Hay 848 invitados y ningún miembro en línea

ADM HLE EAE abuso

Administrazioak kudeaketa txapuzeroa egiten du hezkuntza-laguntzako espezialisten kontratazioan

Administrazioa 2024/06/11

Hezkuntza-Laguntzako Espezialisten (HLE) kontratazioan, kolektibo horren eskubide guztiak urratzen ari dira. Ia 500 pertsona daude kolektiboan, eta kudeaketa txapuzeroaz hitz egin dezakegu. Administrazioak ahalik eta gehien estutzen du, eta lanaldi eta baldintza onartezinak ezartzen ditu. Pertsona horiek, lekualdatze-lehiaketako, merezimenduetako eta oposizio-lehiaketako prozesuetan parte hartu duten arren, zenbaki bat besterik ez dute, baina ez dakite destinoa eta, lan-kontratudunen kasuan, ezta lanaldiaren portzentajea zenbatekoa den ere. Eguneko lanaldia 2,5 eta 9 ordu artekoa izan daiteke; guztiak zuzeneko arretakoak.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako arreta-eskaria etengabe handitzen ari da, baina premia horiei erantzuteko baliabideak ez dira proportzio berean handitzen ari.

Une honetan, datorren ikasturterako plazak noiz esleituko zain gaude, baina “beharrizan aldakorrak” aitzakiatzat hartuta, azken unera arte itxaroten dute esleipenak egiteko. Horrek guztiak ziurgabetasuna eta prekarietatea sortzen ditu, ez baitakigu HLE bakoitzak zer plaza eta lanaldiaren zein portzentaje izango duen. Horrez gain, lekualdatze-lehiaketan, langile horiei eskatzen zaie aukera dezatela zein plaza-zenbakitara joan nahi duten, baina ez da esaten zer plaza den, non dagoen, ez eta plaza horrek duen lanaldiaren portzentajea zenbatekoa den ere. Nola aukera daiteke baldintza horietan? Ez da harritzekoa, panorama horretan, 8 pertsona bakarrik arriskatu izana lekualdatze-lehiaketan parte hartzera.

Ziurgabetasun-egoera hori areagotu egiten da euskarazko plazei erreparatzen badiegu; izan ere, hizkuntza-eredu hori aukeratzen badu langileak, eredu horri lotuta geratzen delako, alde batera utzita nora joan behar duen edo zenbateko lanaldia duen. Lingua Navarrorumen "ezegonkortze" prozesu honetan eskainitako plazen eskasiaz, zer esan? 2 plaza daude lanaldi osokoak eta 7 partzialekoak Nafarroa osorako. Lotsagabekeria galanta!!

Argi eta garbi: Administrazioko gainerako langileekin alderatuta, diskriminazio-egoeran gaude. Ezin da hainbeste zalantza eta inprobisazio egon, ikastetxeetan dauden premiak kontuan hartzen baditugu. Kudeaketa txar horren ondorioz, destinoak eta lanaldiak ez dira ezagutzen, ezta lekualdatze-prozesuan zein plaza sartuko diren ere. Hori gutxi balitz, ez dute zalantzarik gure miseria luzatzeko, urteroko mugikortasun-proposamenak gure baldintzak are gehiago okertzen baititu. Gainera, langileen arteko diskriminazioa bultzatzen da; hainbat lehentasun ezartzen dira, kontratu motaren arabera, eta hori guztia lanaldi-murrizketen balizko doikuntzen mende dago.

Horri guztiari gehitu behar dizkiogu honakoak: ustekabeko ezintasunengatik kaleratzea, defentsarako inolako aukerarik gabe, zigorrak; kanpoko erasoak, seriotasunez lantzen ez direnak eta neurri zuzentzailerik aplikatzen ez dutenak, eta abar.

Egoera hau iruzur hutsa da: guk ikasketak, inbertsio ekonomikoa, denbora eta ilusioa jarri ditugu; zer dugu ordainetan? Lanpostu bat prekarioan, lanaldiaren portzentajea zein den jakin gabe, eta leku ezezagun batean.

Kalitatezko zerbitzu publikoaz ari gara, hori uste genuen behintzat, eta inklusio sozialaz ari gara, hori aski inportantea. Baldintza hauetan, ordea, ba al dago lan hau ongi egiterik?

La Administración hace una gestión chapucera en la contratación de Especialistas de Apoyo Educativo

Administrazioa 2024/06/11

En la contratación de Especialistas de Apoyo Educativo (EAE) se están vulnerando todos los derechos de este colectivo que suma casi 500 personas hasta el punto de que podemos hablar de una gestión chapucera. La Administración exprime al máximo e impone jornadas y condiciones inasumibles. Estas personas, pese a haber participado en procesos de concurso de traslados, méritos y concurso oposición, solo tienen un número, pero desconocen el destino e incluso, en el caso del personal laboral, el porcentaje de su jornada. La jornada diaria puede oscilar entre 2,5 y 9 horas; todas ellas de atención directa.

La demanda de atención al alumnado con necesidades educativas especiales no deja de aumentar, pero no aumenta en la misma proporción los recursos para quienes atendemos estas necesidades.

En este momento estamos a la espera de que se adjudiquen las plazas para el próximo curso, pero con la excusa de “necesidades cambiantes” esperan hasta el último momento para realizarlas. Todo esto genera incertidumbre y precariedad porque no se sabe qué plaza ni qué porcentaje de jornada va a tener cada EAE. Para colmo, en el concurso de traslado, se pide a este personal que elija a qué número de plaza desea ir pero no se dice qué plaza es, ni dónde, ni el porcentaje de jornada que tiene esa plaza. ¿Cómo se puede elegir en esas condiciones? No es de extrañar que, con semejante panorama, solo 8 personas se hayan arriesgado a participar en el concurso de traslado.

Esta situación de incertidumbre se acentúa cuando hablamos de plazas en euskera porque si se elige este modelo lingüístico se queda ligado a él, independiente de dónde se tenga que desplazar o con cuánta jornada. Por no hablar de la escasez de plazas en Lingua Navarrarum ofertadas en este proceso de “desestabilización”: 2 a jornada completa y 7 a parcial para todo Nafarroa. ¡¡Una sinvergüenzada!!

Estamos claramente ante una situación de discriminación frente al resto de personal de la Administración. No es posible que existan tantas dudas y tanta improvisación con las necesidades existentes en los centros educativos. Esta mala gestión provoca que no se conozca los destinos, ni la jornada, ni siquiera qué plazas van a entrar en el proceso de traslados. Por si esto fuera poco, no dudan en prolongar nuestra miseria con una propuesta de movilidad anual que vuelve a empeorar todavía más nuestras condiciones. Además, se propicia la discriminación entre el personal, estableciendo diferentes prioridades y dependiendo del tipo de contrato que se tenga, y todo ello sujeto a posibles ajustes de reducciones de jornada.

A todo esto, debemos añadir despidos por incapacidad sobrevenida, sin posibilidad de defensa, sanciones, agresiones externas que no se abordan con seriedad, ni se aplican medidas correctoras, etc.

Esto cada vez se parece más al timo de la estampita: estudios, inversión económica, tiempo, ilusión… y a cambio ¿qué conseguimos? Una plaza en precario sin saber con qué porcentaje de jornada y en un lugar desconocido.

Se supone que estamos hablando de un servicio público de calidad y de algo tan importante como la inclusión social. ¿Alguien puede pensar que en estas condiciones se puede hacer bien este trabajo?

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB