ADM salud pandemia

Pandemiaren kudeaketa Nafarroako Gobernuan:

Pertsonen arteko gatazkak, telelanerako arazoak eta kolektibo batzuen diskriminazioa

Administrazioa 2021/05/07

Pandemia hasi zenetik urtebete igaro denean, hausnarketa hau egin dugu LABen, lan-arriskuen prebentziorako ordezkari gisa lan-osasun arloko eginkizun sindikalari buruz. Unean uneko gertaerei buruzko informazioa eta balorazioak helarazi ditugu eremu bakoitzera, eta oraingoan gauza bera egiten ari gara ondorio orokorrekin.

Lehenik eta behin, esan behar dugu hasieratik aktiboki parte hartu genuela ebaluazioak, prebentzio-neurriak, jarduteko jarraibideak eta lan presentzialera itzultzeko txostenak eztabaidatu ziren foroetan. Guk erdigunean jarri dugu beti langile bakoitzak ahalik eta gehien aukeratu ahal izatea nola lan egin, hartu beharreko neurri kolektibo mota eta ezaugarri pertsonal zein teknikoen araberako maskara mota.

Hilabete hauetan, hamaika kontsultari erantzun diegu lantokietan hartzen ziren neurrien egokitasunaren inguruko zalantzei buruz, Covid gaitzarekiko sentsibilitate bereziko balorazioei buruz edo, telelanaren harira, ezinbesteko betebeharragatiko baimenari buruzko zalantzei buruz.

Kasu askotan, informazio-faltak, erabakiak hartzeko tenorean izandako parte-hartze eskasak, prebentzio-neurri jakin batzuk ezartzeak edo jarduera-protokoloetan izandako hutsegiteek pertsonen arteko gatazkak eragin dituzte hainbat lantokitan, eta larritasun desberdinekoak izan dira gatazka horiek.

Telelanak, salbuespenak salbuespen, ezarri den lekuan ez du arazo handirik sortu; ez da hala gertatu, ordea, telelana ukatu den kasuetan, izan ere, horietan telelana ez onartzeko argudio nagusia izan da bulegoan egon ezean lan gutxi eta gaizki egiten delako ustea.

Telelana egin zitekeen lanpostuei buruzko kexa ugariri erantzun diegu, batik bat ez ezartzearekin edo ezartzeko modu desegokiarekin lotura zuten kexak, honako hauetan: Eskubide Sozialak, Kultura, NOPLOI, Landa Garapena eta Ingurumena, Etxebizitza, Hezkuntza eta Ogasunean.

PAGNAn estres emozional, fisiko eta psikologikoko egoera larriak bizi izan dira, eta agerraldiak eta errebroteak izan dira, bai biztanle egoiliarrengan, bai langileengan. Egoera horiek saihestu zitezkeen plantillak indartu izan balira, langileei babeserako ekipamendu egokiak eman izan balitzaizkie hasieratik eta protokoloak jarraitu izan balira.

Hezkuntza arloan egoera desberdinak bizi izan dira irakasleen eta irakasle ez diren langileen artean. Bereziki ahaztua izan da hezkuntza-laguntzako espezialisten kolektiboa. Hezkuntza Departamentua, Osasun Departamentua eta zentroen arteko deskoordinazioa ohikoa izan da, eta, berriz ere, ikastetxeetako zuzendaritzen esku utzi da erantzukizuna.

Osasunbidean, hasiera-hasieratik norbera babesteko ekipamenduen falta izan zen, eta horrek, laneko gainkargarekin batera, mesfidantza orokorra eragin zuen. Antolaketa faltak egoera bidegabeak eragin ditu, hala nola "Covid 19 osagarria" delakoa kudeatzeko modua, batzuetan zenbait lobbyren botereari eusteko erabili baita. Herritarrek, bestalde, oinarrizko osasun-zerbitzuetara eta prebentzio-programetara sartzeko aukeretan nozitu dute eragina.

Gestión de la pandemia en Gobierno de Navarra:

Conflictos interpersonales, problemas para teletrabajar y discriminación de algunos colectivos

Administrazioa 2021/05/07

Al cumplirse un año desde el inicio de la pandemia, realizamos esta reflexión de lo que ha constituido el trabajo sindical en salud laboral como delegados y delegadas de prevención de riesgos laborales de LAB. Puntualmente se han ido trasladando a cada ámbito correspondiente informaciones y valoraciones de lo que ha ido aconteciendo y en esta ocasión hacemos lo propio con las conclusiones generales.

En primer lugar, hemos de decir que desde el principio participamos activamente en los foros donde se debatieron evaluaciones, medidas preventivas, pautas de actuación e informes de reincorporación al trabajo presencial. Nuestra postura ha sido siempre poner en el centro que cada trabajador y trabajadora pudiera elegir lo máximo posible el modo de trabajo, el tipo medida colectiva a adoptar o la clase de mascarilla según características personales y técnicas.

A lo largo de estos meses hemos atendido un sinfín de consultas relativas a dudas acerca de lo adecuadas que eran las medidas que se adoptaban en los centros de trabajo, de las valoraciones de especial sensibilidad a la covid19 o del permiso por deber inexcusable relacionado con el teletrabajo.

Han sido abundantes los casos donde la falta de información, la poca participación dada en la toma de decisiones, la imposición de ciertas medidas preventivas o los fallos en los protocolos de actuación han degenerado en conflictos interpersonales en variados lugares de trabajo y de diferente gravedad.

El teletrabajo, salvo excepciones, allá donde se ha implantado no ha generado grandes problemas; al contrario de los casos donde se ha denegado el mismo, especialmente cuando los argumentos esgrimidos para no adoptarlo se basaban en la creencia de que se trabaja poco y mal si no se está en la oficina.

Hemos atendido quejas relacionadas con la no implantación o inadecuación del teletrabajo en puestos donde sí se podía teletrabajar en Derechos Sociales, Cultura, ISPLN, DRyMA, Vivienda, Educación, Hacienda.

En la ANADP se han vivido graves situaciones de estrés emocional, físico y psicológico, con brotes y rebrotes tanto en población residente como trabajadora que podían haberse evitado de haber reforzado las plantillas, de haber proporcionado los EPIs adecuados desde el inicio a la plantilla y de haber seguido los protocolos.

En el ámbito educativo se han vivido situaciones dispares entre el personal docente y el no docente. Especialmente olvidado ha sido el colectivo especialista de apoyo educativo. La descoordinación entre el Departamento, Salud y los centros ha sido la tónica habitual y una vez más todo se ha dejado en manos de las direcciones de los centros educativos.

En Osasunbidea, desde el inicio se vivió una falta de EPIs que junto con la sobrecarga laboral provocó desconfianza generalizada. La falta de organización ha propiciado situaciones injustas como la gestión del llamado “complemento covid 19” que en ocasiones se ha utilizado para mantener el poder de ciertos lobbys. La población, por su parte, ha visto afectado el acceso a los servicios de salud básicos y a los programas preventivos.