Hay 857 invitados y ningún miembro en línea

 
ADM indioak erd

 

 

  Dossier  

Nafar Gobernuko Administrazioaren burutzak

Administrazioa 2021/junio

descargas de archivos.orig PDF INFOadm burutzak

 

2019an, María Chivite Gobernuko lehendakari-tzara iritsi zenean, Administrazioaren antolaketa-egitura neurriz kanpo puztu zen. Lehenengo eta behin, 9 departamentu izatetik 13ra pasa ginen.

2019an, María Chivite Gobernuko lehendakari-tzara iritsi zenean, Administrazioaren antolaketa-egitura neurriz kanpo puztu zen. Lehenengo eta behin, 9 departamentu izatetik 13ra pasa ginen. Horren ondorioz, 4 kontseilari gehiago izendatu ziren, eta horrek dozenaka kargu ekarri zituen berekin, hala nola, departamentuetako kabineteak, zuzendaritza nagusiak, zerbitzuko zuzendaritzak, burutza berriak… Moldaketa horrek, jakina, oso gastu handia ekarri zuen. Gobernuak berak urtean 6 milioi euro inguruko gastua kalkulatu zuen, kontuan hartuz bakarrik zuzendaritza nagusietara bitarteko gastuak. Beraz, 6 milioi horietatik kanpo gelditzen dira zerbitzu, atal eta bulegoen kopurua handitzearen ondoriozko gastuak. Kontuen Ganberak 2019ko Nafarroako Kontu Orokorren Fiskalizazio Txostenean jasotzen duenez, goi-kargudunen gastuak % 21 igo ziren 2019an, aurreko urtearekin alderatuta.

Administrazio Erroan soilik, bi urtean 74 burutza berri sortu dira (zerbitzuak, atalak eta bulegoak kontatuta). Zaila da kalkulatzea igoera horrek zenbateko gastua ekarri duen. Ez da ahaztu behar burutza horietako askok soldata-osagarriak dituztela, hala nola bateraezintasunak, dedikazio esklusiboa eta abar. Egindako kalkuluen arabera, Administrazio Erroan soilik, burutza berri horiek milioi erdi eurotik gorako gastua dakarte urtero.

Esan gabe doa PSNk lehendakaritza eskuratu zuenean ezarritako antolaketa-egitura berriak ez duela zerikusirik kudeaketa hobetzeko arrazoi objektiboekin. Berrantolaketaren helburua izan da, neurri handi batean, egituran leku bat bilatzea fideltasuna erakutsi dieten jarraitzaileentzat, bai eta gobernukide dituzten alderdietako ordezkarientzat ere.

Kontua da, urtero-urtero, gero eta langile finko gutxiago daudela gure administrazioan, lana gero eta prekarioagoa dela, eta, aldi berean, burutzak gero eta gehiago direla. Horren guztiaren ondorioz, gero eta argiago dago Foru Administrazioaren egitura administratiboa zentzugabea dela.

ADM globos

 

Administrazioan burutzak betetzeko sistema demokratizatzeko ordua da

Gaur egun, kontseilari bakoitzak izendatzen ditu zuzendari nagusiak, bakoitzak nahi erara eta irizpide politikoei jarraikiz, eta zuzendari nagusiek zerbitzuko zuzendariak izendatzen dituzte, horiek ere bakoitzaren nahierara. Atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko, ordea, sistema arautu bat dago, oso zehatza ez bada ere. Kontua da

Administrazioak ia modu sistematikoan saihesten duela bere araudia, eta prozesu gehienetan ez da gardentasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun irizpiderik erabiltzen. Kasu gehien-gehienetan, goiko buru baten behatzak aukeratzen du nor den burua eta nor ez.

ADM TABLA 1 erd
ADM gezia
 

Chiviteren Gobernuarekin, 9 departamentu izatetik 13 izatera pasatu gara, eta 37 zuzendaritza nagusi izatetik 40 izatera.

Egitura handitze horrek 6 milioi euroko gastua ekarri du urtero, Nafarroako Gobernuak berak aitortu bezala.

Gainera, kontuan hartu behar da gastu hori kalkulatzeko orduan ez direla aintzat hartu egituran sortu diren 35 zerbitzu berriak (97 ziren lehen, 132 orain), ez eta atal eta bulego berriak ere, dozenaka baitira.

 
 
ADM TABLA 2 erd 
Administrazio Erroaren egiturari buruzko datuak departamentuz departamentu aztertu ditugu. Alde batera utzi ditugu Suhiltzaileen Zerbitzua eta Foruzaingoa, haien egitura administratiboa oso ezberdina delako. Salbuespen horiek alde batera utzita, argitaratu den azkeneko plantilla organikoan (2019ko abenduaren 31ko datuekin) 4.119 lanpostu daude Administrazio Erroan, eta horietatik 935 burutzak dira; hau da, langileen %22,7 burutza bat betetzen ari da.


Datu horiek 2017ko plantilla organikotik ateratakoekin konparatuz gero, ikusiko dugu orduan 4.433 lanpostu zeudela, eta horietatik 861 burutzak zirela (%19,2).
Hau da, bi urtean 74 burutza gehiago daude, %8,6 gehiago. Azkeneko plantilla organikoaren datuen arabera (2019ko abenduaren 31ko datuekin), hauxe da departamentu bakoitzean dauden burutzen kopurua:

ADM TABLA 3 erd

Ikus daitekeen bezala, burutzen kopurua neurriz kanpokoa da erabat, batez ere departamentu hauetan: Lurraldearen Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak, non langileen %43,5 burutza bat betetzen ari diren; Garapen Ekonomiko eta Enpresariala, %37,5; Osasuna, %35,7; Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala, %35,4; edo Migrazio Politikak eta Justizia, %31,5.

Gainera, burutzen kopurua handitzeaz gainera, gero eta hobeki ordaintzen dira.

Gaur egun, buruen %55ek kobratzen dute esklusibitatearen osagarria. 2015ean, Administrazio Erroan, 278 langilek kobratzen zuten osagarri hori, 2018an 324 langilek, eta 2019an 354 langilek. Osagarri horren ordainketa erabat diskrezionala da, eta ez dugu inoiz jakin zeren arabera adjudikatzen den.

ADM 55 erd

Antolaketa-kaosa eta entxufismoa

Gero eta departamentu gehiago, gero eta burutza gehiago, gero eta osagarri gehiago… Baina hori guztia kudeaketa administratiboa-rekin lotuta dago? Inola ere ez.

Teorian, departamentu bakoitza zuzendaritza nagusietan antolatzen da. Zuzendaritza nagusi horiek zenbait zerbitzu dituzte beren ardurapean. Zerbitzu horiek, aldi berean, atalak koordinatzen dituzte, eta atalek, berriz, bulegoak, non langileek lan egiten baitute. Zentzugabea da, buruaz aparte, beste langilerik ez duten atalak edo bulegoak egotea. Zer nolako burutza da hori? Bere buruaren burua da bakarrik? Zentzugabeak dira, orobat, langile bakarra duten bulegoak, bai eta koordinatu beharreko bulegorik ez duten atalak ere.

Horri guztiari gehitu behar zaio buru asko Administrazioak berak atzamarrez izendatzen dituela oraindik ere, sartzeko prozedura garden eta ekitatiborik egin gabe. Argi dago askotan burutza horiek, antolaketaren ikuspegitik batere beharrezkoak ez direnak, leialtasunak ordaintzeko modu bat baino ez direla. Administrazioak tranpak egiten ditu eta benetako ingeniaritza administratibo bat diseinatuta dauka kontrolei iskin egiteko eta pertsona jakin batzuek burutza batzuk zergatik okupatzen dituzten azaldu beharrik ez izateko. Horretarako, batzuetan, burutzaren izena aldatzen dute, burutza berria dela eman dezan, eta, beraz, jendeak pentsa dezan justifikatuta dagoela bertan buru bat jartzea, behatzez, bitarte baterako. Beste batzuetan, itxuraz irekia den prozesu bat egiten du burutza betetzeko, baina baldintza zehatz batzuk ezartzen ditu, pertsona jakin batzuek soilik izan dezaten kargu horiek betetzeko aukera.

Dena den, gehienetan ez dute lotsarik izaten, eta, besterik gabe, behatzez izendatzen dute nahi duten pertsona. Oso gutxi dira gardentasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun sistema baten bidez betetzen diren burutzak.

Aurreko legealdian, burutzak atzamarrez izendatzeko sistemari bukaera emateko prozesu bat iragarri zen, eta lehiaketa prozesu bat ireki zen burutza horiek guztiak betetzeko. Azkenean, erdiak bakarrik eskaini ziren, eta oso irizpide eztabaidagarriak ezarrita. Bitartean, Gobernuak gero eta burutza gehiago izendatzen ditu behatzez.

Horrek guztiak izugarrizko antolaketa-kaosa erakusten du, non eraginkortasuna alde batera uzten den, entxufismoaren mesedetan.

Egoera ezberdina da departamentu batetik bestera, baita zuzendaritza nagusi batetik bestera ere. Administrazio Erroan, guztira, 40 zuzendaritza nagusi daude, 4.119 langile biltzen dituztenak. Hau da, batez beste, zuzendaritza nagusi bakoitzean 100 bat langile aritzen dira. Hala ere, zuzendaritza nagusi batzuetan, datuak eskandalagarriak dira.

Azter ditzagun kasu batzuk:

- Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia
n, soilik bost pertsona aritzen dira lanean, eta denak buruak dira: zuzendari nagusia, zerbitzuko zuzendari bat eta hiru atalburu.
- Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia: 13 pertsona lanean, 8 buru.
- Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian, 5 pertsona aritzen dira lanean, eta denak buruak dira: zuzendari nagusia, bi zerbitzuko zuzendari eta bi atalburu.
- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia: zazpi pertsona lanean, eta horietatik lau buru.
- Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia: zazpi pertsona lanean, eta horietatik lau buru. Zerbitzuen mailan ere, antolaketa txarra begien bistakoa da. Izan ere, zerbitzu batzuetan, zuzendaria baino ez dago lanean: zerbitzu oso bat pertsona bakar batentzat. Eta beste batzuetan, aldiz, ehunka langile daude zerbitzuko zuzendari bakar baten menpe.

Adibide horiek garbi erakusten dute Administrazioaren antolaketa penagarria dela.

Zentzurik gabeko atalburutzak eta bulegoburutzak

ADM dedo

Zein dira, gure iritziz, justifikatuak ez dauden burutzak?

Pertsona bakarreko atalak: atalean burua baizik ez da aritzen lanean. Ez dago langile gehiagorik, eta atalak ez du bulegorik menpean.
Bulegorik gabeko atalak: atalaren menpe ez dago bulego bat ere.
Bulego bakarreko atalak: atalaren menpe bulego bakar bat dago.
Pertsona bakarreko bulegoak: bulego horretan, burua baizik ez da aritzen lanean.
Langile bakarreko bulegoak: buruaz gainera, pertsona bat bakarrik aritzen da lanean bulegoan..

Burutza bat "justifikaziorik gabekotzat" jotzeko azaldu ditugun irizpide horiek aukeratu ditugu, antolamenduaren aldetik, ez duelako zentzurik "buruaz" hitz egiteak inoren buru ez bada. Atal batek hainbat bulego koordinatu behar ditu, eta bulegoetan, aldi berean, bulegoburuak koordinatutako talde bat osatzen duten hainbat langile egon behar dira. Horrela ez bada, burutza horiek justifikatuak ez daudela uste dugu.

Irizpide horiek aplikatuz, burutzen erdiak baino gehiago ez daude justifikatuak. Departamentuen araberako datuak aztertuta, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua nabarmentzen da, non burutzen %78,4 ez dauden justifikatuak; eta haren atzetik, Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua (%66,7), Lurralde Kohesiorako Departamentua (%65,3), Eskubide Sozialetako Departamentua (%65),…

Goian aipatutako irizpideak aintzat harturik, kalkulatu dugu departamentu bakoitzean zenbat diren justifikatuak ez dauden atalburutzak eta bulegoburutzak.

Datuak 2019ko plantilla organikotik atera ditugu, hori baita argitaratu den azkena. Hona emaitzak:

ADM TABLA 4 erd
ADM TABLA 5 erd

Osasunbidea: bide beretik

Osasunbidean ere, bide beretik doaz. Nafarroako Osasun Sistemaren makroegituran, 700 burutza baino gehiago daude: 72 zerbitzu zentraletan, 53 Lizarrako osasun eskualdean, 67 Tuterako osasun eskualdean, 141 Iruñeko Oinarrizko Osasun Laguntzan, 331 Nafarroako Ospitalegunean, 37 Osasun Mentalean, 3 Odol Bankuan.

Burutza bakoitzaren azpian dagoen langile kopuruari dagokionez ere egoera ezberdina da arlo batetik bestera: zerbitzu zentraletan, adibidez, 72 burutza daude 250 bat langilerentzat (horien %30 buruak dira), baina Osasunbidean, oro har, buruen proportzioa %5,5 ingurukoa da erakundeko plantilla osoarekin alderatuta.

Atalburutzetan, batez ere, langile fakultatiboak daude, eta hor ere alde handiak daude batetik bestera, baina askoz ere garbiago ikusten da kontua erdi mailako burutzekin konparatzen badugu, unitateko burutzekin, esate baterako. Zerbitzu medikoetako atalburuek, normalean, 2 eta 15 langile bitarte izaten dituzte menpean, eta unitateetako buruak (B mailakoak), berriz, menpeko 100 langile izatera iristen ahal dira.

701 burutzetatik 109tan ez da arauzko izendapenik egin (bitarteko langileekin bete dira, edo aldi baterako atxikipenen bitartez). Osasunbidean, postuak adjudikatzeko orduan gardentasun falta ikaragarria dago oraindik, batez ere ataletako eta arloetako burutzetan eta burutza ez-asistentzialetan, horietako gehienak behatzez izendatzen baitira oraindik ere.

Kudeaketa-tresna eraginkorrik ez dagoenez eta zerbitzu publikoen antolamenduan paradigma-aldaketa baten aldeko apustu garbirik egin ez denez, kudeatzaile profesionalen lobby bat sortzen ari da, planteamendu politiko jakin batzuetatik eta osasun publikoa defendatzeko helburutik haratago dagoena. Lobby horrek bere posizio pribilegiatuari eustea bilatzen du soilik, Osasunbidearen laguntza asistentzialaz arduratzen diren burutzak prekarizatzen diren bitartean.

Burutza-makroegitura bat eraikitzearekin batera, langileek zainketen arloko helburuak lortzeko prozesuetan parte hartzea galarazten da, eta helburu estrategikoak ezartzen dituzten goi-kargudunen kopurua handitzen da, ekonomia-adierazleetan eta jarduera-adierazleetan oinarrituz gero eta gehiago, eta alde batera utzita langileen lan-baldintzak. Norabide aldaketa bat behar da. Kargu horiek ere baliagarriak ote diren diagnostikatu beharra dago, eta burutza horietarako sarbidea benetan demokratizatu; izan ere, kasu askotan, UPNren eskolaren klasismoa eta praktika zaharrak nabarmentzen dira oraindik, Osasunbidearen funtzionamenduari buruzko edozein iritzi kritiko deuseztatzean oinarritzen direnak.

ADM TABLA 6 erd

Ondorioak

Egungo antolaketa-eredua zentzugabea da, eta ez dio gutxieneko koherentziari eta antolaketa-eraginkortasunari erantzuten. Ez dago plangintzarik, ez dago burutzak betetzeko bidezko eredurik, behatzezko izendapen sistemak bere horretan jarraitzen du, buruen izendapena erabiltzen da mesedeak ordaintzeko edo ordainsarien igoerak ezkutatzeko, buruen erdiak baino gehiago beren buruaren buru baino ez dira. Lotsagarria, goitik behera.

Oso burutza gutxi daude justifikatuak, eta oraindik gutxiago dira berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna irizpidetzat hartzen dituen prozesu baten bidez bete direnak. Praktika horri amaiera eman beharrean, ikusten dugu urtez urte, legealdiz legealdi, burutzen kopurua gora doala. Berdin dio nor dagoen gobernuan, UPN, Geroa Bai edo PSN. Denek handitzen dute egitura. Lehendik zeuden buruak mantentzen dira eta burutza berriak sortzen dira beren sokakoak "sartzeko".

Jakina, hau ez da LAB Administrazioak nahi duen eredua. Gure ustez, sistema kolaboratiboago baten alde egin beharko litzateke, talde-lanean oinarritua, ez hain bertikala baina bai horizontalagoa, non erantzukizuneko postuak prestatuen dauden pertsonek beteko dituzten. Kargu horietako bakar bat ere ez litzateke izendatu behar ukitutako langile guztiek parte har dezaketen prozesu garden bat egin gabe, eta inoiz ez litzateke burutza bat planteatu behar haren egokitasuna behar bezala justifikatu gabe.

Administrazioaren egitura osoa berrikusteko garaia dela uste dugu, hutsetik hasteko, kontseilarien kargutik hasi eta Administrazioan sartzen den azken pertsonaraino. Lehenbizi, aztertu zer antolakuntza-premia dauden, nola antola daitekeen eraginkorragoa izateko, eta, ondoren, behar den organigrama planteatu.

Gaur egun daukagun piramide-sistemari bukaera eman behar zaio, goi karguak izendatzeko orduan irizpide politikoak baizik ez baitira kontuan hartzen; horren ordez, beste sistema bat behar dugu, gardentasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritua.

Nagusi guztiak ez dira desegokiak, jakina. Burutza askotan jende prestua dago, arduratsua, ongi lan egiten duena zerbitzu publikoaren alde. Langile horien lana nabarmendu beharra dugu, Administrazio eraginkorragoa eta demokratikoagoa lortzeko eredu izan daitezen..

ADM corbata cortada

"Gaur egun daukagun piramide-sistemari bukaera eman behar zaio, goi karguak izendatzeko orduan irizpide politikoak baizik ez baitira kontuan hartzen; horren ordez, beste sistema bat behar dugu, gardentasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritua."ADM LAB

 
 
 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB