ADM ssgg

Argitaratu da Zerbitzu Orokorretako langileen oposizioaren deialdia, 157 lanpostu betetzeko. Deialdia, materiala eta azterketak.

Administrazioa 2021/04/14

157 lanpostu eskainiko dira, eta oposizioa 2022ko maiatzetik aurrera hasiko da. ESTEKA honetan deialdia, gai zerrenda, aurreko deialdietako azterketak eta interes handiko bestelako informazioa aurkituko dituzue, eta hurrengo egunetan material gehiago erantsiko dugu.

Asteazken honetako Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14koan, argitaratu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako langileen 157 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia.

Eskatzen den titulazioa oinarrizkoa da. Aski da Eskolatze Agiria, DBHko graduatu titulua edo baliokideren bat izatea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu behar dute eskaera, Interneten bidez, https://www.navarra.es/es/empleo-publico helbidetik abiatuta, “Convocatorias de empleo público” atalean, deialdi honi dagokion aipamenean sartuta.

Oposizioa 2022ko maiatzetik aurrera hasiko da. Izena emateko epea 30 egun naturalekoa da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Beraz, maiatzaren 14ra arte egonen da zabalik.

Oposizioan TEST motako bi ariketa egin beharko dira, egun berean: lehenengo ariketa deialdiko I. eranskinean agertzen diren gai espezifikoei buruzkoa izanen da, eta bigarrenean, hizkuntza-gaitasuna, zenbakizko gaitasuna, ortografia eta pertzepzioko trebetasuna baloratuko dira. Oposizioa gainditzeko, proba bakoitzean, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu beharko da gutxienez, eta bi ariketak baztergarriak izanen dira.

Esteka interesgarriak

LABetik esteka hauek eskaintzen dizkizuegu:

Publicada la OPE de SSGG con 157 plazas. Convocatoria, material y exámenes preparatorios.

Administrazioa 2021/04/14

Saldrán 157 plazas y la oposición dará inició a partir de mayo de 2022. Os ofrecemos un ENLACE a nuestra web donde encontraréis la convocatoria, el temario, exámenes anteriores y mucha más información de gran interés que iremos ampliándo en los próximos días.

El Boletín Oficial de Navarra ha publicado este miércoles 14 de abril la convocatoria de oposición para la provisión de ciento cincuenta y siete vacantes del puesto de trabajo de Servicios Generales, al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos.

La titulación requerida es básica. Con hallarse en posesión del Certificado de Escolaridad, del título de Graduado en ESO... es suficiente.

Quienes deseen tomar parte en el presente proceso selectivo deberán presentar su solicitud de forma telemática, a través de Internet, en la dirección https://www.navarra.es/es/empleo-publico “Convocatorias de empleo público”, en la reseña correspondiente a la presente convocatoria.

La oposición dará comienzo a partir del mes de mayo de 2022. El plazo de inscripción tendrá una duración de 30 días naturales a partir del día siguiente a la publicación del anuncio en el BON; es decir, permanecerá abierto hasta el  14 de mayo.

La oposición constará de dos ejercicios tipo TEST que se desarrollarán el mismo día: el primero, versará sobre los contenidos especificados en el Anexo I de la convocatoria, y el segundo, evaluará la aptitud verbal, numérica, ortografía y la habilidad perceptiva. Para aprobar será necesario obtener una puntuación mínima del 50% del máximo en cada prueba, y ambos ejercicios serán eliminatorios.

Enlaces de interés

Desde LAB os ofrecemos los siguientes enlaces: