ADM 28j

Ekainak 28 sexu askapenaren nazioarteko eguna

Administrazioa 2021/06/28

Faxismoaren eta kapitalaren oldarraldiari langileon arteko elkartasun eta antolakuntzatik erantzutea, bai; ekainaren 28an eta gainontzeko egun guztietan kalean eta lamean askatasunez bizitzeko harreman eredu berriak eraikitzea, ere bai! Lan munduak inposatzen dizkigun armairuak apurtu!

Azken egunetan bizitako erasoak, trans* legeak azalarazitako muga politikoak, faxismoaren gorakada edota kapitalaren oldarraldia eta sistemaren zuriketa arrosa, denak ala denak langileon arteko elkartasun, defentsa sare eta antolakuntzatik erantzuteko unea da.

Horregatik, ekainaren 28a egun esanguratsua dugu kolektiboaren memoria aldarrikatu eta helburu eta borrokan berresteko: sexu aniztasunaren aldeko borroka egunero urratu beharreko bidea bada, LGTBI+ mugimendua eta langileen arteko elkarlanean sutuz izango da.

Cisheteroarautik kanpo bizi garenak ez kalean, ez eskolan ezta lan munduan ere ez gaude salbu. Lan munduan erreproduzitzen diren derrigorrezko heterosexualtiatea, ikusezintasuna, bazterketa, gorrotoa, aitortza eza eta erasoak dira inposatzen zaizkigun armairuak.

LABen jakitun gara, asko dugula egiteko langile klasearen sentsibilizazioan, ikusgarritasunean, elkartasunetik lan munduko diskriminazio eta eraso oro errotik eteteko, zein sexu aniztasunean lan eta bizitzeko eraldaketa sozial eta ekonomikoa sustatzeko.

Zentzu horretan, eta sindikatua sexu-genero zapalkuntzaren aurkako borrokarako tresna eraginkor izateko, urrats berriak emateko garaia dela diogu. Kapital, patronal eta enpresek inposatutako markoak borrokatzeko indarrak batu, tresnak berritu eta lan munduan sexu aniztasunaren aldeko harreman sareak eraikitzeko unea dela diogu.

Cisheteroaraua lantokietatik borrokatzeko konpromisoa badugu, apur ditzagun behingoz, lan munduan inposatzen dizkiguten armairuak! Batu gaitezen Euskal Herrian sexu askatasunaren mugimenduak ekainaren 28rako deitu dituen mobilizazioetan!

28 de junio día internacional por la liberación sexual

Administrazioa 2021/06/28

No sólo responderemos ante las agresiones fascistas y del capital desde la organización y la solidaridad de la clase trabajadora, sino que, bien el 28 de junio como el resto de días del año apostamos por construir nuevos modelos para vivir libremente en la calle y en el trabajo. ¡Rompamos los armarios que nos impone el mundo laboral!

Es hora de responder a las agresiones sufridas en los últimos días, a las limitaciones políticas reveladas por la ley trans*, al auge del fascismo, al ataque del capital y al lavado rosa del sistema, desde la solidaridad, la defensa y la organización de la clase trabajadora.

El 28 de junio es un día significativo para reivindicar la memoria del colectivo y reafirmarnos en nuestros objetivos y lucha: si la lucha por la diversidad sexual es un camino a recorrer cada día, será a través de las alianzas entre el movimiento LGTBI+ y la clase trabajadora.

Las personas que vivimos fuera de la cisheteronorma no estamos a salvo ni en la calle, ni en la escuela ni en el mundo laboral. La heterosexualidad impuesta, la invisibilidad, la exclusión, el odio, la falta de reconocimiento y las agresiones que se reproducen en el mundo laboral son los armarios que se nos imponen.

En LAB, somos conscientes que tenemos mucho que hacer por la sensibilización de la clase trabajadora, por la visibilidad, y por acabar con toda discriminación y agresión en el mundo laboral, así como para promover la transformación social y económica hacia la libertad sexual y de género en el trabajo y la vida.

En este sentido, y para que el sindicato sea un instrumento eficaz en la lucha contra la opresión sexo-género, decimos que es hora de dar nuevos pasos. Decimos que es el momento de aunar fuerzas para combatir marcos impuestos por el capital, patronales y empresas. Es momento de renovar herramientas y construir redes a favor de la diversidad sexual en el mundo laboral.

Si tenemos el compromiso de luchar contra la cisheteronorma en los centros de trabajo ¡rompamos de una vez, los armarios que se nos imponen en el mundo laboral! ¡Unámonos en las movilizaciones que el movimiento de liberación sexual en Euskal Herria ha convocado para el 28 de junio!