ANE ope

LABek irtenbide bat proposatu du suhiltzaile falta larriaren aurrean
2021eko eta 2022ko LEPak bakar batean elkartzeak 60 suhiltzaile sartzea ahalbidetuko luke

Administrazioa 2021/09/03

Beste behin ere, Nafarroako suhiltzaileen LABeko kideok iritzi publikora jo behar dugu, gogorarazteko Nafarroako Suhiltzaileen parkeetako langileak minimoen azpitik daudela.

Deialdietan izandako atzerapenak, pandemian sortutako egoerak eta erretiroek egoera kritikora eraman dituzte langileak.

Idatzizko zein ahozko konpromisoa du Javier Ramírez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak, gure parkeak langile nahikoz hornitzeko, gure lanaren segurtasuna bermatzeko eta gure zerbitzuan urtero egiten diren milaka aparteko orduak bukatu daitezen balioko duten plaza-kopuru bat deitzeko.

Kontseilariari, Barneko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzari berriz helarazi nahi diogun proposamena erraza eta egiteko modukoa da, ez ditu birjartze-tasak kolokan jartzen eta ez ditu oztopatzen Nafarroako Gobernuak planteatutako beste hautaketa-prozesu batzuk.

Proposatzen dugu 2021erako programatutako 30 plazak 2022rako programatutako 30 plazekin elkartzea, 2022ko lehen hiruhilekoan deituko litzatekeen 60 lanpostuko lan-eskaintza publiko baten bidez.

Legegintzaldia aurrera doa eta hitz politetatik ekintzetara pasatzeko unea da, gure ustez; LAB Suhiltzaileok pentsatzen dugu konpromisoak betetzeko daudela. Nafarroako suhiltzaileok gurea bete dugu, eta espero dugu Barneko kontseilaria eta zuzendari nagusia egoerak eskatzen duen mailan egotea, eta haien hitza betetzea. Gure erkidegoko segurtasunaren alde.

LAB propone una solución ante la grave falta de bomberos
Juntar las OPEs de 2021 y 2022 en una sola, permitiría incorporar 60 bomberos

Administrazioa 2021/09/03

Una vez más desde la sección sindical de LAB Bomberos de Navarra tenemos que dirigirnos a la opinión pública para recordar que la plantilla de los parques de Bomberos de Navarra sigue bajo mínimos.

Los constantes retrasos en las convocatorias, la situación generada durante la pandemia y las numerosas jubilaciones han llevado a la plantilla a una situación crítica.

Existe un compromiso tanto escrito como verbal del sr. Javier Ramírez, vicepresidente del Gobierno de Navarra y consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior para convocar un número de plazas que sirvan para dotar a nuestros parques de personal suficiente, que garanticen la seguridad de nuestro trabajo y que acabe con las miles de horas extras que anualmente se hacen en nuestro servicio.

La propuesta que volvemos a transmitir al Consejero, a la Directora General de Interior y a la Dirección del Servicio de Bomberos de Navarra-Nafarroako Suhiltzaileak es sencilla, factible, no compromete las tasas de reposición y no interfiere en otros procesos selectivos planteados por Gobierno de Navarra.

Proponemos juntar las 30 plazas programadas para 2021 con las 30 plazas programadas para el 2022, mediante una Oferta Pública de Empleo de 60 plazas que se convocaría en el primer trimestre de 2022.

La legislatura avanza y es el momento de pasar de las palabras bonitas a los hechos, porque en LAB Suhiltzaileak pensamos que los compromisos están para cumplirse. Los bomberos de Navarra hemos cumplido, esperemos que el Consejero y la Directora General de Interior sepan estar a la altura de las circunstancias y cumplan su palabra. Por la seguridad de nuestra Comunidad.