ADM EEII

Finka ditzagun Nafarroako Gobernuko haur eskoletan harturiko indartze-neurriak; osasuna oroz gain dago

PAGNA 2021/03/25

LABek urteak daramatza Nafar Gobernuko Haur Eskoletako langileek jasaten dituzten gehiegizko lan zamak salatzen eta plantillak indartu daitezela eskatzen. Langile kopurua nola handitzen zuten ikusteko, sinestezinezko mailako pandemia batek etorri behar izan du, munduko biztanleria guztia arriskuan jarri duena. Orain, LABetik Agentziari eskatzen diogu neurri horiek finka ditzala.

Azken asteetako datuen arabera, badirudi koronabirusaren hedapena moteltzen ari dela eta kutsatzeak gutxitzen. Agintariei oporraldi gehiago salbatzea edo COVIDaren aurkako neurriak gehiegi lasaitzea bururatzen ez bazaie, badirudi egoera oraindik ere kontrol zail baten pean dagoela.

Testuinguru horretan, ikusten dugu arriskua dagoela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) hartutako hainbat neurri alde batera uzten hasteko. LABen ustez, argi eta garbi gelditu da neurri horiek baliagarriak izan direla, eta, horregatik, honako neurri hauek mantentzeko eta finkatzeko eskatzen dugu:

1.- Haur hezitzaile lagungarriak

0-3 urteko zikloan, bereziki garrantzitsua da harreman afektibo egonkorrak izatea eta hezitzaileekiko harremanak eta proposamen pedagogikoa denboran zehar mantentzea. Hezitzaileek ikasgelan duten esku-hartzea etengabea, berehalakoa, askotarikoa eta aurreikusi ezinezkoa da.

Pandemian zehar, haur hezitzaile laguntzailearen figura eskola guztietan izan da, eta ezinbestekoa izan da.

Haur eskoletan hezitzaile laguntzaile bat izateak haurren garapenerako baldintzak eta harremanen kalitatea hobetzea bermatzen du. Gainera, aukera ematen du jokabide-arazoak dituzten ikasgelak indartzeko, harrera-aldian ikasgeletan laguntzeko, 55 urtetik gorako langileen eskola-orduak murrizteko eta ustekabean sor daitezkeen beste premia askori erantzuteko.

2.- Zerbitzu Orokorretako langileen errefortzua

COVIDak behar-beharrezkoa egin du gure haur eskoletako garbitasuna areagotzea, eta, beraz, Zerbitzu Orokorretako plantilla indartu behar izan da.

Kontuan harturik arreta ematen zaien haurren kopurua, eskoletan garbitu beharreko gainazalak eta ezinbestekoa dela higienea eta garbitasuna indartzea, behar-beharrezkoa iruditzen zaigu Zerbitzu Orokorretako langileen errefortzua finkatzea.

LABen ustez, orain inoiz baino beharrezkoagoa da laneko segurtasuna eta higienea zaintzea, horrek murriztuko baitu birus honekin edo beste edozeinekin kutsatzeko arriskua. Argi gelditu da osasuna gauza guztien aurretik dagoela, eta horregatik finkatu behar dira plantilletako errefortzu horiek. Beraz, PAGNAri eskatzen diogu egoera hori kontuan har dezala, eta finka ditzala Nafarroako Gobernuaren mendeko haur eskoletako hezitzaile laguntzaileak eta Zerbitzu Orokorretako langileen errefortzuak.

Consolidemos los refuerzos en las EEII del Gobierno de Navarra, la salud es lo primero

ANADP 2021/03/25

LAB lleva años denunciando la carga de trabajo que soportan las plantillas de la Escuelas Infantiles del Gobierno de Navarra y exigiendo que se refuercen. Para ver cómo esa petición se hacía realidad ha tenido que llegar una pandemia de niveles insospechados que ha puesto en riesgo a toda la población mundial. Ahora, desde LAB, instamos a la Agencia a que consolide dichas medidas.

Los datos de las últimas semanas parecen indicar que la propagación del Coronavirus está ralentizándose y los contagios están disminuyendo. A menos que a los mandatarios de turno se les ocurra salvar más fechas o relajar en exceso las medidas anti COVID, la situación parece estar bajo un todavía delicado control.

Es en esta situación en la que vemos el riesgo de que se empiece a prescindir de varias de las medidas adoptadas por la Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo de las Personas (ANADP). En LAB creemos que ha quedado de sobra demostrada su validez, y por ello solicitamos que se mantengan y consoliden las siguientes medidas:

1.- Educadoras infantiles de apoyo

En el ciclo de 0-3 años son especialmente importantes las necesidades de relaciones afectivas estables, de continuidad en la relación con el personal educador, y en la Propuesta Pedagógica.
La intervención del personal educador en el aula es de disponibilidad continua, inmediata, multidimensional e imprevisible.

Durante la pandemia se ha contado en todas las escuelas con la figura de educadora infantil de apoyo, y ha resultado ser totalmente imprescindible.

Una persona educadora de apoyo en las escuelas infantiles garantiza mejorar las condiciones para el desarrollo de los niños y niñas, y la calidad necesaria en la relación. Supone además, tener la posibilidad de reforzar aulas con problemas conductuales, apoyo en las aulas en el periodo de acogimiento, disminución de horas lectivas para el personal mayor de 55 años y cubrir cuantas otras necesidades imprevistas que puedan surgir.

2.- Refuerzo del personal de Servicios Generales

La COVID ha hecho absolutamente necesario incrementar la limpieza en nuestras escuelas infantiles, por lo que se ha tenido que reforzar la plantilla de Servicios Generales.

Debido al número de niños y niñas que atienden, a las superficies de las escuelas y a la higiene y limpieza que es primordial mantener, vemos que consolidar el refuerzo de Servicios Generales se torna imprescindible.

En LAB entendemos que ahora es más necesario que nunca cuidar la seguridad e higiene en el trabajo, ya que es esto lo que va a disminuir los riesgos de contagio de este o de cualquier otro virus. Ha quedado claro que la salud es, efectivamente, lo primero, y que es por todo ello por lo que los refuerzos de las plantillas se deben consolidar. Así pues, instamos a la ANADP a que tome en consideración esta situación y consolide las educadoras infantiles de apoyo y los refuerzos de Servicios Generales en las escuelas infantiles dependientes del Gobierno de Navarra.