ADM basozainak arrisku biologikoak

LAB sindikatuaren proposamena Basozainak kolektiboaren osasuna zaintzeko

Basozainak 2021/02/23

Proposamen honen bidez, LABek Basozainak kolektiboaren lan osasuna bermatu nahi du, eta, horregatik, urtero arrisku biologikoen aurreko zaintza espezifikoa egitea eskatzen du.

Basozainak taldeak oso zeregin espezifikoak ditu, eta lan horietan zuzeneko kontaktua izaten da basa faunarekin eta abeltzaintzako espezieekin. Gure lan jardueran, animalia zaurituak, ahulak, gaixorik daudenak edo arazoren batean sartu direnak (ubideetara eroriak, elorri-alanbreari lotuak, etab.) biltzen ditugu, eta horrek arrisku biologikoa dakar.

Gure lan denboraren zatirik handiena ingurune naturaletan egiten dugu, eta fauna espezieekin zuzenean jarduten ez badugu ere, zuzeneko harremana dugu haiekin, espazio berberak konpartitzen ditugulako. Halaber, espezieen erroldak egiten ditugu animaliak maiz ibiltzen diren lekuetan (putzuak, hezeguneak, lo egiteko tokiak, abeltegiak, etab.).

Departamentuak norbera babesteko ekipamenduak ematen dizkigu, baina, hala ere, horrelako egoeretan ez dago 0 arriskurik.

Departamentuaren datuen arabera, urtero ezin konta ahala basozain kutsatzen dira kaparrekin, edo hanturak izaten dituzte identifikatu gabeko intsektuen ziztaden ondorioz. Basozain bakoitzak kaparren ziztada bat baino gehiago izaten ditu urtero.

Kolektiboari egindako azken berrikuspenean egiaztatu zen bezala, arrisku biologikoei dagokienez, taldearen barruan Q sukarraren kasu ugari hauteman dira, eta hori abeltegietan edo azienda maiz ibiltzen den lekuetan hauts-partikulak arnastuta transmititzen da. Duela gutxi, Lyme-ren gaixotasunaren kasu bat ere gertatu da (kaparrek transmititutako gaixotasun bat, larria izan daitekeena). Eta jakin badakigu kasu gehiago ere izan direla gure kolektiboan.

Hori guztia kontuan harturik, eta ikusita inguruan dabiltzan beste gaixotasun batzuk, konparazio batera, hegazti-gripea (gaur egun agerraldi bat dago Europako iparraldean eta erdialdean), tuberkulosia (agerraldi bat dago Nafarroako azienda-talde batean) eta beste gaixotasun berri batzuk (Covid-19a, adibidez, bisoiek eta beste mustelido batzuek gizakiari transmititzen diotena), ezinbestekotzat jotzen dugu arrisku biologikoen azterketa bat egitea urtero kolektibo horrentzat.

Beraz, LAB sindikatutik eskatu dugu urtero arrisku biologikoen azterketa bat egin dadila (arrisku biologikoak bakarrik) kolektibo horren osasuna behar bezala zaintzeko, arrisku-taldea baita.

Propuesta del sindicato LAB para la vigilancia de la salud en Basozainak/Guarderío

Basozainak 2021/02/23

Mediante la presente propuesta, LAB quiere garantizar la salud laboral del colectivo garantizando que se realice una vigilancia de la salud anual y específica para riesgos biológicos.

El colectivo de Basozainak /Guarderío tiene encomendadas unas labores muy específicas, en las cuales se tiene contacto directo con especies tanto de fauna salvaje como ganaderas.
Dentro de nuestras labores, se realiza la recogida de fauna herida, débil, enferma y en cualquier tipo de problema (caída a canales, enganchada a alambre de espino, etc.), con el consiguiente riesgo biológico que deriva de esta actividad.

La mayor parte del tiempo de trabajo lo desarrollamos en entornos naturales y con especies con las que, aunque no interactuamos directamente, sí tenemos un contacto directo debido a que compartimos los mismos espacios. También, se realizan censos de especies en lugares frecuentados por animales (balsas, lugares húmedos, dormideros, corrales de ganado, etc.).

Aunque desde el Departamento nos han facilitado los EPIS correspondientes, en estas situaciones, el riesgo 0 no existe.

Según datos del Departamento, cada año son innumerables las veces que personas del colectivo se infectan con garrapatas o sufren inflamaciones por picaduras de insectos sin identificar. Se estima que cada guarda sufre anualmente más de una picadura de garrapata.

Como se comprobó en la última revisión realizada a este colectivo, respecto a riesgos biológicos, dentro del guarderío, se han detectado bastantes casos de fiebre Q, la cual es transmitida por inhalación de partículas de polvo en corrales o lugares frecuentados por ganado. Recientemente, también se ha dado un caso de la enfermedad de Lyme, una enfermedad transmitida por garrapatas que puede llegar a ser grave. Y nos consta que no es la primera vez que alguien de nuestro colectivo la sufre.

Todo esto, unido a otras enfermedades como son la gripe aviar (de la cual actualmente hay un brote en el Norte y centro de Europa), la tuberculosis (con un brote en ganado en Navarra), así como enfermedades de nueva aparición (como por ejemplo la Covid, transmitida al humano por visones y otros mustélidos) hacen que sea necesario una revisión de riesgos biológicos anual para este colectivo.

Por lo tanto, desde el sindicato LAB hemos solicitado que se realice una revisión de riesgos biológicos anual (solo riesgos biológicos), para tener una adecuada vigilancia de la salud, al ser un grupo de riesgo.