ADM movilidad

PAGNAko Langileen Batzordearen kontzentrazioa, urteko barne-mugikortasuna berria ezar dezatela eskatzeko

Administrazioa 2021/03/18

Beste urrats bat, El Vergel, San Jose eta Santo Domingoko langileen eskubide hori berriz ezar dezaten eskatzeko, orain inoiz baino beharrezkoagoa baita.

Ekintza andana egin dira El Vergel, San José eta Santo Domingo egoitzetako zuzendaritzek urteko barne-mugikortasunerako eskubidea kentzeko hartu zuten erabakia baliogabetu dezaten eskatzeko. Lehenik LABek salatu zuen hori, eta, ondoren, langile-talde batek 200 sinadura baino gehiago bildu zituen hiru zentroetako langileen artean soilik.

Oraingoan PAGNAko Langile Batzordeak erabaki du urrats bat ematea eta plantillarentzat hain beharrezkoa den eskubide horren ezabaketa salatzeko kalera ateratzea. Elkarretaratzea egin dute Agentziaren bulegoak dauden egoitzaren aurrean, Iruñean.

LABen gure egiten dugu urteko barne-mugikortasuna berrezartzeko eskakizun hori, eta hiru zentroetako zuzendaritzei eskatzen diegu beren plantillen eta erabiltzaile guztien osasuna eta ongizatea lehenesteko, are gehiago kontuan hartzen badugu azken hamabi hilabeteotan pairatu eta gainditu behar izan duten guztia.

Concentración de la CP de la ANADP para exigir que reimplanten la movilidad interna anual

Administrazioa 2021/03/18

Otro paso más para exigir que restablezcan ese derecho adquirido, ahora más necesario que nunca, para las trabajadoras y trabajadores de El Vergel, San José y Santo Domingo.

Se suceden los actos para exigir revocar la decisión de eliminar el derecho a la movilidad interna anual que adoptaron las direcciones de los centros El Vergel, San José y Santo Domingo. Primero fue LAB quien denunció ese hecho y posteriormente fue un grupo de trabajadoras y trabajadores quienes recogieron más de 200 firmas solo entre las plantillas de los tres centros.

Esta vez ha sido la Comisión de Personal de la ANADP en bloque la que ha decidido dar un paso al frente y echarse a la calle a denunciar la eliminación de ese derecho tan necesario para las plantillas. Se han concentrado ante la sede que alberga las oficinas de la Agencia en la calle Gonźalez Tablas de Pamplona.

En LAB hacemos nuestra esa exigencia de que restablezcan la movilidad interna anual, e instamos a las direcciones de los tres centros a que prioricen la salud y el bienestar de sus plantillas y todas las personas usuarias, más si cabe teniendo en cuenta todo lo que han tenido que sufrir y afrontar en los últimos doce meses.