ADMope.orig.orig

Nobedadeak Zerbitzu Orokorretako langileen LEPean

Administrazioa 2021/02/12

Otsailaren 12ko Mahai Orokorrean, Funtzio Publikoak jakinarazi digu espero dutela gutxienez 12.000 pertsonak parte hartzea deialdi horretan. Zuhurtasunez jokatuta, denbora pixka bat itxaron behar dute pandemiaren eta txertoen bilakaera ikusteko. Egoera nola doan ikusi arte, ez dute pauso gehiagorik emango.

Osasun egoera argitu ahala, Mahai Orokorrak baloratuko du zer den onena: edo deialdia argitaratzea, eta jakinaraztea azterketak gutxi gorabehera 2022ko data zehatz batean egingo direla; edo itxarotea probak osasun segurtasun osoz egin ahal izateko datak hurbildu arte, eta orduan argitaratzea deialdia. Edonola ere, ez dirudi probak 2021ean egin ahal izango direnik.

Novedades sobre la OPE de Servicios Generales

Administrazioa 2021/02/12

En la Mesa general de este 12 de febrero, desde Función Pública se nos ha informado de que tienen la previsión de que al menos 12.000 personas participen en dicha convocatoria. Por un principio de prudencia, se va a esperar a ver cómo evolucionan la pandemia y las vacunaciones. Hasta no ver la evolución, han afirmado, no se van a dar más pasos.

Cuando se vaya aclarando la situación sanitaria, la Mesa General valorará si es mejor publicar la convocatoria informando de que los exámenes serían en una fecha más o menos concreta del 2022, o es más conveniente esperar a que se acerquen las fechas en las que se puedan hacer las pruebas con total seguridad sanitaria antes de publicar la convocatoria. En cualquier caso, no parece posible que las pruebas se vayan a poder realizar durante el 2021.