OSAsentenciajusticia.orig

Aldi baterako langileek lanbide karrera kobratzearen aldeko 7. epaia irabazi du LABek

Administrazioa 2021/01/25

Epai bat gehiago aldi baterako langileek eta langile finkoek lanbide karrera kobratzeko eskubide bera dutela ezartzen duena; gure jarrera eta egindako lana sendotzen dituen beste epai bat. Eta bide horrretan jarraituko dugu azken helburua lortu arte: lanbide karrera egiteko beste eredu bat ezartzea Administrazioko langile guztientzat.

Berriki, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak erizain batek LABen bidez aurkeztutako beste demanda bat onartu du, funtzionarioa ez izan arren lanbide karrera kobratzea eskatzen zuena. Erabakiak, beste behin ere, aldi baterako langileek kontzeptu hori kobratzeko duten eskubidea aitortzen du. Eta dagoeneko zazpigarren aldia da. LABentzat oso berri pozgarria da, eta adorea ematen digu aldi baterako langileek langile finkoen soldata-baldintza berberak izan behar dituztela defendatzen eta mantentzen jarraitzeko.

Oraingoan, erizain baten kasua ebatzi dute (aurreko sei epaietan medikuak ziren), lanean 9 urte daramatzana; denbora horretan, guztira, 206 kontratu kateatu ditu. Profesional horrek 2018an egin zuen erreklamazioa, eta hiru urte geroago lortu du lanbide karrera jasotzeko eskubidea aitortzen dion aldeko epaia. Autoak aitortzen du pertsona horrek lau urte lehenagotik jaso behar dituela ondorio ekonomikoak, lehenengo eskaera aurkeztu zuen egunetik zenbatzen hasita, betiere une hartan kobratzea egokitzen bazitzaion.

Epai hori Europako Justizia Auzitegi Nagusiaren hainbat ebazpenetan oinarritzen da, eta ebazpen horietan ezartzen da kontratatutako langileak ezin direla tratatu funtzionarioak baino okerrago. Aldi baterako langileek pairatzen duten konparaziozko bidegabekeria horren jatorria, ez dugu ahaztu behar, plantillaren behin-behinekotasun handia da. Nafarroako Gobernuak behin-behinekotasun tasa kezkagarriak ditu. Osasunbidearen kasuan, tasa hori % 60ra iritsi da 2019an. LABen argi daukagu zein den konponbidea: kasuan kasuko lanposturako benetan egokiak diren oposizio-deialdi zabalak egitea. Behin-behinekotasunari bukaera ematen bazaio, ez da horrelako konparaziozko bidegabekeria kasu gehiago izango.

LAB-Administrazioan beti mantendu dugu "lan berdina, soldata berdina" irizpidea, eta, beraz, lanbide karrera langile guztiei hedatzearen aldeko borroka hori ez da berria guretzat (Europara jotzen lehenetarikoak izan gara, eta 2018az geroztik hainbat epai irabazi ditugu, besteak beste, aldi baterako langileek gradua kobratu ahal izatea ekarri dutenak).

Hala ere, lanbide karrerari dagokionez, LABek beste urrats bat eman nahi du: gure iritziz, lanbide karrera A eta B mailetako osasun arloko langile finkoez haratago hedatu beharko litzateke (osasun langileen artean ere, gehienek ez dute eskubide hau aitortua); Nafarroako Gobernuko langile guztiei aplikatzeko. Horregatik, denbora luzea eman ondoren Foru Administrazioaren plantillaren errealitateari aplikatzeko moduko dokumentu bat eztabaidatzen eta lantzen, 2019ko martxoan Lanbide Karrerari buruzko Foru Legearen proposamena aurkeztu genion Parlamentuari.

Gure proposamenak lanbide karreraren beste eredu bat aurreikusten zuen, lanpostu bakoitzerako prestakuntza-ibilbide batean, unitateak hobetzeko planetan eta talde-lanaren sustapenean oinarritua. LABen ustez, ezinbestekoa da egungo sistema birplanteatzea eta aldatzea, bidezkoagoa eta demokratikoagoa izan dadin eta hasieran esleitu zitzaizkion helburuetara itzultzeko; zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetu eta indartuko duen eredua, eta, era berean, langileak zerbitzuen prestazioaren hobekuntzan inplikatzeko balioko duena.

Lanbide karreraren egungo ereduaren goitik beherako aldaketa planteatzen ez den bitartean eta Nafarroako Gobernuko langile guztiei zabaltzen ez zaien bitartean, LABek borrokan jarraituko du aldi baterako langileek lanbide karrerari dagokionez jasaten duten diskriminazioari amaiera emateko.

Argudio asko ditugu "lan bera, soldata bera" eskatzen jarraitzeko, eta idazki honen bidez norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko erabateko konpromisoa aditzera eman nahi dugu.

LAB gana la 7ª sentencia en favor del cobro de la carrera profesional para el personal temporal

Administrazioa 2021/01/25

Una sentencia más estableciendo que el personal temporal tiene el mismo derecho que el fijo a cobrar la carrera profesional; una más avalando nuestro posicionamiento y el trabajo realizado. Mientras no alcancemos el objetivo final de establecer un modelo diferente de carrera profesional que se extienda a toda la plantilla de la Administración, seguiremos en este camino.

Recientemente, el Juzgado Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona ha estimado una nueva demanda presentada por una enfermera a través de LAB, en la que solicitaba cobrar la carrera profesional a pesar de no ser funcionaria. De esta forma, la decisión reconoce, una vez más, el derecho del personal temporal a cobrarla. Y ya es la séptima demanda de este tipo en los últimos tiempos. Para LAB supone una alegría enorme y un gran espaldarazo de cara a seguir manteniendo y defendiendo que el personal temporal debe tener las mismas condiciones salariales que el fijo.

Esta vez se trata de una enfermera (las seis personas anteriores eran personal facultativo), que lleva 9 años trabajando; tiempo durante el que ha encadenado un total de 206 contratos. Esta profesional realizó la reclamación pertinente en 2018 y tres años más tarde ha conseguido la sentencia favorable que le reconoce su derecho a percibir la carrera profesional. El auto reconoce que esta persona debe percibir los efectos económicos desde cuatro años atrás contados desde la fecha en que presentó la primera solicitud, siempre y cuando en aquel momento le hubiera correspondido cobrar.

Esta sentencia se basa en diferentes resoluciones del Tribunal Superior de Justicia Europeo, en las que se establecen que no podrá tratarse al personal contratado de un modo menos favorable que al funcionariado. El origen de este agravio comparativo que sufre el personal temporal, no debemos olvidarlo, es la alta temporalidad. El Gobierno de Navarra se mueve en unas tasas de temporalidad alarmantes, que en el caso de Osasunbidea han llegado a alcanzar el 60% en 2019. En LAB lo tenemos claro: la solución pasa por realizar amplias convocatorias de oposición realmente adecuadas al puesto de trabajo. Si se elimina la temporalidad, no habrá casos de agravios como éste.

Por eso, en LAB Administración siempre hemos mantenido la máxima de “a igual trabajo, igual sueldo”, por lo que esta lucha en favor de la extensión de la carrera profesional no nos es nueva (hemos sido de los primeros en acudir a Europa y desde 2018 hemos ganado varias sentencias que, entre otras cosas, han conseguido que se legisle a favor del cobro del grado por parte del personal temporal).

Sin embargo, en cuanto a la carrera profesional, en LAB damos un paso más: creemos que debe extenderse más allá del personal sanitario fijo de nivel A y B (ni siquiera la mayoría del personal sanitario la tiene reconocida); creemos que la carrera profesional debe ampliarse a todo el personal del Gobierno de Navarra. Así, tras largos meses de trabajo debatiendo y elaborando un documento firme y aplicable a la realidad de la plantilla del Gobierno foral, en marzo de 2019 presentamos al Parlamento nuestra propuesta de Ley Foral de Carrera Profesional.

Eso sí, nuestra propuesta contemplaba un modelo diferente de carrera profesional, basada en un itinerario formativo por puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades y en el fomento del trabajo en equipo. En LAB vimos la necesidad de replantear el sistema actual y sustituirlo por uno que sea más justo, más democrático y más acorde con los objetivos que originalmente se le atribuyeron; un modelo que mejore y potencie la eficacia de los servicios públicos y que sirva, asimismo, para reconocer y motivar al personal en su implicación con la mejora de la prestación de los servicios.

Así pues, mientras no se replantee de un modo integral el cambio del modelo actual de carrera profesional y se pueda hacer extensible a toda la plantilla del Gobierno de Navarra, desde LAB seguiremos peleando porque se ponga fin a la discriminación que sufre el personal temporal en lo que a la carrera profesional se refiere.

Queda claro que tenemos argumentos más que evidentes para seguir reclamando que “a igual trabajo, igual sueldo”, y desde LAB, mostramos toda nuestra disposición a seguir avanzando en esa dirección.