ADM ispln mesa negociacion

Iritsi da garaia LABek Langileen Batzordean berriro parte har dezan, gerentziari presio egiteko tresna gisa

ISPLN 2021/05/14

LABek langile guztiei jakinarazi nahi die Langileen Batzordera itzuliko dela, lehendakaritza izango duen hurrengo erakunde sindikalak aurrekoaren jokabide kaskarrak etengo dituelako esperantzan.

Duela hilabete batzuk, Langileen Batzordea aldi baterako uzteko erabakiaren berri eman genuen, gaizki funtzionatzen zuelako. Hala ere, adierazi genuen aldi baterako neurria izango zela, eta maiatzean presidentzia beste sindikatu batek izan duenez, egokitzat jotzen dugu itzultzea, gauzak hobera aldatuko direla uste baitugu.

Urritik apirilera bitartean erabaki horri eustea behartu gintuzten alderdiak aztertu ditugu. Lehenengoa eta garrantzitsuena izan zen Lehendakaritzak Langileen Batzordearen funtzionamendu-araudia sarritan bete ez izana. Araudi hori eztabaida luze baten ondoren onartu zen, 6 sindikatutako 13 pertsonaren lana errazteko. Horregatik sentitzen genuen, lehendakaritza horrek irauten zuen bitartean, ez genuela ezer egiten foro horretan, eta horregatik erabaki genuen gure kabuz lan egitea NOPLOIko langileen alde, pandemiaren hasieratik egiten ari ginen bezala.

Bestalde, bileren aktetan irakurritakoaren arabera, jarraitzen dute gai berberak bilera askotara eramaten, nahiz eta gai horiek Batzordearen eskumenekoak ez izan; beraz, bilerak luzatu egiten dira eta ez dira eraginkorrak.

Langileen Batzordearen dinamikara itzultzeak ez digu, ordea, indarrik kenduko gerentziako Zuzendaritzari egiteke dauden garrantzizko gai guztiak eskatzen jarraitzeko:

- Telelana: erraztu eta erregulatu oraintxe hasita. LABek hasiera-hasieratik eta behin eta berriz defendatu izan du, borondatez hala eskatzen duten langileentzat.
- Lanaldi malgua: neurri hori berehala ezartzea, sistematikoki atzeratzen ari dira eta. Behin baino gehiagotan agindu digute martxan jarriko dutela, baina gerentzia "engainatzen" ari zaigu eta oraindik ez dute ezarri.
- Merezimendu-lehiaketako burutzak: 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketa indarrean jartzen den bezalaxe deitzea eskatzen dugu, aspaldi ari gara hori egiteko eskatzen eta.
- Prestakuntza: araudia betetzea eskatzen dugu, 71/2017 Foru Dekretuaren 8.2.b) artikuluak ezartzen duena aintzat hartuta, alegia, baimena emateko irizpidea izango dela "prestakuntza-ikastaroen edukien eta lanpostuaren edo lanbide-karreraren arteko erlazioa".
- Enplegua: langile guztiak ordezkatzea, dela baimenaldian daudelako, dela aldi baterako ezintasun egoeran daudelako. Horrela, plantilla indartu izan balitz, NOPLOI pandemian zehar jasaten ari den lan-gainkarga saihestuko zen.
- Belaunaldi erreleboa: aurreikustea erretiroak prestakuntza jaso duten langile finkoekin betetzea; hala, saihestu egingo da "nahierara" egindako kontratazioak.

Ha llegado el momento de que LAB vuelva a participar en la Comisión de Personal, como instrumento de presión a Gerencia

ISPLN 2021/05/14

LAB quiere poner en conocimiento de toda la plantilla que volvemos a la Comisión de Personal, ya que confiamos en que la próxima organización sindical que va a ostentar la Presidencia cortará las malas prácticas de la anterior.

Hace unos meses informábamos de la decisión de abandonar temporalmente la Comisión de Personal por su mal funcionamiento. Sin embargo, tal y como indicamos, iba a ser una medida temporal, y como en mayo se ha procedido al cambio de sindicato en la presidencia, es por lo que, tal como ya dijimos en su momento, consideramos adecuado volver, ya que entendemos que las cosas cambiarán a mejor.

Hemos hecho un repaso de los aspectos que nos llevaron a adoptar la determinación durante los meses de octubre a abril. El primero y más importante era el incumplimiento reiterado por parte de la Presidencia del reglamento de funcionamiento de la Comisión de Personal. Éste fue acordado, tras un largo periodo de debate, para facilitar el trabajo de 13 personas de 6 organizaciones sindicales diferentes. Debido a esta situación es por lo que sentíamos que no “pintábamos” nada en ese foro, al menos mientras estuviera esa presidencia, por lo que decidimos trabajar por la plantilla del ISPLN en solitario, tal como lo estábamos haciendo desde el inicio de la pandemia.

Por otra parte, según leemos en las actas de las reuniones, se siguen planteando los mismos temas reunión tras reunión, aunque dichos temas no sean competencia de la Comisión, por lo que las reuniones se eternizan y no son eficaces.

En ningún momento nuestra vuelta a la dinámica de la Comisión de Personal nos quitará energía para seguir demandando a la Dirección Gerencia todos los temas de envergadura todavía pendientes:

- Teletrabajo: facilitarlo y regularlo desde el momento actual. LAB como organización sindical, desde el primer momento, y en reiteradas ocasiones, lo hemos venido defendiendo para el personal que así lo solicite de manera voluntaria.
- Jornada flexible: implantación inmediata de esta medida que sistemáticamente se va atrasando. En varias ocasiones nos han asegurado su puesta en marcha, pero Gerencia nos va “engañando” y no llega a efecto.
- Jefaturas a concurso de méritos: solicitamos su convocatoria inmediata en cuanto entre en vigor la modificación del DF 347/1993, tal como venimos reclamando históricamente.
- Formación: exigimos el cumplimiento de la normativa en el sentido del art. 8.2.b) del DF 71/2017, que establece que el criterio de concesión de permiso será “La relación de los contenidos de los cursos de formación con el puesto de trabajo o su carrera profesional”.
- Empleo: sustitución de todo el personal, bien sea por encontrarse de permiso o en situación de incapacidad temporal. De esta forma, y con un refuerzo de plantilla, se hubiera evitado la sobrecarga de trabajo que se viene sufriendo a lo largo de la pandemia en el ISPLN.
- Relevo generacional: prever la cobertura de las jubilaciones con personal fijo que se haya podido formar para ello, y así evitar contrataciones “a la carta”.