Hay 1209 invitados y ningún miembro en línea

ADM basozainak

LABen proposamena Basozainen kolektiboarentzat

Administrazioa 2024/06/25

PDF INFOadm

LABek ibilbide luzea egin du kolektibo honekin eta honen alde, eta uste dugu ez dagoela zalantzarik gure jarrerari buruz: beti egon gara, gaude eta egonen gara erabat konprometituta lan baldintzak hobetzearekin, bai eta gizarteari zein ingurumenari eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko beharrezkoak diren neurri guztiekin ere.

Jarraian gure kolektiboaren baldintzak eta ematen dugun zerbitzua hobetzeko aldarrikapen nagusiak zehazten ditugu.

Erosteko ahalmena berreskuratzea

Gure ibilbide-orrian jasota daude legealdi honetarako ezarri ditugun erronkak, eta erosteko ahalmena berreskuratzeak lehentasuna du.

Gure posizioa ez da oraingoa, eta langile guztiek ongi dakite hori, aspalditik ari baikara hori aldarrikatzen; 2018an ere borrokatu ginen funts gehigarrien banaketan gure maila-osagarria berreskuratzeko, baina, beste inork ez zuen horren alde egin eta proposamena ez zen aurrera atera. Gai horrekin dugun inplikazioaren ondorioz, kontua epaitegietara eraman genuen, baina emaitza ez zen izan guk nahi genuena.

Gure arrisku-osagarriaren % 5eko igoera, ordea, bai sartu zela funts gehigarrien banaketaren barruan; dena den, oroitarazi beharra dago sindikatu batek kontrako botoa eman zuela.

Gure konpromisoa da borrokan jarraitzea ordainsarietan hobekuntzak lortzeko, bertan behera geldi dadin gure maila-igoeraren 0 kostu penagarri hura. Ea guztiok horren aldeko apustua egiten dugun, horretarako aukera dugunean.

Lanbide karrera

Horixe da legealdi honetarako ibilbide-orrian jaso dugun beste aldarrikapen nagusietako bat. Helburu hori gauzatzeko, hilabete batzuk daramatzagu Funtzio Publikoaren Estatutu berria egiteko antolatutako lantaldeetan aktiboki parte hartzen.

Bertan, Foru Administrazioko langile guztientzako lanbide karrera sartuko da, basozainen kolektiboa barne. Gure aurreikuspenen arabera, 2025eko maiatza eta iraila bitartean amaituko da testua negoziatzeko lana, eta ondoren Parlamentura bidaliko da. Lanbide karreraren sistema hori jardunaren ebaluazioan oinarrituko da, eta ordainsarien hobekuntza ekarriko du berekin.

Hizkuntza normalizazioa

Badakigu Administrazio osoko kolektiborik euskaldunenetako bat garela. Hizkuntzaren normalizazioa LABen helburu estrategikoetako bat izan da hasieratik.

Horregatik, guretzat ere ezinbestekoa da euskara eskakizuna duten plazen kopurua nabarmen handitzea. Are gehiago, LABen ustez, lanpostu elebidunen kopurua handitzea eskubidezko eskakizun bat da, bai plantillarena, bai gure zerbitzua jasotzen duen gizartearena. Zerbitzua emateko bokazio horri esker, lankideen esanak arretaz entzuten ditugu; horiek aintzat hartuta, ez legoke gaizki mugatik gertuko eremuetan frantsesa eskakizuna duen plazaren bat edukitzea.

Nolanahi ere, argi utzi nahi dugu gauza bat: LABen defendatzen dugu, hizkuntzaren eskakizuna duten plaza kopurua handitzearekin batera, prestakuntza-rako plan espezifiko bat egin behar dela, horrela, interesa duten langile guztiek B2 maila lor dezaten.

Ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi basozainen kolektiboko lankide batzuek azaldu dizkiguten zenbait zalantza argitzen saiatzeko, oso interesgarriak izan baitaitezke gainerako langileentzat ere.

Txandakako lanaren osagarria kobratu dezakegu?

Gure Administrazioan, urteko lanaldi orokorra 1.592 ordukoa da. Alabaina, lan txanda batzuek, astelehenetik ostiralera bitarteko goizeko edo arratsaldeko ohiko lanaldiak baino nekagarriagoak direnez, ordu konpentsazioa daukate, honako hauek alegia: LOTURA

• Goizeko, arratsaldeko eta gaueko txanda: 1.457 ordu urtean.
• Gaueko txanda finkoa: 1.535 ordu urtean.
• Goizeko eta arratsaldeko txanda, igandeetan eta jaiegunetan lan eginda: 1.554 ordu urtean. • Lanaldi zatitua, igandeetan eta jaiegunetan lan eginda: 1.569 ordu urtean.
• Lanaldi malgua (horixe da basozainei dagokiguna): 1.512 ordu urtean.

Ordu murrizketa horretaz gain, txandakako lanak, gaueko lanak eta jaiegunetako lanak konpentsazio ekonomikoa ere badute.

Gure lan txanda espezifikoa da eta lanaldi malgua du izena. Garai batean ezarri zitzaion nekagarri-tasuna dela-eta, lanpostuko osagarria % 6 igo ziguten eta urteko guztirako lanaldia 80 orduan murriztu ziguten, hau da 1.592 ordutik 1.512 ordura.

Txandakako lanaren osagarri ekonomikoa txandaka lan egiten duten pertsonei ordaintzen zaie, hau da, hiruhileko batean kontatuta, eguneko lanaldi guztietatik heren batean baino gehiagotan ordutegia aldatzen zaien langileei. Osagarri hori kobratzen duten langileek beren mailari dagokion oinarrizko soldataren % 6ko konpentsazio ekonomikoa kobratzen dute. LOTURA.

Osagarri hori indibiduala eta aldakorra da. Ez dagokio lanpostuari. Langile batek hiruhileko batean egiten dituen ez-ohiko lanaldiak hilabete batetik gorakoak badira, txandakako lanaren osagarria lasai asko eskatzen ahalko du. Eta hilabeteko kalkulua egiteko, aurre-aurreko hiru hilabeteetako lanaldia hartzen da erreferentzia gisa.

Adibidez: Apirileko txandakako lana kalkulatzeko: urtarrilean, otsailean eta martxoan 60 egunetan lan egin baduzu, txandakako lanaren osagarria kobratu ahal izateko, gutxienez 21 egunetan gainerako 39 egunetan izan ez duzun lan txanda batean lan egin beharko duzu, 39 egun horietan egindako lan txanda edozein dela ere (goizekoa, arratsaldekoa edo gauekoa).

GPA sistema ezarri zenetik, ehunka langilek ez dute osagarri hori kobratu. Azalpena oso erraza da: hiru lanaldietatik bat aldatzen ez badizute, ez duzu osagarri hori kobratuko, egun bakar bategatik iristen ez bazara ere. Hemen ez dago gatazkarik: baldintzak betetzen badituzu, kobratzeko eskubidea duzu; bestela, ez. Oso erraza da kontua.

Horri dagokionez, adierazi beharra dago pertsona batzuen jokabideengatik kolektibo guztiarentzako kontrol neurriak hartu behar izan direla. Gure lanpostuak, besteek ez bezala, egutegi irekia du, eta konpentsazio egunak aukeratzen ahal ditugu. Ez dugu onartuko jokabide indibidualista eta berekoiak direla-eta gure lan baldintzak okerragotzea, ez gai honetan ez beste batzuetan ere.

Gaixorik banago, lanera joan gabe geldi naiteke baja-agiria aurkeztu gabe?

Kasu horretan, 203/1993 Foru Dekretua aplikatu beharra dago: “Langile bat gaixorik dagoelako edo istripua izan duelako egun batez lanera joan gabe gelditzen bada, izan duen gaixotasuna egiaztatzen duen mediku agiria eskatzen ahalko zaio, familia medikuak emana.”

Beraz, erantzuna baietz da, baina medikuaren agiria eskatzen ahal dizute, eta, aurkezten ez baduzu, justifikatu gabeko absentziatzat har daiteke.

Gure Estatutuaren arabera, hilabete batean lanera behin huts eginez gero justifikatutako arrazoirik izan gabe, falta arina da. Hilabete batean bi eta bost egun bitarte huts eginez gero, falta larria da; eta hortik gora, oso falta larria.

Ez ahaztu erantzuleak direla ez bakarrik falta egiten dutenak, baita hori onartzen duten nagusiak eta gaia estaltzen duten funtzionarioak ere; eta falta bat egitera bultzatzen duten pertsonak ere bai.

67 urte bete baino lehen jubilatzen ahal gara?

Kongresuan, Basoetako eta Ingurumeneko Agenteen Oinarrizko Legearen Proiektu bat tramitatzen ari dira.

Proiektuaren testuan ez dago inolako erreferentziarik gure kolektiboaren jubilazio adinean koefiziente murriztaileak aplikatzeaz. Zenbait talde politikok aurkeztutako zuzenketetan, ordea, eskatu da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean xedapen gehigarri bat sartzea neurri hori jasotzeko.

Zuzenketa horietatik bitan, eskatzen da koefizientea aplikatzea bakar-bakarrik Cos d´Agents Rurals kolektiboko kideentzat, eta beste lau zuzenketetan, aldiz, Estatuko basoetako eta ingurumeneko agenteen kidego eta eskala guztientzat. Beste zuzenketa batean eskatzen da Aurrekontuei buruzko lege orokorra aldatzea, beharrezkoa den kotizazio gehigarrirako ehunekoak finkatzeko, eta beste batean, ordezte-tasa igotzea eskatzen da. Azkeneko bi zuzenketa horiek ere Agents Rurals delakoei eraginen liekete bakarrik.

Jubilazio adina aurreratzeko aipatzen diren arrazoiak askotarikoak dira: lanpostu horiek polizia administratibo bereziaren eta polizia judizial generikoaren izaera izatea, azken 40 urteotan gertatutako heriotza-istripuak, lanpostuak dituen arriskuak, su-itzaltzeak berezkoak dituen eginkizunak, lan bizitza osoan gaitasun psikofisikoak mantendu behar izatea, lanpostuaren nekagarritasuna, toxikotasuna eta arriskua, eta adinaren ondoriozko istripuak. Beste talde batzuek ez dute justifikaziorik aurkezten: eskatu egiten dute, besterik gabe.

Nolanahi ere, bakoitzaren justifikazioa alde batera utzita, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorrari gehitu nahi dioten testuan eskatzen den baldintza bakarra da, kasu batzuetan, agent rural izatea, eta beste batzuetan, basoetako eta ingurumeneko agenteen kidego eta eskaletako kidea izatea.

Zuzenketa horiek guztiak Kongresuko talde politiko minoritario batzuek aurkeztu dituzte: Coalición Canaria, Junts, ERC, BNG, Sumar eta Vox.

Orain, itxaron beharra dago ea Kongresuan zer onesten duten. Berrikuntzaren bat baldin badago, jakinaraziko dizuegu.

Berriki prentsan irakurri dugunez, Gobernuak onartu du “nekagarritasun” handiko lanbide batzuetan lehenago jubilatzeko aukera sartzea pentsioen sistema berritzeko testu batean. Nekagarritasun handiko lanbidetzat hartzen dira muga-mugako baldintzetan lan egitea eskatzen dutenak, dela etengabeko ahalegina egin behar delako, dela zailtasun handiko lanbideak direlako honako inguruabar hauengatik, besteak beste: adina, muturreko beroaren edo hotzaren eraginpean egotea, zarata, bibrazioak, adi-adi egon beharra etengabe, indar fisikoa etengabe erabiltzea, gaueko lana eta txandakako lana egitea, eta etengabe norberaren babeserako ekipamendua erabiltzea. Ikusiko dugu zer ateratzen den eztabaida horretatik.

Eta ordu-malgutasunaz, zer?

INFO hau bukatu aurretik, oroitarazi nahi dizuegu oraindik mahai gainean daukagula sartzeko eta ateratzeko ordu-malgutasunaren gaia. Horri dagokionez, batzar bat antolatu genuen LABek Mahai Sektorialean aurkeztu behar zuen proposamena finkatzeko eta bozkatzeko. Gero, proposamen hori Administrazioari igorri genion, eta orain Funtzio Publikoaren erantzunaren esperoan gaude. Zalantzaren bat edo arazoren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin. LABeko ordezkariok eta talde juridikoak gure esku dagoen guztia eginen dugu zuri laguntzeko.

Zalantzaren bat edo arazoren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin. LABeko ordezkariok eta talde juridikoak gure esku dagoen guztia eginen dugu zuri laguntzeko.

Propuesta de LAB para el colectivo de Basozainak Guarderío de Medio Ambiente

Administrazioa 2024/06/25

PDF INFOadm

Con la ya extensa trayectoria de LAB trabajando con y por este colectivo, no creemos que exista ninguna duda acerca de nuestra posición: siempre hemos estado, estamos y estaremos totalmente comprometidos y comprometidas con la mejora de nuestras condiciones laborales, así como con cuantas medidas sean necesarias para mejorar el servicio que ofrecemos tanto a la sociedad como al medio ambiente.

Desgranamos a continuación nuestras principales reivindicaciones, de cara a mejorar tanto las condiciones de nuestro colectivo como el servicio que prestamos.

Recuperación del poder adquisitivo

En nuestra hoja de ruta, donde están recogidos los retos que nos hemos marcado para esta legislatura, ocupa un lugar prioritario la recuperación del poder adquisitivo.

Nuestra posición no es de ahora y es bien conocida por toda la plantilla, ya que la venimos reivindicando desde hace tiempo; ya en 2018 peleamos para que se incluyera la recuperación de nuestro complemento de nivel en la distribución de los fondos adicionales. Sin embargo, nadie más apostó por ello y la propuesta no salió adelante. Nuestra implicación con el tema hizo que llevásemos la demanda a los juzgados, pero el resultado no fue el que hubiésemos querido.

Lo que sí se incluyó en los fondos adicionales fue un incremento del 5% de nuestro complemento de riesgo que, todo conviene saber, tuvo el voto en contra de un sindicato.

Nuestro compromiso es seguir luchando para conseguir mejoras retributivas que reviertan aquel penoso coste 0 de nuestra subida de nivel. Ojalá que a la hora de la verdad todos y todas apostemos por ello cuando tengamos la oportunidad de conseguirlo.

Carrera Profesional

Esta es otra de las principales reivindicaciones que recoge nuestra hoja de ruta para la presente legislatura. Con el fin de hacer realidad este objetivo, llevamos ya varios meses participando de manera activa en los grupos de trabajo organizados para elaborar un nuevo Estatuto de la Función Pública. En él se va a incorporar la carrera profesional para todo el personal de la Administración Foral, incluido el Guarderío de Medio Ambiente. Calculamos que entre mayo y septiembre de 2025 se podrá terminar de negociar el texto que posteriormente se remitirá al Parlamento. Ese sistema de carrera profesional estará basado en la evaluación al desempeño, y llevará aparejada una mejora retributiva.

Normalización lingüística

Sabemos que formamos parte de uno de los colectivos más euskaldunes de toda la Administración. La normalización lingüística ha sido, desde los inicios, uno de los objetivos estratégicos de LAB.

Por eso, compartimos la necesidad de ampliar de manera significativa el número de plazas con requisito de euskera. Es más, desde LAB consideramos que la ampliación de las plazas bilingües es un derecho tanto de la plantilla como de la sociedad a la que damos servicio. Es esta vocación de prestar servicio la que nos lleva, asimismo, a escuchar de forma abierta las voces de las y los compañeros que plantean que no estaría mal contar, en las zonas de la muga, con alguna plaza con requisito de francés.

Pero eso sí: desde LAB defendemos que el incremento de plazas con requisito lingüístico debe ir necesariamente acompañado de un plan formativo específico que sirva para que todo el personal que esté interesado pueda llegar a obtener el nivel B2.

No queremos dejar pasar esta ocasión para intentar aclarar ciertas dudas que nos han transmitido algunos de nuestros compañeros y compañeras del Guarderío, ya que pueden ser de gran interés también para el resto de la plantilla.

¿Nos corresponde cobrar el complemento de turnicidad?

La jornada laboral general en nuestra Administración está determinada en 1.592 horas anuales. Hay distintos regímenes de turnos que, al considerarse más penosos que el trabajo de lunes a viernes de mañana o de tarde, tienen compensación horaria y son los siguientes: 
ENLACE

• Turno de mañanas, tardes y noches: 1.457 horas en cómputo anual.
• Turno fijo de noches: 1.535 horas en cómputo anual.
• Turno de mañanas y tardes con trabajo en domingos y festivos: 1.554 horas en cómputo anual.
• Jornada partida con trabajo en domingos y festivos: 1.569 horas en cómputo anual.
• Jornada flexible (este es el que nos corresponde al Guarderío Forestal): 1.512 horas en cómputo anual.

Además de esta reducción horaria, el trabajo a turnos, en horario nocturno y en día festivo tienen compensaciones económicas. Nuestro turno es específico y se llama jornada flexible. En compensación a la penosidad que se le supuso en su momento, nos incrementaron el complemento al puesto de trabajo en un 6% y nos redujeron 80 horas del cómputo anual, de 1.592 a 1.512.

El complemento de turnicidad se paga a las personas que trabajan con régimen de turnos rotatorios, entendiéndose por tales aquellos que conlleven la modificación del horario en más de un tercio de las jornadas de trabajo en cómputo trimestral global.

Quienes cobren este complemento percibirán una compensación económica del 6% del sueldo inicial de su nivel respectivo ENLACE.

Este complemento es individual y variable, no es un complemento a un puesto. Si el número de jornadas diferentes a la habitual que hace una persona suponen más de un mes de cada tres, ésta podría solicitar el pago del complemento de turnicidad sin mayor problema. Y para hacer el cálculo mensual, se toma como referencia la jornada de los tres meses inmediatamente anteriores.

Por ejemplo: Para calcular la turnicidad del mes de abril, si en enero, febrero y marzo has trabajado 60 días, para poder cobrar la turnicidad has tenido que trabajar al menos 21 días en otro turno distinto al que has trabajado los otros 39. El turno trabajado esos 39 días puede haber sido de mañana, de tarde o de noche.

Desde que se implantó el GPA, cientos de personas dejaron de percibir este complemento, y la explicación es bien sencilla: si no llegas a esa modificación de más del tercio de las jornadas, aunque sea por un único día, se deja de cobrar el complemento. No es una cuestión conflictiva: si cumples las condiciones, tienes derecho a cobrarlo; si no, no. Así de sencillo.


A este respecto, no podemos dejar de señalar que conductas individuales nos han llevado a medidas de control para todo el colectivo. El nuestro, es el único puesto de trabajo que tiene calendario abierto y que nos permite poder elegir los días de compensación. No vamos a consentir, en este y otros temas, que decisiones y actitudes tan individuales como egoístas nos lleven a empeorar nuestras condiciones laborales.

¿Puedo dejar de ir un día a trabajar por enfermedad sin presentar el parte de baja?


La normativa a aplicar la establece el Decreto Foral 203/1993: “Cuando un empleado permaneciere un día ausente de su puesto de trabajo por motivo de enfermedad o accidente, se le podrá exigir el justificante facultativo, extendido por su médico de cabecera, que acredite la dolencia que ha padecido”.

Así que la respuesta a la pregunta es que sí, pero se te puede exigir el justificante facultativo y, si no lo aportas, se considerará como ausencia injustificada del puesto de trabajo.

Según se recoge en nuestro Estatuto, la ausencia sin causa justificada por una sola vez en el periodo de un mes se considera falta leve. Si ocurre entre dos y cinco veces en un mes es una falta grave, y si es más veces se considera muy grave.

Tampoco olvidemos que incurren en responsabilidad no sólo las personas que hayan cometido la falta, sino también las y los superiores que las toleran y las funcionarias y funcionarios que las encubran, así como quienes inducen a su comisión.

¿Nos vamos a poder jubilar antes de los 67 años

En el Congreso está en tramitación un Proyecto de Ley Básica de Agentes Forestales y Medioambientales.

Aunque en el texto del proyecto no hay referencia alguna a la aplicación de coeficientes reductores de la edad de jubilación para nuestro colectivo, sí que en varias de las enmiendas que han presentado distintos grupos políticos se pide para ello la inclusión de una Disposición Adicional en la Ley General de la Seguridad Social.

En dos de las enmiendas se pide la aplicación únicamente para los miembros del Cos d´Agents Rurals, y en cuatro para todos los diferentes cuerpos y escalas de Agentes Forestales y Medioambientales del Estado. En una se pide la modificación de la Ley General de Presupuestos para fijar porcentajes de la cotización adicional necesaria, y en otra, el incremento de la tasa de reposición. Estas dos últimas también referidas sólo a los Agents Rurals.

Las razones que se recogen en las enmiendas para justificar este adelanto en la edad de jubilación son variadas: la consideración de policía administrativa especial y judicial genérica, los accidentes mortales de los últimos 40 años, los riesgos del puesto, las funciones propias de la extinción de incendios, las condiciones psicofísicas que hay que mantener a lo largo de la vida laboral, la penosidad, toxicidad y peligrosidad del puesto, y los accidentes por razón de edad. También hay quien no lo justifica, únicamente lo pide.

De todas maneras, independientemente de la justificación de cada cual, el texto que piden incorporar a la Ley General de la Seguridad no lleva más condición que la de ser agent rural en unos casos y miembro de los distitos cuerpos y escalas de agentes forestales y medioambientales en otros.

Las enmiendas las han presentado Coalición Canaria, Junts, ERC, BNG, Sumar y Vox, todos ellos grupos minoritarios.

En este momento hay que esperar hasta ver qué es lo que se aprueba en el Congreso. Informaremos en cuanto haya novedades.

Según recientes noticias de prensa, el Gobierno ha admitido incluir en un texto de reforma del sistema de pensiones que determinadas profesiones “penosas” podrán jubilarse antes de tiempo por cumplir cierta edad. Y se entienden como profesiones penosas aquellas que realizan actividades en condiciones extremas que implican un esfuerzo constante o de gran dificultad caracterizado, entre otras circunstancias, por la edad, la exposición al calor o frío extremos, el ruido, las vibraciones, la atención permanentemente requerida, el uso permanente de fuerza física, la nocturnidad, la turnicidad o el uso permantente de equipos de protección personal portados. Ya veremos qué resulta de todo esto.

¿Cómo está el tema de la flexibilidad horaria?

No queremos terminar este INFO sin antes recordaros que todavía tenemos sobre la mesa el tema de la flexibilidad de entrada y salida. A este respecto, convocamos una asamblea con el fin de decidir y votar la propuesta de LAB a presentar en Mesa Sectorial. Transmitimos dicha propuesta a la Administración, y ahora estamos a la espera de recibir la pertinente respuesta por parte de Función Pública. Si te surgen dudas o tienes algún problema, ponte en contacto con nosotras. Las delegadas y el equipo jurídico de LAB te ayudaremos en todo lo posible.

Si te surgen dudas o tienes algún problema, ponte en contacto con nosotras. Las delegadas y el equipo jurídico de LAB te ayudaremos en todo lo posible.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB