ADM euskarafobia batzar ibiltaria

Kalera atera da LAB Administrazioan dagoen euskarafobiaren aurka

Administrazioa 2021/02/05

LABek, batzar ibiltari baten bidez, Nafarroako Administrazioko langile euskaldunen eskubide urraketa mantentzearen arduradun nagusien egoitzak lotu ditu: Geroa Bai, PSN, Foru Parlamentua eta Gobernua. Zerbitzu horiek euskaraz eskaini eta eskatu nahi dituzten pertsonek jasaten duten diskriminazioarekin behin betiko bukatuko duen arau berri bat egiteko eskatu die guztiei.

"EUSKARAFOBIARI STOP!" goiburupean egindako batzar ibiltariaren bidez, Geroa Bairen eta PSNren egoitzak, Parlamentua eta Gobernua lotu ditu ostiral honetan LABek. Administrazioko langileen eta haien zerbitzuak euskaraz nahi dituzten pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen araudirik ez egotearen erantzule nagusiak dira horiek.

Ekitaldia Vínculo plazan hasi da, Geroa Bairen egoitza aurrean. Bertan, Isabel Artiedak, LAB Administrazioko arduradunak, Nafarroako euskararen arloko araudiaren garapena errepasatu du, eta Uxue Barkos presidente ohiaren eta Ana Ollo egungo kontseilariaren alderdiari legegintzaldiaren hasieran emandako hitza betetzeko eskatu die; hots, euskararen dekretu berri bat ekarriko duen prozesua berrabiaraztekoa.

Sarasate pasealekuan, PSNren egoitzaren aurrean, Saioa Tapiz LAB Irakaskuntzako ordezkariak hartu du hitza, eta gogora ekarri du bertako kideek (Gobernuak, oro har, eta kontseilariek eta zinegotziek, zehazki) ardura handia dutela euskararen defentsaren eta zabalkundearen aurka hartutako azken neurrietan; besteak beste, Hezkuntzako zerrenda bakarra ez ezartzea, A eta D hezkuntza-ereduetan matrikulatzearen aldeko kanpaina bat egiteari uko egitea, Iruñeko haur-eskoletako plantilla organikoan ezarritako aldaketa euskarazko eskaintza hutsaren hurrena izan dadin...

Legebiltzarraren aurrean, Dabid Mendazak, LAB Osasunbideko arduradunak, salatu du euskara jakitea ez dela merezimendu Administrazioaren prozeduretan, baina bai atzerriko beste hizkuntza batzuk jakitea. Hori bidegabekeria larria dela nabarmendu du, eta Legebiltzarra osatzen duten taldeei ahalik eta lasterren lanean hasteko eskatu die, bai langile publikoek eta bai Administraziora zerbitzuak euskaraz jaso nahian jotzen duten herritarrek jasaten duten eskubide urraketarekin bukatzeko.

Azkenik, Imanol Karrera, LABen Nafarroako bozeramailea, Gobernuari zuzendu zaio Nafarroako Jauregiaren aurrean. Eledunaren arabera, botere legegilea eta exekutiboa modu diskriminatzailean, bidegabean eta obsesiboan jokatzen ari dira, gorrotoan oinarrituta eta jarrera ultraeskuindarrek bultzatuta, nabarmendu du. Horren aurrean, Chiviteren Exekutiboari eskatu dio ausardia eta determinazio demokratiko nahikoa izan ditzala bide hori alde batera uzteko eta egiazki errespetuan, justizian eta Nafarroako herritar guztien eskubide linguistikoen berdintasunean oinarrituko den ibilbide-orria egituratzeko.

LAB sale a la calle en contra de la euskarafobia en la Administración

Administrazioa 2021/02/05

LAB ha unido, mediante una asamblea itinerante, las sedes de los máximos responsables en Navarra de que se sigan vulnerando los derechos de los y las trabajadoras euskaldunes en la Administración: Geroa Bai, PSN, Parlamento foral y Gobierno. Ha instado a todos ellos a ponerse en marcha para elaborar una nueva norma que ponga fin a la discriminación que sufren las personas que quieren ofrecer y solicitar sus servicios en euskera.

Bajo el lema “STOP A LA EUSKARAFOBIA!” LAB ha unido este viernes las sedes de Geroa Bai y PSN, para acabar a las puertas del Parlamento primero y del Gobierno por último. Se trata de los responsables de que no haya una normativa que garantice los derechos lingüísticos de las y los trabajadores de la Administración y las personas que requieren sus servicios en euskera.

El acto ha comenzado en la plaza del Vínculo, donde se encuentra la sede de Geroa Bai. Allí, Isabel Artieda, responsable de LAB Administración, ha repasado el desarrollo de la normativa en materia de euskera en Navarra, y ha reclamado al partido de la expresidenta Uxue Barcos y la actual consejera Ana Ollo que cumpla con la palabra dada al principio de la legislatura, por la cual se comprometieron a reiniciar el proceso que concluya con un nuevo decreto del euskera.

Ya en el paseo Sarasate, ante la sede del PSN, ha sido Saioa Tapiz, representante de LAB Irakaskuntza, quien ha tomado la palabra para recordar la enorme responsabilidad de sus miembros (el Gobierno en general, y consejeros y concejales en particular) en las últimas medidas adoptadas contrarias a la defensa y difusión del euskera que tantas veces se nos ha exigido desde Europa; actuaciones como el no establecimiento de la lista única en Educación, la negación a realizar una campaña en favor de la matriculación en los modelos educativos A y D, el cambio establecido en la plantilla orgánica de las escuelas infantiles de Pamplona para que la oferta en euskera sea insignificante...

Ante el Parlamento ha sido Dabid Mendaza, responsable de LAB Osasunbidea, quien ha denunciado que el conocimiento de euskera no cuenta como mérito en los procedimientos de la Administración, pero sí el de otros idiomas extranjeros. Ha destacado que eso supone un grave agravio comparativo y ha instado a los grupos que conforman el Parlamento a que se pongan manos a la obra en el menor tiempo posible para poner fin a la vulneración que sufren tanto la plantilla pública como los y las ciudadanas que acuden a la Administración solicitando ser atendidos en euskera.

Finalmente, ha sido Imanol Karrera, portavoz de LAB en Navarra, quien se ha dirigido al Gobierno ante el Palacio de Navarra para destacar que tanto el poder legislativo como el ejecutivo están actuando de forma discriminatoria, injusta, obsesiva y basada en el odio; actitudes, ha dicho, impulsadas por la ultraderecha. Ante ello ha solicitado al Ejecutivo de Chivite que reúna el valor y la determinación democrática suficiente para abandonar esa senda y dibujar de verdad una hoja de ruta basada en el respeto, la justicia y la igualdad de derechos lingüisticos para todas y todos los ciudadanos de Navarra.