ekologikoki jasanezina den sistema batean, trantsizioa ezin da enpresa horien esku egon. Horregatik, LABen apostua da:
•  Prezioen igoera mugatzea eta hornikuntza bermatzea egoera zaurgarrian dauden pertsonei. Igoera langileok ordain ez dezagun, mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.
•  Krisi ekologikoari aurre egiteko estrategiak garatzeko, sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoa. Enpresa publiko bat sortzea aukera bat izan daiteke, EBko beste herrialde batzuetan posible izan den bezala. Honako helburuekin lan egin:
Gehiegizko kontsumoa duten sektoreak mugatu eta bizitzeko beharrezkoa den energia hornikuntza bermatu.
-  Sorkuntza berriztagarria bultzatu, makro-proiektuen aurrean deszentralizazioa bultzatuz.
•  Euskal Herriaren energia burujabetzarantz aurrera egitea. Norabide horretan lan egiten duten proposamenak eta proiektuak babestea.

BA AL ZENEKIEN? Euskal Herrian badira energia burujabetza bultzatzen duten proiektuak, hala nola Goiener, Energia gara eta I-ener. LAB Goienerreko kidea da horrela eskuratzen du egoitzetako argindarra.
Langile guztiak animatzen ditugu, burujabetza energetikoaren eta trantsizio ekosozialistaren bidean, proiektu hauek ezagutzera eta indartzera!

Por un control público del sector energético

ekintza soziala 2021/09/16

Estamos viviendo máximos históricos en el precio de la luz. Esto tiene consecuencias directas en la clase trabajadora ya que el encarecimiento de este bien esencial para la vida precariza aun más.


¿Qué está pasando con el precio de la luz?

La factura de la luz incluye tres conceptos:
• Peajes. (40% ). Lo determina el gobierno español para el mantenimiento de la red y el transporte de la energía.
También primas a las eléctricas, como las primas a las renovables.
• Impuestos. (21%) IVA, impuesto a la electricidad, impuesto a la generación eléctrica… y alquiler de contadores.
• Precio de la energía (39%). Se determina por subasta, hay dos tipos de mercados: el mercado libre, donde se pauta lo que se paga con la comercializadora; y el regulado, en el que el precio se define por subasta de la OMIE (Operador de Mercado Iberico de la Energia).
Estas últimas son las facturas que más están subiendo, de momento.

¿Cómo se determina ese precio? Como la energía eléctrica no se puede almacenar, su producción diaria tiene que ajustarse a la previsión de consumo. Existen diferentes centros de generación cuyos precios varían según la fuente energética (las renovables son más baratas que el ciclo combinado, por ejemplo). Aunque la demanda de energía se cubre primero con la más barata y luego con la más costosa, el precio que pagamos es siempre el de la más cara.
Mientras las eléctricas acumulan beneficios, con este modelo la clase trabajadora pagamos más por la electricidad.
Nuestro sistema energético es insostenible y dependiente de los combustibles fósiles. Hoy en día, en el Estado Español sólo el 40% de la producción de eléctrica proviene fuentes renovables y las energías fósiles, específicamente el gas natural, condicionan directamente en el precio de la luz, puesto que son las centrales de ciclo combinado las que se utilizan para garantizar el suministro.

Son la subida de los precios de gas natural y la subida del precio de emisión de CO2 los mayores factores que causan la subida del precio de la luz. Además las grandes empresas eléctricas aprovechan la situación para maximizar beneficios de fuentes de generación más baratas (como hidroeléctricas y nuclear), ya que, como hemos visto, las pagamos al precio más alto.

Cinco empresas copan más del 80% del mercado eléctrico: Iberdrola, Endesa, Naturgy, EDP y Repsol, determinan el precio de la luz y trasladan los sobrecostes en la factura. El mercado energético español funciona como un oligopolio, con puertas giratorias entre políticos y eléctricas. Los beneficios de estas empresas son enormes, en 2020 Endesa acumuló 1.394 e Iberdrola 3.610,7 millones de euros. Además, recibirán partidas de los fondos europeos.

La privatización y liberalización de la generación y la comercialización de la energía han convertido un bien básico en objeto de especulación. La pobreza energética aumenta y la capacidad de intervención de los gobiernos ha sido vaciada.

Medidas como la suspensión o reducción de impuestos son una parte mínima de la factura, no sirven para parar la subida de precios y en vez de cuestionar los beneficios de las empresas lo hacen a costa del dinero público. Son necesarias medidas que cuestionen este sistema injusto y en ese sentido la limitación temporal del precio del gas, la ley que reduce los “beneficios caídos del cielo” (aquellos que tienen las empresas eléctricas porque pagamos energías más baratas al precio del gas) y Fondo de Sostenibilidad para sacar la primas a las renovables de las facturas, pueden ser medidas más interesantes. Aún así, sin cambios estructurales es imposible afrontar esta cuestión.

En un marco de un sistema en que las eléctricas se lucran y que es ecológicamente insostenible, la transición no puede estar en manos de esas empresas. Por ello, desde LAB apostamos por:
•  Limitar el alza de precios y garantizar el suministro a las personas en situación de vulnerabilidad. Para que la subida no la paguemos las trabajadoras, llamamos a participar en las movilizaciones.
• Desarrollar estrategias para afrontar la crisis ecológica, propiedad y control público del sector energético. Crear una empresa pública puede ser una opción, como sí se ha visto posible en países de la UE. Trabajar los objetivos de:
- Limitar los sectores con un consumo excesivo, y garantizar la energía suficiente para la vida.
- Impulsar la generación renovable, fomentando descentralización frente a los macro-proyectos.
• Avanzar hacia la soberanía energética de Euskal Herria. Apoyar las propuestas y proyectos que trabajen en esa dirección.

¿SABÍAS QUÉ? En Euskal Herria hay proyectos que impulsan la soberanía energética como Goiener, Energia gara o I-ener.
LAB es miembro de Goiener y así abastece sus sedes. Hacia la soberanía energética y la transición ecosocialista.
¡Animamos a todas las trabajadoras a conocer e impulsar este tipo de proyectos!