Hay 1576 invitados y ningún miembro en línea

EkimenIbiltaria Hasiera

Abian da Ekimen Ibiltaria, lan duina eta bizi duina izateko eskubidea aldarrikatuko duen herriz herriko dinamika

Administrazioa 2017/10/16

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".

“Lan duina, bizi duina”. Horixe da, urriaren 16 eta abenduaren 6 bitartean, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituen ekimen ibiltariaren leloa. Hain zuzen ere, garaia da bizitzaren sostengarritasuna erdigunean jarriko duen eredua eraikitzeko, eta hala aldarrikatuko dugu herriz herri, eskualdez eskualde.

Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitzaren sostengarritasuna, bizitza duinerako eskubidea, alegia, erdigunean jarri behar dugu. Kapitala eta merkatuak erdigunean kokatzetik bizitza erdigunean jartzera pasatu behar dugu, eta horrek lan guztien aitortza eta defentsa egitea dakar, guzti-guztiena. Halaxe adierazi du Garbiñe Aranburuk, gaurko irekiera ekitaldian: "Langile klaseari bere osotasunean irtenbideak eskaini nahi dizkiogu.  Proposamenak baditugu eta kolektibo desberdinei LABekin borrokara batzeko eskaintza luzatu nahi diegu ekimen ibiltariarekin. Herrietan karpa bat jarriko dugu, jendea gerturatu dadin eta gure eskaintzak ezagutu ditzan. Bertan material desberdinak banatuko ditugu".

Langile klasea bere osotasunean kontuan hartu eta ohiko sindikalgintza ereduarekin identifikatzen ez diren kolektibo horiei guztiei eskaintza bat egitea da, beraz, helburua: "Lehenik egoeraren kontzientzia hartu behar dugu. Prekarietatean bizitzera kondenatu nahi gaituzte, baina hori ez da normala, badago nahikoa diru guztioi bizitza duina bermatzeko. Bigarrenik, borrokara batzeko eskaintza egiten dugu, aktibatu eta mobilizatu behar dugu. Kolektibo bakoitzari borroka eskaintza espezifiko bat egingo diogu, bere errealitatetik abiatua eta bere errealitatea iraultzeko".

Eskualdez eskualde
Hauek dira Ekimen Ibiltariak egingo dituen geldialdiak:

-Urriak 16, Iruñea
-Urriak 17, Leitza
-Urriak 18, Altsasu
-Urriak 19, Lizarra
-Urriak 20, Tutera
-Urriak 21, Tafalla
-Urrian 23, San Adrian
-Urriak 24, Barañain
-Urriak 25, Iruñea
-Urriak 26, Zangotza
-Urriak 27, Baiona
-Urriak 28, Azkaine
-Urriak 30, Bera
-Urriak 31, Irun-Hondarribia
-Azaroak 2, Oiartzun-Pasaia
-Azaroak 3-4, Donostia
-Azaroak 6, Lasarte
-Azaroak 7, Hernani
-Azaroak 8, Aduna-Tolosa
-Azaroak 9, Beasain-Urretxu
-Azaroak 10-11, Gasteiz
-Azaroak 13, Oion
-Azaroak 14, Agurain
-Azaroak 15, Arrasate
-Azaroak 16, Zestoa
-Azaroak 17, Azkoitia-Azpeitia
-Azaroak 18, Eibar
-Azaroak 20, Ondarroa
-Azaroak 21, Bermeo
-Azaroak 22-23-24-25, Bilbo
-Azaroak 27, Mungia
-Azaroak 28, Txorierri-Getxo
-Azaroak 29, Zalla
-Azaroak 30, Sestao
-Abenduak 1, Laudio
-Abenduak 2, Basauri
-Abenduak 4, Arratia-Zornotza
-Abenduak 5, Ermua-Mallabia
-Abenduak 6, Durango

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB