ADM EAE

Hezkuntza Laguntzako espezialisten kolektiboa borrokan

Administrazioa 2021/05/19

Hezkuntza Laguntzako espezialisten kolektiboa (HLE) eta Langileen Batzordea Parlamentura joan ziren atzo, maiatzak 18, kolektiboaren egoera salatzeko. Parlamentuko agerraldiarekin batera, elkarretaratze bat egin zen Parlamentuaren aurrean, Langileen Batzordeak eta langile horien talde eragileak deituta, aho batez.

Kontzentrazio horretara joan ahal izateko, Langileen Batzordeak batzar-orduak eskatu zituen. Salatu nahi dugu Hezkuntza Departamentuak ez ziela ikastetxeetako zuzendaritzei jakinarazi batzarrerako deialdia zegoela. Langileen eskubideekiko jarrera oztopatzaile horrek ez du lekurik gizarte demokratiko batean. Horren ondorioz, zaildu egin zen langileek batzar-orduetarako eskubidea erabiltzea, eta LABek salaketa jarriko du behar den tokian.

Parlamentuko agerraldian, Hezkuntza Departamentuak ordutegiaren erregulazioaren negoziazio-prozesuan izandako jarrera salatu zen. Horri dagokionez, gogoratu behar da kolektibo horren egungo lan ordutegia 2109/2012 Ebazpenean ezarri zela, murrizketa gordinenen garaian: egunean 9 ordu eta astean 43,5 ordu (lan ordutegi onartezinak Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei kalitatezko arreta emateko). Negoziazio-prozesuan zehar, Hezkuntza Departamentuak bi aldiz atzeratu zituen Langileen Batzordearekin hitzartutako bilerak, eta, azkenean, ordu-erregulazio berria negoziatzeko lan-taldea desegitea erabaki zuen.

2109/2012 Ebazpen hori indarrean mantentzearen ondorioak izugarriak izaten ari dira: aldi baterako langileak % 80 dira, lanaldi osoak ia desagertu dira, zeharkako arretarik ez dago, koordinaziori ere ez... Horrek guztiak izugarri kaltetu du Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleek jasotzen duten hezkuntzaren kalitatea. Parlamentuko agerraldian azpimarratu zen beharrezkoa dela ordutegia arautzea kontuan hartuta hezkuntza laguntzako espezialistek egiten duten lana eskola-ordutegiaren eta eskola-egutegiaren barruan egiten dela. Halaber, kolektibo horrentzako prestakuntza egokiaren beharra aldarrikatu zen, ikasleei kalitatezko arreta emateko.

Bestalde, egiturazko lanpostuak plantillako lanpostu izatera pasatzeko beharra planteatu zen, eta LEPera behar beste lanpostu ateratzea, Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa kaskarraren ondorioz kolektiboak bizi duen erabateko prekarietate egoeratik atera ahal izateko.

Nekatuta gaude hainbeste hitz hutsekin. Propaganda gutxiago eta ekintza gehiago nahi ditugu.

Inklusioak, lehenik eta behin, ikastetxeetan inklusioa ahalbidetzen duten langileak hartu behar ditu kontuan, gero hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioan aurrera egin ahal izateko. Prekarietatea ez da bidea.

El colectivo de Especialistas de Apoyo Educativo en Lucha

Administrazioa 2021/05/19

El colectivo de Especialistas de Apoyo Educativo (EAE) y la Comisión de Personal acudieron ayer, martes día 18, al Parlamento para denunciar la situación en la que se encuentra el colectivo. Coincidiendo con la comparecencia parlamentaria, se celebró una concentración frente al Parlamento convocada por la Comisión de Personal por unanimidad y el Grupo Motor de estas trabajadoras.

Para posibilitar la asistencia a esta concentración, la Comisión de Personal había solicitado horas de asamblea. Queremos denunciar que el Departamento de Educación no comunicó a las direcciones de los centros, la existencia de la convocatoria de asamblea. Esa actitud obstruccionista para con los derechos de las trabajadoras no tienen cabida en una sociedad democrática. La consecuencia fyue que se dificultó el ejercicio del derecho a las horas de asamblea por parte de las trabajadoras. LAB va a denunciar este hecho ante las instancias pertinentes.

En la comparecencia parlamentaria se denunció la actitud del Departamento de Educación en el proceso de negociación de la regulación horaria. Hay que señalar que la actual Resolución 2109/2012 -consecuencia de los recortes efectuados en el año 2012 y ya revertidos en otros colectivos-, se contemplan jornadas de 9 horas diarias y 43,5 horas semanales incompatibles con una atención de calidad al alumnado con Necesidades Educativas Especiales (NEE). El Departamento de Educación postergó por dos veces las reuniones comprometidas con la Comisión de Personal para terminar disolviendo el grupo de trabajo que tenía como misión la negociación de una nueva regulación horaria.

Las consecuencias del mantenimiento de la Resolución 2109/2012 están siendo sido terribles: 80% de personal temporal, la práctica desaparición de las jornadas completas, la desaparición de la atención indirecta, la coordinación… Esto ha supuesto una merma muy importante en la calidad de la educación que recibe el alumnado con Necesidades Educativas Especiales. En la comparecencia parlamentaria se incidió en la necesidad de una regulación horaria que tenga en cuenta que el trabajo desarrollado por las EAE se desarrolla en el horario escolar y con el calendario escolar. También se reivindicó la necesidad de una formación adecuada dirigida al colectivo para posibilitar una atención de calidad al alumnado.

Por otra parte, se planteó la necesidad de pasar las plazas estructurales a plazas de plantilla y la salida de estas a OPE en un número suficiente, que permita al colectivo abandonar la senda de la precariedad más absoluta en la que lo tiene sumido la gestión del Departamento de Educación.

Ya basta de palabras vacías de contenido con el que se llenan la boca si estas no van acompañadas de hechos. Menos propaganda y más hechos.

La inclusión tiene que contemplar en primer lugar a las trabajadoras que posibilitan la misma en los centros escolares para así poder trabajar en la inclusión del alumnado con NEE. La precariedad no es el camino.