ADM euskarafobiaSTOP

Nafarroako Administrazioan euskarafobiarik EZ

Administrazioa 2021/01/29

descargas de archivos.orig PDF kartela

2019an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak partez onartu zuen UGT-SPAk Nafarroako administrazioetan euskararen erabilera arautzen zuen Foru Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa. Horren ondorioz, geroztik, euskara ez da merezimendu gisa puntuatzen Nafarroako Foru Administrazioaren inongo lehiaketatan, ez eremu mistoan, ez eremu ez-euskaldunean.

Euskara merezimendu gisa ezabatu zen, bai, baina beste hizkuntza komunitario batzuen balorazioa mantentzen da (ingelesa, frantsesa edo alemana). Non dira euskaraz jakiteari profesional ona izateari baino garrantzi handiagoa emateagatik kexatzen zirenak? Zergatik ez dira orain ere kexatzen alemanez jakitea profesional ona izatea baino garrantzitsuagoa izateagatik? Doilorkeria galanta.

Erabaki horrekin, gaur egun, ehunka profesional publikori -Osasunbidekoei bereziki- ez zaie euskara baloratzen, eta nafarrei eskubide bat urratzen zaie: Administrazioan euskaraz artatua izateko eskubidea.

PSNren, Geroa Bairen eta Podemosen gobernuak egoera zuzentzeko konpromisoa hartu zuen, arau berri baten bidez. Urtebete baino gehiago igaro da, baina oraindik ez da ezer onesteko gai izan.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako administrazio guztietako langileei dei egiten diegu otsailaren 5ean, 11:00etan, egingo dugun Batzar Ibiltarian parte hartzera, Vínculo plazatik Nafarroako Jauregiraino, honako hauek eskatzeko:

  • Euskarari buruzko lege berri bat, nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituena.

  • Euskara merezimendu gisa baloratzea Administrazioaren lehiaketa guztietan.

  • Lanpostu gehiago euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin, zirkuitu elebidun gehiago ezarri ahal izateko.

  • Zerrenda bakarra Hezkuntzan.

Ordu sindikalak eskatu dira batzarrera joateko, 10:30etik 12:30 arte

NO a la euskarafobia en la Administración navarra

Administrazioa 2021/01/29

descargas de archivos.orig PDF cartel

En 2019 la Sala de lo Contencioso del TSJN admitió en parte el recurso de UGT-SPA contra el Decreto Foral que regulaba el uso del euskera en las administraciones navarras. Esto trajo que en adelante el euskera no se puntúe como mérito en ningún tipo de concurso de la Administración Foral correspondiente a las zonas mixta y no vascófona.

El euskera como mérito fue eliminado, sí, pero se mantiene la valoración de otros idiomas comunitarios (ingles, francés o alemán). ¿Por qué quienes antes se quejaban de que se daba mayor importancia al saber euskera que al ser buen profesional, no se quejan ahora de que sea más importante saber alemán que ser buen profesional? Pura mezquindad.

Así, a día de hoy, a cientos de profesionales públicos -especialmente de Osasunbidea- no se les reconoce un mérito, y a la población navarra se le conculca un derecho: su derecho a ser atendida en euskera por la Administración.

El Gobierno de PSN Geroa Bai y Podemos se comprometió a corregir la situación mediante una nueva norma. Ha pasado ya más de un año, pero aún no ha sido capaz de promulgarla.

Por todo ello, llamamos a las plantillas de todas las administraciones navarras a participar en la Asamblea Itinerante que realizaremos el próximo 5 de febrero a las 11:00h desde la Plaza del Vínculo hasta el Palacio de Navarra para exigir:

  • Una nueva ley del euskera que garantice los derechos lingüísticos de toda la ciudadanía navarra.

  • El reconocimiento del euskera como mérito en todos los concursos de la Administración.

  • Más plazas con requisito de euskera para establecer más circuitos bilingües.

  • La lista única en Educación.

Pedidas horas sindicales de 10:30 a 12:30 para acudir a la asamblea