ADM ANADP firmas movilidad

LABek bere babesa eskaini dio barne-mugikortasuna berrezar dezaten eskatzeko PAGNAko hiru egoitzetan egin duten sinadura bilketari

Administrazioa 2021/03/04

200 sinaduratik gora jaso dituzte hiru egoitzetako langileen artean eta PAGNAko erregistroan sartu dituzte. Urteroko barne-mugikortasunerako eskubidea kentzea erabaki izanak gainezka egin du PAGNAko hiru egoitzetako langileen lan-baldintza kaskarretan. Hori dela eta, sinadura bilketa bat hasi dute eskubide hori berriz ezar dezatela eskatzeko, izan ere, postuz aldatzeko eta osasun fisikoa eta mentala zaintzeko azken baliabidea baita.

PAGNAko El Vergel, San José eta Santo Domingo zentroetako langileei geratzen zitzaizkien indar eta moral hondarra urritu duen enegarren kolpea izan da; horixe ekarri die orain hiru zentroetako zuzendaritzek urteroko barne-mugikortasunerako eskubidea ezabatzeak. Ezabatu? Ez, zehatzago esateko, murrizteak; izan ere zuzendaritzek mugikortasun hori "negoziatzeko" eskubidea gorde egin baitute, aldaketa baten "egiazko beharra" egiaztatzen duten langileekin negoziatzeko. Hori ikusita, langile talde batek sinadura bilketa bat hastea erabaki du, Langileen Batzordeak duela urte franko onartutako araudiak arautua zegoen eskubidea eta orain arte zuzendaritza guztiek errespetatzen zuten eskubide hori berrezartzeko eskatzeko.

Ohar honen bidez, LABek bere atxikimendua eta babes osoa adierazi nahi dio hiru zentroetako zuzendaritza-taldeek egin duten eskubide urratze larriari bukaera eman nahi dion ekimenari. Izan ere, bere horretan jarraituz gero, erabaki horrek ondorio larriak ekarriko ditu langileen osasunean, eta, gainera, zerbitzuaren kalitatea nabarmen murriztuko da.

Egoera honetan, aipatu behar da PAGNAko langileek latz sufritu dutela azken hilabeteetan. Gogoan izan behar da pandemiari eusteko lehen lerroan daudela 2020ko martxoan eztanda egin zuenetik. Denbora luzez, gainera, baliabide eta babeserako ekipamendu egokirik gabe iraun dute. Udaren atarian, gainera, PAGNA egoitza-eredu berri bat ezartzen hasi zen (92/2020 Foru Dekretua), pertsonarengan zentratutako arreta-ereduan oinarritua.

El Vergeleko, San Joseko eta Santo Domingoko plantillek jasan duten zama eta higadura horri guztiari orain urteroko barne-mugikortasunerako eskubidea kentzea erantsi behar zaio. Horrek esan nahi du, aurrerantzean, hiru egoitza horietako langileak, gehienak kontratu administratiboa dutenak, ezin izango direla beren zentroko beste lanpostu batzuetara mugitu. Beraz, "bitxia" izango da funtzionarioek lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu ahal izatea Foru Administrazioko edozein lanpostutara mugitzeko, beren zentroko lanpostuetara izan ezik. Eta langile kontratatuek nahiz San Joseko zaintzaileek, berriz, aldatzeko aukera oro galtzen dute, barne-mugikortasunik gabe, behartuta baitaude plaza berean betiko egotera.

Zauriaren gainean pikoa

Barne-mugikortasunak saihesten du pertsona askok Prebentzio Zerbitzura jo behar izatea beren plazan dituzten arazoak konpontzeko, hala nola gatazkak, estresa edo arazo ergonomikoak.
Hiru zentroetako egoera ez zen oso ona zuzendaritzek eskubide hori kentzea erabaki baino lehen ere:

San Jose zentroan, langileek salaketa ugari jarri ondoren, ISPLNk, Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak eta Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak egindako azterketek egiaztatu zuten zentroko baldintzak guztiz desegokiak eta kaltegarriak zirela egoiliarrentzat eta langileentzat.

El Vergel egoitzan gaur egun Prebentzio Zerbitzua informazioa biltzen ari da zerbitzu orokorretako zenbait lanpostutan kargak baloratzeko azterketa bat egiteko eta, aurretik ere eskatua zen lehenbiziko solairuan aritzen diren zerbitzu orokorretako langileen arrisku psikosozialen gaineko esku-hartze bat; jasaten duten gehiegizko lan-kargak eta antolakuntza faltak gatazka pertsonalak ere eragin baitzituen langileen artean. Jasanezintzat jo daitekeen egoera horren erakusgarri da lekualdatzeen azken lehiaketan hamabi funtzionario zentrotik joan izana.

Santo Domingon, berriz, zuzendaritza taldea iritsi berria da. Irudipena dugu PAGNAk ez diola talde horri sakon azaldu zentro horretan urteroko barne-mugikortasunerako eskubidea ezabatzeak zenbaterainoko ondorioak izan ditzakeen.

Egoera zail, gogor eta amaigabe honetan murgilduta, PAGNAko langileek adierazi dute barne-mugikortasunerako eskubidea ezabatzeak arrisku larrian jartzen dituela beren osasun fisiko eta mentala, eta, ikusitakoak ikusita, ez zaie arrazoirik falta. Horrela, bada, El Vergel, San Jose eta Santo Domingoko langileei bere babes osoa ematen die LABek, eta, aldi berean, hiru zentroetako zuzendaritzei eskatzen diegu urteko barne-mugikortasuna berriro ezar dezatela, plantillen, zerbitzuaren eta egoiliarren onerako.

LAB apoya la recogida de firmas llevada a cabo en los tres centros de la ANADP para exigir el restablecimiento de la movilidad interna anual

Administrazioa 2021/03/04

Han recogido más de 200 firmas entre el personal de los tres centros, y las han metido en el registro de la ANADP. La eliminación del derecho a la movilidad interna anual ha sido la gota que colma el vaso en las ya maltrechas condiciones laborales de las plantillas de los tres centros. Ante ello, han realizado una recogida de firmas para exigir que reestablezcan ese procedimiento, último recurso que les quedaba para cambiar de puesto y preservar su salud física y mental.

El enésimo golpe que ha acabado de minar la moral y las pocas fuerzas que ya les quedaban a las trabajadoras y trabajadores de los centros El Vergel, San José y Santo Domingo de la ANADP; eso es lo que ha supuesto la eliminación, ahora, del derecho a la movilidad interna anual que han decidido las direcciones de los tres centros. ¿Eliminación? No, mejor digamos limitación, porque las direcciones se guardan el derecho a “negociar” esa movilidad con las y los trabajadores que “acrediten la necesidad real” de un cambio. Visto esto, un grupo de trabajadoras ha decidido iniciar una recogida de firmas para exigir que se restablezca ese derecho que estaba regulado desde hace años por normativa aprobada por la Comisión de Personal y respetado hasta ahora por todas las direcciones.

Mediante esta nota LAB quiere mostrar su adhesión y todo su apoyo a esa iniciativa que pretende poner fin a una grave inculcación de derechos perpetrada por lo equipos directivos de los tres centros y que, de mantenerse, traerá serias consecuencias en la salud de las trabajadoras y una importante merma en la calidad del servicio.

A este respecto, cabe señalar que el personal de la ANADP ha sufrido con especial virulencia durante los últimos meses. Hay que recordar que llevan en primera fila de contención de la pandemia desde que ésta estalló en marzo de 2020. Durante mucho tiempo, además, han aguantado sin medios y EPIS adecuados. A las puertas del verano, además, la ANADP comenzó a implantar un nuevo modelo residencial (DF 92/2020) basado en la atención a la persona.

Y ahora, a toda esa carga y desgaste que han sufrido las plantillas de El Vergel, San José y Santo Domingo se une la eliminación del derecho a la movilidad interna anual. Eso conlleva que, en adelante, quienes conforman esas plantillas, en su mayoría personas contratadas administrativas, no podrán moverse a otros puestos de su mismo centro. Por lo tanto, se dará el “curioso” caso de que las personas funcionarias podrán participar en un concurso de traslados para moverse a cualquier puesto de la Administración foral, excepto a los de su propio centro. Y las personas contratadas y cuidadoras de San José, por su parte, pierden toda opción de cambio, ya que sin la movilidad interna están obligadas a permanecer en la misma plaza para siempre.

Llueve sobre mojado

La movilidad interna es la que evita que muchas personas tengan que acudir al Servicio de Prevención para solucionar los problemas que arrastran en su plaza en forma de conflictos, estrés o problemas ergonómicos.La situación en los tres centros tampoco era muy halagüeña antes de que las direcciones decidiesen eliminar este derecho:

En el Centro San José, tras numerosas denuncias de las trabajadoras, los estudios realizados por el ISPLN, el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales y la Inspección de Trabajo y Seguridad Social de Navarra certificaron que las condiciones en el centro eran totalmente inadecuadas y perjudiciales tanto para las personas residentes como para la plantilla.

En la Residencia el Vergel, el Servicio de Prevención se encuentra actualmente recabando información para realizar un estudio de valoración de cargas en varios puestos de SSGG, y también se solicitó una intervención de riesgos psicosociales para el colectivo de SSGG de la primera planta; el exceso de carga de trabajo y la falta de organización que sufren llegó incluso a generar conflictos interpersonales entre la plantilla. Muestra de esta situación que se puede calificar de insostenible es que en el último concurso de traslados doce personas funcionarias se han ido del centro.

En Sto. Domingo, en cambio, hay un equipo directivo recien llegado. Eso nos lleva a pensar que la eliminación del derecho a la movilidad interna anual en ese centro probablemente responda a que desde la ANADP no le hayan explicado en profundidad la trascendencia de ese procedimiento.

Inmersas en esta complicada, dura e interminable situación, las trabajadoras y trabajadores de la ANADP apuntan a que la eliminación del derecho a la movilidad interna pone en grave riesgo su salud física y mental, y visto lo visto, no les falta razón. Así pues, desde LAB mostramos todo nuestro apoyo a las plantillas de El Vergel, San José y Santo Domingo, a la vez que exigimos a las direcciones de los tres centros que reestablezcan la movilidad interna anual, por el bien de las plantillas, del servicio, y del de las personas residentes.