ADM vergel temperatura

PAGNAri exijitzen diogu arauak bete ditzala eta El Vergelen hozte-sistemak instala ditzala

Administrazioa 2021/07/23

Aste honetan 28-29 gradu izan ditugu El Vergel zahar etxearen barruan. Tenperatura altu horiek direla kausa, eta kontuan harturik maskarak erabili beharra dagoela eta, pandemiaren ondorioz, ezin dela haizagailurik erabili, langileak eta egoiliarrak lipotimiak, deshidratazioa, edemak, kalanbreak eta abar jasateko arriskuan daude, etengabeko estres termikoaren ondorioz.

Horregatik, LABek COVID-19arekin bateragarriak diren hozte-sistema eramangarriak erosteko eta instalatzeko eskatzen du. Prebentzio-zerbitzuak neurri horren beharra hauteman zuen 2018an. Orduan, zerbitzu horrek adierazi zuen beharrezkoa zela udako hilabeteetan hozte-sistemak instalatzea, beroa arintzeko. Txosten hori COVID-19a iritsi baino lehenagokoa zen, eta, orain, egoera okertu egin da pandemiaren ondorioz hartutako neurriengatik.

Gure ustez, arazo larria da, arriskuan jartzen delako egoiliarren eta langileen osasuna, eta, horregatik, premiazkoa da konponbide bat aurkitzea. Beraz, gure eskaera aintzat hartzea eta lehenbailehen gauzatzea espero dugu.

Exigimos que la ANADP cumpla las normas e instale sistemas de refrigeración en el Vergel

Administrazioa 2021/07/23

Esta semana se han alcanzado los 28 - 29 grados centígrados dentro de la residencia El Vergel. Estas altas temperaturas, unido al uso de las mascarillas y a que ahora, debido a la pandemia, no es posible el uso de ventiladores, tanto las y los trabajadores como las y los residentes están en riesgo de sufrir lipotimias, deshidratación, edemas, calambres, etc. a consecuencia del estrés térmico constante.

Por ello, desde LAB exigimos la compra e instalación de sistemas portátiles de refrigeración compatibles con COVID-19. La necesidad de esta medida ya fue detectada por el servicio de prevención en el año 2018. Este servicio indicó entonces que era necesaria la instalación de sistemas de refrigeración en los meses de verano para paliar el calor. Este informe era anterior a la llegada de la COVID-19 y ahora nos encontramos con que la situación ha empeorado por las medidas tomadas a causa de la pandemia.

Consideramos que estamos ante un problema urgente, que pone en riesgo la salud de residentes y plantilla y que la solución al mismo debe ser también urgente, por lo que esperamos se tome en consideración nuestra petición y se ejecute lo antes posible.