Hay 1393 invitados y ningún miembro en línea

ADM Mesa General

Osasun langileentzako Lanbide Karrera onartu ondoren, Administrazioko gainerako langileentzako karrera lortzeko borrokan segituko dugu

Administrazioa 2024/06/06

Nafarroako Gobernuko gainerako langileentzako Lanbide Karrera estatutu berria prestatzeko eratu diren lan mahaietan lantzen ari da.

Bileran, soldataren % 2ko igoera onartu da, eta Estatuak onetsi ondoren indarra hartuko du.

Asteazken honetan Mahai Orokorrak egin duen bileran onetsi egin da, alde batetik, Osasun Departamentuari atxikitako C eta D mailetako osasun langileentzako lanbide karrera, eta, bestetik, soldaten % 2ko igoera langile guztientzat. LABek egoera aprobetxatu du bi kolektibok jasaten duten egoera larria salatzeko: hezkuntza-laguntzako espezialistak eta kanpainetako suhiltzaileak.

  • Osasun Departamentuari atxikitako C eta D mailetako osasun langileentzako lanbide karrera: Osasun departamentuak eta LAB eta UGT sindikatuek sinatutako akordioari esker, oraindik lanbide karreraz baliatu ezin ziren osasun langileek lanbide karrera izateko eskubidea izanen dute. Erabaki horrek 10.000.000 euroko gastua sortuko du, eta onuradunak 3.200 langile inguru izanen dira. Aurreikuspenen arabera, langile horietatik 2.600 inguru aurten berean hasiko dira kobratzen dagokiena. Profesionalen zuzendari Nacho Iriartek adierazi du espero dutela Gobernuak hilabete honetan onestea erabaki hori. Berriz ere argi gelditu da LABek sinatzen duena bete egiten dela.

    Gogorarazi beharra dago LABek ere sinatu zuela Lanbide Karrerarako sistema bat prestatzea Administrazioko gainerako langile guztientzat. Proiektu hori Funtzio Publikoaren lan mahaietan jorratzen ari da. Prozesua aurrera doa, baina guk nahi genuen baino mantsoago. Horregatik, Mahai Orokorraren bileran eskatu dugu prozesu hori azkarrago joan dadila, eta, alde horretatik, espero dugu epe ertainean negoziazioei buruzko berri gehiago eman ahal izatea.

  • Administrarien egonkortze-prozesuaren egoera: Funtzio Publikotik jakinarazi digute aste honetan berean argitaratuko dela merezimendu-lehiaketaren ondoriozko destinoen adjudikazioa, eta, prozesu hori bukatu ondoren, oposizio-lehiaketako lanpostuen aukeraketa hasiko dela. Aurreratu dute, gainera, espero dutela egonkortze-prozesuan lanpostua lortu duten administrari guztien jabetza hartzea urriaren hasieran izatea (bai merezimendu lehiaketakoak, bai oposizio-lehiaketakoak, urriaren 1ean ahal bada.

  • Zerbitzu orokorretako langileen egonkortze-prozesuaren egoera: Honi dagokionez, behar diren argibideak eskatu ditugu, eta esan digute, arazorik ez badago, espero dutela urriaren erdialdean izatea lanpostuen jabetza hartzea.
  • Hezkuntza-laguntzako espezialisten eta kanpainetako su-hiltzaileen egonkortze-prozesuak: LABek argi utzi du bi kolektibo horiek egoera larria jasaten ari direla. Lehenbizikoek baldintza onartezinetan aukeratu behar izan dituzte destinoak, beren eskubide guztiak urratu baitira. Izan ere, lanpostu-zenbakia besterik ez zaie jakinarazi: Nafarroako zein ikastetxetan arituko diren ere ez dakite, eta euskarazko lanpostua ala gaztelaniazkoa nahi duten aurretik aukeratu behar izan dute. Gainera, Hezkuntza Departamentuak ez ditu eskaini gaur egun hutsik dauden euskarazko lanpostu guztiak, eta, nolanahi ere, euskarazko lanpostu horiek behar direnak baino askoz gutxiago dira. Administrazioaren aitzakia izan da laster mugikortasun lehiaketa bat eginen dela, eta orduan izanen dutela lanpostuz aldatzeko aukera. LABek adierazi du egoera hori eta jokabide hori onartezinak direla, eta ez dugu etsiko harik eta halako diskriminazioa konpondu arte.

    Kanpainetako suhiltzaileei dagokienez, lanpostua aukeratu behar izan dute jakin gabe zenbateko lanaldia izanen duten aukeratutako lanpostuan. Gainera, egonkortze-prozesuan bete behar diren lanpostuetan ari diren lan-kontratudunak agiri bat sinatzera behartu dituzte, non espresuki adierazten baita kontratua bertan behera gelditzen dela “bi alderdiek hala adostuta”. Horrela, Administrazioak ez du kalteordainik ordaindu beharrik. Erabateko zentzugabekeria da hori! Gainera, bileran azpimarratu dugu badakigula langile horietako batzuek mehatxuak jasan dituztela agiri hori sinatzeko, bestela ez zietelako emanen egonkortze-prozesuan lortutako lanpostua, edo ez zietela kontuan hartuko orain arte pilatutako antzinatasuna. Funtzio Publikoaren ordezkariek esan dute ez dutela mehatxu horien berri, eta ez dela inolako agindurik eman kalteordainetan dirua aurrezteko, eta ikertuko dutela zer gertatu den. LABeko ordezkariok, ordea, esan dugu kontu larri hori epaitegietara eramateko prest gaudela.

  • Soldata igoera: Bestalde, Mahai Orokorrak erabaki du 2024. urterako soldata % 2 igotzea langile guztientzat, urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin. Dena dela, oraindik ez dago jakiterik noiz ordainduko diguten igoera hori, lehenbizi Estatuak horretarako behar den araudia argitaratu behar duelako.

Aprobada la Carrera Profesional del personal sanitario, seguimos trabajando con la del personal del resto de la Administración

Administrazioa 2024/06/06

La Carrera Profesional del resto del personal del Gobierno de Navarra se está elaborando en las mesas de trabajo creadas para desarrollar el nuevo Estatuto.

En la Mesa se ha aprobado el incremento retributivo del 2% que se publicará tras la aprobación por parte del Estado.

En la Mesa General que ha tenido lugar este miércoles se han aprobado la Ley Foral de Carrera Profesional para el personal sanitario de los niveles C y D adscritos al departamento de Salud, y el incremento salarial del 2% para todo el personal. Desde LAB hemos aprovechado para denunciar la situación tan grave que sufren dos colectivos: el del personal Especialista de Apoyo Educativo y el de los bomberos de campaña.

  • Aprobación de la Carrera Profesional para el personal sanitario de los niveles C y D adscritos al departamento de Salud: Gracias a un acuerdo firmado entre el Departamento de Salud y los sindicatos LAB y UGT, el personal sanitario que hasta ahora no tenía reconocida la Carrera Profesional podrá beneficiarse de ella. Supondrá un gasto de 10.000.000€ y serán alrededor de 3.200 personas las beneficiarias. De ellas, se prevé que este mismo año unas 2.600 personas empiecen a percibir lo que les corresponde. Nacho Iriarte, director de profesionales, ha apuntado que esperan la aprobación por parte del Gobierno este mismo mes. Una vez más, queda claro que lo firmado por LAB se cumple.

    Recordamos que LAB también firmó la elaboración de una Carrera Profesional para todo el personal de la Administración, proyecto que se está llevando adelante en las mesas de trabajo de Función Pública. El proceso avanza, aunque el ritmo de ejecución es más lento de lo que nos gustaría. Por ello, en la Mesa General hemos insistido en pedir mayor celeridad y esperamos poder dar noticias de cómo va la negociación en un plazo no muy largo.

  • Situación del proceso de estabilización del personal administrativo: Desde Función Pública han informado de que esta misma semana se publicará la adjudicación de destinos del concurso de méritos, y que tras finalizar este proceso se iniciará la elección de las del concurso-oposición. Han adelantado, además, que la toma de posesión de las plazas de todo el personal administrativo estabilizado (tanto por concurso de méritos como por concurso-oposición) está prevista para principios de octubre, y han apuntado que querrían hacerlo el día 1.

  • Situación del proceso de estabilización del personal de Servicios Generales: Hemos solicitado información y, si no hay problemas importantes, se estima que la fecha de toma de posesión será a mediados de octubre.
  • Procesos de estabilización del personal especialista de apoyo educativo y del personal bombero de campaña: LAB ha puesto sobre la mesa la grave situación que están viviendo ambos colectivos. Los primeros han tenido que elegir plaza en unas condiciones inaceptables donde se han vulnerado todos sus derechos: únicamente conocen el número de plaza pero desconocen en qué centro escolar de toda Navarra está ubicada, han tenido que elegir de antemano si optan a plazas de euskera o de castellano, y han visto cómo Educación ha sacado menos plazas en euskera de las que realmente existen a día de hoy, muy lejos de las que realmente se necesitan. Desde la Administración se han escudado en que próximamente tendrán un concurso de movilidad y ahí podrán trasladarse. Desde LAB hemos recalcado que esa situación y ese modo de proceder son intolerables y no dejaremos de insistir en que hay que solucionar semejante discriminación.

    En cuanto al personal bombero de campaña, da la casualidad de que también han tenido que elegir plaza sin conocer el porcentaje de jornada que tiene la plaza que han escogido. Pero además, al personal laboral cuya plaza se va a ocupar en estabilización se le está obligando a firmar un documento en el que se cita expresamente que cesan en su contrato “por mutuo acuerdo”. De esta forma, la Administración se ahorra tener que indemnizar a este personal. ¡Todo un despropósito! Además, hemos apuntado que varias de estas personas se han sentido amenazadas y coaccionadas para firmar dicho documento, esgrimiendo que de no hacerlo no se les dará la plaza que han obtenido en la estabilización, que no se les computará la antigüedad acumulada hasta ahora… Desde Función Pública han señalado que no tienen conocimiento de ello y que en ningún momento se ha dado la orden de ahorrar en indemnizaciones, pero que lo investigarán. Desde LAB, en cambio, nos hemos mostrado dispuestas a acudir a la vía judicial.

  • Incremento retributivo: Por otro lado, en esta Mesa General también se ha aprobado, para todo el personal, un incremento retributivo del 2% para este 2024, que se abonará con carácter retroactivo al 1 de enero, aunque todavía no se sabe en qué mes se nos ingresará porque se está a la espera de que el Estado publique la norma correspondiente.
 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB