ADM aux

Administrarien izendapena martxoaren 8an izanen da

Administrazioa 2021/02/09

Argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, eta otsailaren 12a baino lehen adierazi beharko diote Funtzio Publikoari zein egunetan hartu behar duten lanpostua.

Funtzio Publikotik jakinarazi dutenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostua esleitu zaie administrari lanpostuak betetzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei, eta, horrekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu dira. Ebazpen hori martxoaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aurreikusi da.

Hortik aurrera, funtzionario berriek hilabeteko epea izanen dute jardunean hasteko, zehazki, martxoaren 9tik apirilaren 8ra arte, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

Azkenik, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostuaren jabetza hartu behar duten pertsonei eskatu die, antolaketa arrazoiengatik, otsailaren 12a baino lehen jakinaraz dezatela mezu elektroniko baten bidez zein egunetan hartu asmo duten egokitu zaien administrari lanpostua.

El nombramiento de las y los administrativos será el 8 de marzo

Administrazioa 2021/02/09

Dispondrán de un mes, a partir del día siguiente a la publicación, para tomar posesión de su plaza, y deberán comunicar a Función Pública, antes del 12 de febrero, cuándo lo van a llevar a cabo.

Desde la Dirección General de Función Pública se ha informado de que por Resolución 336/2021, de 4 de febrero, de la Directora General de Función Pública, se ha efectuado el nombramiento de las personas que superaron el procedimiento selectivo, como personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Administrativo. Está previsto que dicha Resolución se publique en el Boletín Oficial de Navarra el próximo 8 de marzo.

Las personas nombradas funcionarias, a partir de ese momento dispondrán de un mes (desde el 9 de marzo, hasta el 8 de abril), salvo causa debidamente justificada, para su incorporación al servicio activo.

Finalmente, la Dirección General de Función Pública solicita a las personas que vayan a tomar posesión de su plaza, por motivos organizativos, que le informen a través de un correo electrónico y antes del 12 de febrero del día en que tienen previsto ocupar su plaza de Administrativo.