ADM SOS formacion

Gure prestakuntza ez da apeta bat

Suhiltzaileak 2020/01/21

Beste behin ere, gure zerbitzuan egindako murrizketak salatu beharrean gaude, oraingoan prestakuntzari dagokionez.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak sinatuak ditugun akordioei muzin egitea erabaki du, eta, bide batez, prestakuntzarik gabe utzi gaitu. Urteko 40 prestakuntza orduak 6,5era murriztu ditu.

LABek Prestakuntza Plana aurkeztean eskolan bertan egindako galderari erantzunez, zuzendariak, Jorge Mori jaunak, erantzun zuen 37 suhiltzaile berrientzat programatutako Oinarrizko sarrera Ikastaroa nahi badugu, urteko prestakuntzarik gabe geratu behar dugula. Hau da, Nafarroako Suhiltzaileak prestatzeko dirurik ez dagoela esan zigun. Hori gutxi balitz bezala, Foru Administrazioko langile guztientzako Prestakuntza Plana NAPIn aurkeztu zutenean ere ondorio bera atera genuen: ez dago dirurik gure langileen etengabeko prestakuntzarako.

Funtzio Publikotik azpimarratu dute sinatua dugun akordioak urtean 40 orduko prestakuntza bermatzen digula, eta hori nahitaez bete beharrekoa dela. Horregatik, eskubide hori bermatzeko finantzaketa osagarria bilatu beharko dela adierazi dute. Zain geratzen gara.

Foro horietan, bereziki harrigarria iruditu zaigu CCOOren jarrera-aldaketa, hasierako ezezkotik Segurtasun Eskolako Prestakuntza Planaren aldeko botoa ematera igaro baita, Suhiltzaileei eta Babes Zibilari egindako murrizketak barne.

Egungo egoera, beraz, hauxe da: NAPIk ez digu bermatzen gure lanposturako prestakuntza espezifikoa, eta Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak diskriminatu egiten gaitu. Gure ustez, horrek esan nahi du iritsi dela gure prestakuntza nork kudeatu behar duen planteatzeko unea. LABek argi dauka prestakuntza onena dela Suhiltzaileen Zerbitzutik suhiltzaileek beraiek ematen dutena, eta horren kudeaketa gure zerbitzuaren esku gelditu beharko litzatekeela bakar-bakarrik.

Nuestra formación no es un capricho

Suhiltzaileak 2020/01/21

Una vez más nos vemos en la obligación de denunciar recortes en nuestro Servicio, esta vez en lo que a la formación se refiere.

La Escuela de Seguridad y Emergencias de Navarra ha decidido saltarse los acuerdos que tenemos firmados y, ya de paso, dejarnos sin formación. Ha reducido las 40 horas anuales a 6,5.

Ante la interpelación hecha por LAB en la presentación del Plan de Formación en la propia Escuela, el Director de esta, el Sr. Jorge Mori respondió que si queremos el Curso Básico de ingreso programado para 37 nuevos bomberos nos tenemos que quedar sin formación anual. Esto es, nos dijo que no hay dinero para formar a los Bomberos de Navarra. Por si esto fuera poco, en la presentación del Plan de Formación para todo el personal de la Administración Foral en el INAP volvimos a sacar la misma conclusión: no hay dinero para la formación continua de nuestro personal.

Desde Función Pública insisten en que el acuerdo que tenemos firmado nos garantiza una formación anual de 40 horas, y que es algo de obligado cumplimiento. Por eso, apuntan, habrá que buscar financiación adicional para garantizar ese derecho. Quedamos a la espera.

En esos foros, nos parece especialmente sorprendente el cambio de actitud de CCOO, que de la negativa inicial pasa finalmente a votar afirmativamente al Plan de Formación de la Escuela de Seguridad, aun incluyendo recortes exclusivamente a Bomberos y a Protección Civil.

La situación actual, por lo tanto, está de la siguiente manera: el INAP no nos garantiza la formación específica a nuestro puesto de trabajo, y la Escuela de Seguridad y Emergencias nos discrimina. A nuestro entender esto significa que ha llegado el momento de plantearnos quién debe gestionar nuestra formación. Desde LAB tenemos claro que la mejor formación es la que se imparte desde Bomberos y por bomberos, y que la gestión debería de ser exclusivamente de nuestro Servicio.