ADM ispln no teletrabajo

NOPLOIk telelana egiteko aukera ukatzen die langileei

NOPLOI 2021/02/24

Lanaldi malgua apiriletik aurrera bi fasetan ezarriko dela iragarri du, baina telelanaren modalitateak herritarrei zerbitzua murrizten diela adierazi du berriz ere. LABen, ez gatoz bat iritzi horrekin, eta modalitate horretan lanean aritu diren langileen profesionaltasunaren aurkako eraso larritzat jotzen dugu.

Duela hilabete batzuk jakinarazi genuen LABek interesa zuela Institutuan telelana eta lanaldi malgua aplikatzeko. Langileen Batzordeak Gerentziarekin otsailaren 15ean egindako bileran, horri buruzko datu garrantzitsuak aurreratu zizkiguten. Telelanari dagokionez, esan ziguten Zuzendaritza Batzordeak bi alderdi ikusten dituela. Alde batetik, pandemiaren erantzun gisa egiten den telelana; kasu horretan, Gerentziak aitortu zuen Nafarroako Gobernuaren beste eremu batzuetan baino gutxiago ezarri dela gurean, baina lehentasunezko neurria izango dela berriz ere antzeko egoera berezi batean egonez gero.

Baina, horrez gainera, telelana lana antolatzeko modalitate berri bat ere bada, eta hemen ez dago zalantzarik: Zuzendaritza Batzordearen iritziz, une honetan, telelana ez da aukera bat. Uste dute lan egiteko modua horrela aldatzeak herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua murriztea ekarriko lukeela.

LABen ustez, argudiatutako arrazoiek ez dute zentzurik. Alde batetik, eta zorionez, ez da aurreikusten gaur egun dugun bezalako beste egoera berezi bat gertatzea, telelana ezartzera "behartuko" lukeena. Bestalde, jarrera horrekin, telelanari balioa kentzen diotela uste dugu. Aurrez aurreko modalitatean langileek beren lan-betebeharrak gehiago eta hobeki betetzen dituztela pentsatzea telelanaren modalitatearen aurkako eraso handia da, eta mespretxu bat hura egiten ari diren edo egin duten pertsonentzat. Kudeatzaileak berriz ere erakutsi du ez duela telelanean "sinesten", eta horixe da, hain zuzen, telelana gure institutuan ezartzeko dagoen arazorik handiena. Nola da posible halako garrantzia duen neurri bat aplikatzea kargu politiko batek “uste” duenaren menpe egotea bakar-bakarrik?

Langile guztiek, neurri handiagoan edo txikiagoan, lan-gainkarga izan dute; gainkarga hori arindu zitekeen langile-kontratazio gehiagorekin. Hala ere, arreta jarriko diogu otsailean atal edo kolektibo jakin batzuetan egitea proposatu duten azterketa pilotuari, eta neurria borondatezkoa ote den begiratuko dugu.

Lanaldi malgua

Lanaldi malgua ezartzeari dagokionez, badirudi apirilean jarriko dela martxan haren lehen fasea, eta bertan sartuko direla Leire eta Landabengo eraikinetan lan egiten duten langileak. Aldez aurretik, Funtzio Publikoak ebazpen bat eman beharko du lanaldi malguaren salbuespenekin, eta Mahai Orokorrean onartu beharko da.

Bigarren fasean, lanaldi malgua Leireko eta Landabengo eraikinetatik kanpo lan egiten duten pertsonei luzatuko zaie, eta, beraz, "Urrutiko fitxaketa" egin beharko dute.
Lanaldi malgua txartelen bidez egiaztatuko da, eta GPA sistemari lotuta egongo da (Oporren kudeatzailearen antzeko funtzionamendua duena). Lanaldi malguaren ordutegia 07:30etik 17:00etara da, eta 09:00etatik 14:30era doan tartean nahitaez egon beharko da. 10 orduko malgutasun-poltsa bat egongo da. Lanaldi malgua aplikatzen ez zaienei 20 minutuko malgutasun-tartea mantenduko zaie, orain arte bezala.

Aurrekoetan adierazi dugun bezala, lanaldi malgua ezartzearen alde gaude erabat, lana antolatzeko eta lana eta familia uztartzeko tarte handia eskaintzen baitu. Lanpostura sartzeko eta bertatik ateratzeko tarteak Institutuko langileen beharrak betetzeko aukera ematen du, eta, askotan, lanaldi-murrizketak egitea saihestuko du.

El ISPLN se niega a ofrecer a su plantilla la opción de teletrabajar

ISPLN 2021/02/24

Anuncia que la jornada flexible irá implantándola en dos fases a partir de abril, pero insiste en que la modalidad del teletrabajo merma el servicio a la ciudadanía. En LAB negamos ese aspecto y lo consideramos un grave ataque a la profesionalidad de quienes lo han desarrollado.

Hace unos meses informábamos del interés de LAB en la aplicación del teletrabajo y de la jornada flexible en el Instituto. En la reunión de la Comisión de Personal con Gerencia del día 15 de febrero se adelantaron datos importantes sobre ello. En relación al teletrabajo, nos trasladaron que la Comisión de Dirección ve dos vertientes del mismo. Por un lado, la que lo considera como respuesta a la pandemia; en este caso, ya reconoció la Gerencia que se implantó en menor cantidad que en otros ámbitos de Gobierno de Navarra, pero que sería una medida prioritaria en caso de volver a encontrarnos ante una situación similar.

Por otro lado, el teletrabajo puede considerarse como un modo de organizar el trabajo. Aquí no hay duda: en este momento no es una opción para la Comisión de Dirección. Consideran que este cambio en el modo de trabajo implicaría una merma en el servicio que se ofrece a la ciudadanía.

En LAB consideramos que los motivos argumentados carecen de sentido. Por un lado, y por suerte, no es probable que se produzca otra situación como ésta en la que nos encontramos ahora, que les “obligaría” a implantar el teletrabajo. Por otro lado, entendemos que desvirtúan el sentido del teletrabajo. Considerar que el personal cumple más y mejor sus obligaciones laborales en la modalidad presencial es un grave ataque a la modalidad de teletrabajo y un desprecio a todas las personas que están o han estado realizándolo. La gerente ha dejado claro una vez más (y no son pocas) que no "cree" en el teletrabajo, y éste es, a nuestro entender, el mayor obstáculo para implantar el teletrabajo en el Instituto. ¿Cómo es posible que una decisión de tal calado dependa única y exclusivamente de lo que “cree” un cargo político?

Toda la plantilla en mayor o menor medida ha sufrido sobrecarga de trabajo; una sobrecarga que podía haberse paliado con más contrataciones de personal. No obstante, prestaremos atención al estudio piloto que han propuesto realizar en alguna sección o colectivo concreto en febrero, así como al carácter voluntario de la medida.

Jornada flexible

En relación a la implantación de la jornada flexible, parece que en abril se pondrá en marcha la primera fase de la misma, que incluirá al personal que desarrolla su trabajo en los edificios de Leire y Landaben. Previamente, Función Pública deberá dictar una resolución con las excepciones a la jornada flexible, y deberá aceptarse en la Mesa General.

Para una segunda fase quedará la extensión de la jornada flexible a aquellas personas que realizan su trabajo fuera de los edificios de Leire y Landaben, por lo que tendrán que hacer “fichaje remoto”.
La jornada flexible se realizará por medio de tarjetas y estará vinculado al sistema GPA (de funcionamiento similar al Gestor de Vacaciones). El horario de la jornada flexible es de 7:30 a 17:00 horas, siendo obligatoria la presencia entre las 9:00 y las 14:30 horas. Habrá una bolsa de 10 horas para disponer de ella. A quienes no les sea de aplicación la jornada flexible, se les mantendrán los 20 minutos de margen de flexibilidad, exactamente como hasta ahora.

Tal y como hemos puesto de manifiesto en anteriores ocasiones, somos totalmente partidarias de la implantación de la jornada flexible, ya que ofrece un importante margen de organización del trabajo, así como de conciliación laboral y familiar. El margen de entrada y salida del puesto dará respuesta a las necesidades de los y las trabajadoras del Instituto y, en muchos casos, evitará que tengan que acogerse a reducciones de jornada.