Hay 1469 invitados y ningún miembro en línea

sne2017

LABen balorazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuaz: “Pribilegioak amaitzeko bidean gaude; erronka sare publikoa garatzean datza orain erronka”

Nafarroa 2016/10/21

LAB sindikatuak “positiboki baloratzen du egiten ari dena UGTk eta CCOOk dituzten pribilegioekin amaitzeko, nahiz eta oraindik orain, industriako enpresa handietan dauden sare klientelarrak eraisteko asko dagoen egiteko”. Etorkizunari begira, LABek erronkatzat dauka heziketa eta orientazioaren sare publikoaren garapena zerbitzu beraren “ardatz nagusi eta egituragarri” gisa.

Nafarroako bozeramailea den Igor Arroyo eta Nafarroako Enplegua Zerbitzuan LAB ordezkatzen duen Imanol Karrera agertu dira jendartean, LABen iritzia adierazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eman diren aldaketei buruz.

Arroyoren iritzian, “Nafarroako Enplegu Zerbitzua, hamarkada luzez, CEN, UGT eta CCOO gain-finantzatzeko mauka izan da. Aipatu hiru eragileek funtsa publikoen banaketa erabakitzen zuten, eta era berean, aipatu funtsen hartzaile nagusia zen Batzorde Iraunkorra monopolizatzen zuten. Hots, era berean epaile eta alderdi ziren, esku batekin ematen zutena, bestearekin jasotzen zuten. Alegia, UPNk eta PSNk kudeatzen zuten, eta bien artean txandakatzen ziren, Erregimenaren ardatz soziala osatzen zutelako; egiten zuten lanaren ordainez egiten zen ordainketaz ari gara.”

Behin erakundeetan aldaketa suertatu zela, Nafarroako Gobernuak LAB, ELA eta CEPES gonbidatu zituen parte hartzera, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erabat beretu zutenekin batera, estatutu berriak idatz genezan. LABek egin zituen ekarpenetatik, honako hauek hartu ziren: Batzorde Iraunkorra desagertuko da; sare publikoa eratuko da, “ardatz nagusi eta egituragarri” gisa; Zerbitzuan sartzea Lanbide Heziketako Zuzendaria, aurreko xedea lortzeko funtsezkoa baita; kontratazioan aukera berdintasuna ezartzea, lan ardatzetako bat izanik”.

Honez gain, LABek eskatu zuen UGTrekin eta CCOOrekin dauden Hitzarmenak indargabetzea, sindikatuen arteko lehia askea aldatzen duen abantaila delako. 2016. urteari dagokionez, 2015. urtean zeuden Hitzarmen erdiak deuseztatu zituzten, horien artean, estatuko arautegi berria saihesteko UPNren Gobernuak landu zituen iruzurrezko hitzarmenak daude. Aipatu iruzurrezko hitzarmenak Epaitegian salatu zituen ELA sindikatuak. Salaketa horren harira, Arroyoren iritzian, “LABek guztiz sostengatzen ditu ELA egiten ari den egintza guztiak; era berean, salatu ditu Gobernua paratzen ari den traba guztiak, hauen izaera bidegabea onar dadin. Hala ere, gai nagusia ez datza 2015eko iruzurrezko hitzarmenei buruzko eztabaida juridikoan, erran bezala, 2016rako deuseztatu zirenak, baizik eta, oro har, hitzarmenei buruz egin behar den eztabaida politikoan, baita legaltasunarekin bat datozen hitzarmenei buruz ere”.

Behin aldaketa hauek guztiak zehaztu zirela, LABek bere oinarriei galdetu zien Nafarroako Enplegu Zerbitzu berrituan parte hartu behar zuen edo ez. Gehiengo handi batek 20 hilabetez (2016ko otsailetik, 2017ko abendura arte) parte hartze baldintzatua sostengatzearen hautua egin zuen, aipatu aldaketak gauzatzeari laguntzeko. “Hitzetik ekintzetara igaro behar da” adierazi du Arroyok, “eta horretarako, Kontseiluan sartzearen aldeko hautua egin dugu, horrela, ateak eta leihoak zabal ditzagun”.

Heziketako sare publikoaren aldeko erronkarekin koherentea izanik, LABek uko egin zion funtsa publikoekin finantza zitezkeen heziketa eta laneko orientazio proiektuak aurkezteko eskubideari. “Hots, LAB Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sartu zen zapatisten esaera bere eginez, “guretzat ezer ez, dena guztientzat”, laburbildu du Arroyok.

Imanol Karrerak nabarmendu ditu lanean jardun diren lehen 8 hilabetean lortu diren aurrerapenak. Lehenengo eta behin, UGTrekin eta CCOOrekin lotu ziren hitzarmenak guztiz desagertu dira datorren urteko aurrekontuetatik, behin eta berriz, LABek eta beste eragile batzuek aldarrikatu duten kontua. Lorpen batez ari gara hortaz, non hein batean, LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako partaidetzari eta lanari egotzi dakiokeen. Hala ere, Nafarroako Gobernuak proposatu du eutsi behar zaiola hitzarmen lankidetzari enpresarien erakundeekin, batez ere CENarekin; LAB sindikatua guztiz aurka azaldu da horrekin.

Bigarrenez, suntsitu ditugu UGTren eta CCOOren (IFES eta FOREM hurrenez hurren) heziketa egiturek eta Garbitasunean diharduten enpresa batzuek (Distrivisual edota Clece adibidez) parte hartu duten iruzurrezko jarduerak. Apirilean, LABek salatu zuen praktiketako langileak erabiltzen ari zirela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ikastarotan, egiturazko lanpostuak betetzeko eta kostuak murrizteko, Garbikuntzako hitzarmena urratuz. Epaitegian demanda edo eskea aurkeztu ondoren, Distrivisualek onartu zuen epaitegian, aipatu jardunbidea arauz kanpokoa zela, eta eragindako langilea mugarik gabe kontratatuko zuela agindu zuen, hura izanik, ordura arte, hain zuzen, langileak legez kanpo uztearen ohiko ondorioa. Jarraian, LABek premiatu zuen Nafarroako Enplegu Zerbitzua bertan behera bazter zitzan aipatu jokabideak, eta Karrerak esan duenez, “aitortu dezakegu, halaxe egin duela, aipatu Zerbitzuak egin duen Eskola-tailerreko eredu berrian”.

Hirugarrenez, industria-enpresa handiek kontratatzean suertatzen den bazterkeriarekin amaitzeari dagokionez, azpimarratu, VWen, LABek eskaturik, lortu den gutxieneko akordioa. Aipatu akordioan jasotzen da kontratatzeko sistema berria ezartzeko beharra, beti ere, hiru premisetan oinarritua: lehenengoa, “publikoa, egiaztagarria, gardena eta langileek haren ezagutza osoa” izango den sistema; Bigarrena, Europako zuzentarauetan eta indarrean dagoen lan arautegian oinarrituko dena; eta Hirugarrena, prozesu osoa ikuskatu eta kontrolatu dezala Enpresa Batzordeak. Oraingoan, enpresak proposamen zehatza aurkeztu behar du, hiru premisa horietan oinarrituta. Karrerak gehitu du: “halaxe suertatuko balitz, Nafarroako industria-enpresa nagusian emanen litzatekeen sekulako aldaketa baten aitzinean geundeke, zeinak, batez ere, gizasemeak kontratatu dituen, eta beti hauei, aldez aurretik, UGTren eta CCOOren karnetak eskatu zaizkien”. LABen iritziz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta oro har, Nafarroako Gobernuak, VW Navarran nahiz kontratatzeko sistema baztertzaileei eusten dieten gainerako enpresetan, arduratu behar dute horrela suerta dadin. Honen harira, honetan ere ari da LAB sindikatua, aukera berdintasuna eta enpleguan eman daitekeen diskriminazio oro deuseztatzea kontuan izan dadin Gobernuak berriki aurkeztu duen Enplegu Egitasmoan, neurri zehatzak eta eraginkorrak inplimentatzeko garaian.

Azkenik, Karrerak azpimarratu du: “gaur egun, erronka heziketa eta laneko orientazioaren sare publikoa garatzean datza, ez baitu askorako balio hitzarmenak aldiberekotasun lehiakorreko sistemengatik ordezkatzea, heziketak eta orientazioak gehien bat pribatizatuak badiraute”. Horretarako, LABek proposatzen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan berariazko batzordea sortu behar dela, non horretan interesatuak egon daitezkeen eragile guztiak integratu daitezen, Zerbitzuaren Kontseilu kideak izanik, edo izan gabe”.

Valoración de LAB sobre el Servicio Navarro de Empleo: “Estamos avanzando hacia el fin de los privilegios, el reto ahora consiste en desarrollar la red pública”

Nafarroa 2016/10/21

El sindicato LAB “valora positivamente los pasos que se están dando para terminar con los privilegios de UGT y CCOO, aunque todavía quedan por desmontar las redes clientelares en las grandes empresas industriales”. De cara al futuro, LAB marca como reto el desarrollo de la red pública de formación y orientación como “eje fundamental y vertebrador” del Servicio.

El portavoz para Navarra, Igor Arroyo, y el representante de LAB en el Servicio Navarro de Empleo, Imanol Karrera, han comparecido para exponer la valoración de LAB sobre los cambios en el Servicio Navarro de Empleo

Según Arroyo, “el Servicio Navarro de Empleo ha sido durante décadas un chiringuito para sobrefinanciar a la CEN, UGT y CCOO. Estos tres agentes monopolizaban una Comisión Permanente que decidía sobre el reparto de los fondos públicos y a su vez eran los principales receptores de dichos fondos. Es decir, siendo juez y parte, con una mano daban y con la otra recibían. Se trataba de un pago a los servicio prestados por constituir el eje social del Régimen turnista gestionado por UPN y PSN”.

Una vez que se produjo el cambio institucional, el Gobierno de Navarra invitó a LAB, ELA y CEPES a participar, junto con aquellos que habían copado el Servicio Navarro de Empleo, en la redacción de unos nuevos estatutos. De las aportaciones que hizo LAB, se recogieron las siguientes: desaparición de la Comisión Permanente; establecimiento de la red pública como “eje fundamental y vertebrador”; integración en el Servicio del Director de Formación Profesional, que es clave para desarrollar el objetivo anterior; establecimiento de la igualdad de oportunidades en la contratación como uno de los ejes de trabajo.

Así mismo, LAB exigió la derogación de los Convenios con UGT y CCOO por suponer un ventajismo que altera la libre concurencia sindical. De cara al 2016, eliminaron la mitad de los Convenios existentes en el 2015, entre ellos los convenios fraudulentos elaborados por el Gobierno de UPN para eludir la nueva normativa estatal. Dichos convenios fraudulentos fueron denunciados en el Juzgado por el sindicato ELA. Respecto a dicha denuncia, según Arroyo, “LAB apoya totalmente las acciones que está desarrollando ELA y denuncia los obstáculos que está poniendo el Gobierno para que se reconozca el caracter irregular de los mismos. Sin embargo, la cuestión central no consiste en el debate jurídico sobre los convenios fraudulentos del 2015, que como se ha dicho ya fueron eliminados para el 2016, sino en el debate político sobre los convenios en general, también sobre aquellos que se ajustan a la legalidad”.

Una vez definidos todos estos cambios, LAB realizó una consulta en sus bases para decidir sobre su participación en el renovado Servicio Navarro de Empleo, y una amplia mayoría optó por apoyar una participación condicionada por 20 meses (de febrero del 2016 a diciembre del 2017) para ayudar a materializar dichos cambios. “Se trataba de pasar de las palabras a los hechos”, ha declarado Arroyo, “y para ello optamos por entrar en el Consejo con el objetivo de abrir las puertas y ventanas”.

En coherencia con su apuesta por la red pública de formación, LAB renunció a su derecho a presentar proyectos de formación y orientación laboral que pudieran ser financiados con fondos públicos. “Es decir, LAB entró al Servicio Navarro de Empleo con la máxima zapatista que dice para nosotros nada, para todos todo”, ha resumido Arroyo.

Imanol Karrera ha resaltado los avances conseguidos en los primeros 8 meses de trabajo, principalmente en tres ejes. En primer lugar, los Convenios con UGT y CCOO han desaparecido completamente de los presupuestos del próximo año, cuestión reivindicada reiteradamente por LAB y otros agentes. Se trata pues de un logro que se debe atribuir en parte a la participación y el trabajo realizado por LAB en el Servicio Navarro de Empleo. Sin embargo, el Gobierno de Navarra plantea mantener convenios de colaboración con organizaciones empresariales, principalmente la CEN, a lo que se opone frontalmente el sindicato LAB.

En segundo lugar, se ha conseguido terminar con la práctica fraudulenta coprotagonizada por las estructuras de formación de UGT y CCOO (IFES y FOREM respectivamente) y varias empresas de Limpieza como Distrivisual o Clece. En abril LAB denunció que se estaban utilizando trabajadoras en prácticas de cursos financiados por el Servicio Navarro de Empleo para cubrir puestos de trabajo estructurales y ahorrar costes, vulnerando el convenio de Limpiezas. Tras interponer una demanda en el juzgado, Distrivisual reconoció en sede judicial el carácter irregular de dicha práctica y se comprometió a contratar indefinidamente a la trabajadora afectada, que es precisamente la consecuencia habitual de la cesión ilegal de trabajadores. Seguidamente LAB instó al Servicio Navarro de Empleo a poner fin a dicha práctica y, según ha declarado Karrera, “podemos anunciar que así se ha hecho por medio del nuevo modelo de Escuela-taller elaborado por dicho Servicio”.

En tercer lugar, respecto al fin de la discriminación en la contratación de las grandes empresas industriales, cabe destacar el acuerdo de mínimos alcanzado en VW a instancia de LAB. Dicho acuerdo recoge la necesidad de establecer un nuevo sistema de contratación en base a tres premisas: primero, un sistema “público, verificable, transparente y con pleno concimiento de la plantilla”; segundo, que esté basado en las directivas europeas y legislación laboral vigente; y tercero, que todo el proceso esté supervisado y controlado por el Comité de Empresa. Ahora la empresa debe presentar una propuesta concreta en base a estas tres premisas. “Si así fuera, estaríamos ante un cambio histórico en la principal industria de Navarra, que ha contratado principalmente a hombres y siempre previa presentación del carnet de UGT y CCOO”, ha declarado Karrera. LAB considera que el Servicio Navarro de Empleo y el Gobierno de Navarra en general deben velar para que así sea, tanto en VW como en el resto de empresas que mantienen sistemas de contratación discriminatorios. En este sentido, esta intentando incidir también el sindicato LAB para que esta línea por la igualdad de oportunidades y el fin de toda discriminación en el empleo tenga su consideración con la implementación de medidas concretas y efectivas en el Plan de Empleo recientemente presentado por el Gobierno.

Por último, Karrera ha destacado que “ahora el reto consiste en desarrollar la red pública de formación y orientación laboral, puesto que no sirve de gran cosa sustituir convenios por sistemas de concurrencia competitiva, si la formación y orientación sigue estando mayormente privatizada”. Para ello, LAB propone la creación de una comisión específica en el Servicio Navarro de Empleo donde puedan integrarse todos los agentes interesados en ello, estén o no en el Consejo del Servicio”.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB