Hay 1103 invitados y ningún miembro en línea

ADM EAE def puebl

Hezkuntzak onartu egin du HLEen eta fisioterapeuten lanaldiaren portzentajea zuzentzea

Administrazioa 2024/05/02

LABek Arartekoaren Bulegoan jarritako kexa dela eta, Hezkuntzak atzera egin behar izan du eta ikastetxeetako laguntza-langileen aurka hartutako enegarren neurria zuzenduko du.

Ikasturte honen hasieran, LABek jakin zuen ikastetxeetako laguntza-langileek (gehienbat HLEak eta fisioterapeutak) sinatu behar izan zituzten kontratuetan langile horiei aplikatu behar ez zaien portzentaje-murrizketa bat ezarri zitzaiela ordutegian. Urteko lan egutegia arautzen duen foru aginduan ezarri zen lanaldia 5 minutu luzeagoa izanen zela, baina hori ez zela aplikatuko laguntza-langileei. Hala ere, Hezkuntzak haiei ere aplikatu zien. Are gehiago: modu berezi batean aplikatu zien, eta, horren ondorioz, HLEei eta fisioterapeutei galera ekonomikoa eragin zaie, bai soldatan, bai kotizazioetan.

Hori dela eta, Carlos Gimenok zuzentzen duen departamentuarekin harremanetan jartzen saiatu ginen, arazoa konpontzeko, baina gure ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren. Hori ikusita, LABek Arartekora jo zuen, eta horrek, otsailean, adierazi zuen bat zetorrela LABek egindako irakurketarekin, eta gaineratu zuen Hezkuntza Departamentuari eskatua ziola egoera hori zuzentzea.

Berriki, Arartekoaren jakinarazpen bat jaso dugu, non adierazten baitzaigu Hezkuntza Departamentuak onartu duela haren errekerimendua eta “azaldutakoarekin bat etorriz, zuzendu behar dituela laguntza-langileen lanaldiaren portzentajeak” eta “behar diren kontribuzioak eta kotizazioak erregularizatuko dituela”.

LABen, pozik hartu dugu berri hori. Aringarri bat izan da, kolektibo hori oso zaurgarria delako eta jende asko biltzen duelako. Hezkuntza Departamentuak behin baino gehiagotan hartu ditu oso feminizatuta dagoen kolektibo honen aurkako neurriak. Urteak daramatza jokabide horrekin, eta horren adibide garbia da egonkortze-prozesuan gertatu dena. Izan ere, prozesu horretan lanpostua lortu duten HLEek lanpostu-zenbakiari begiratuta aukeratu beharko dute lanpostua, zein destino duen jakin gabe! Gainera, Hezkuntzak langileek eta sindikatuek aurkezten dituzten kexa eta eskaera guztiei muzin egiten die, are halako bidegabekerien aurkakoei ere!

Horregatik, LAB sindikatutik Hezkuntza Departamentuari exijitzen diogu azter dezala nondik datorren kolektibo zaurgarrienei kalte egiteko gogo hori, eta hori zuzentzeko behar diren neurriak har ditzala. Guk, bitartean, borrokan segituko dugu langile publiko horiek beren helburu nagusia lortu arte: enplegu eta baldintza duinak!

Educación accede a corregir los porcentajes de jornada del personal EAE y Fisioterapeuta

Administrazioa 2024/05/02

La queja interpuesta por LAB ante el Defensor del Pueblo ha hecho que el Departamento de Educación tenga que recular en la enésima medida adoptada contra el personal asistencial de los centros educativos.

A inicios del presente curso escolar, LAB tuvo conocimiento de que en los contratos que hizo firmar al personal asistencial de los centros educativos (en su mayoría personal EAE y Fisioterapeuta) constaba una reducción del porcentaje de horario que no es de aplicación a ese personal. En la orden foral que regula el calendario laboral anual se establecía un aumento de la jornada de 5 minutos, pero éste no debía aplicarse al personal asistencial. Educación se lo aplicó. Pero no contento con ello, se lo aplicó de una forma distinta a cómo se lo había aplicado al personal afectado, generando a EAEs y Fisioterapeutas una pérdida económica, tanto a nivel salarial como en concepto de cotizaciones.

Ante tal situación, intentamos ponernos en contacto con el Departamento que dirige Carlos Gimeno, para solucionar el problema, pero todos nuestros intentos fueron en vano. LAB acudió entonces al Defensor del Pueblo, y éste, en febrero pasado, comunicó que coincidía en la lectura realizada por este sindicato y añadió que había solicitado al Departamento de Educación que subsanase esa situación.

Recientemente hemos recibido una comunicación del Defensor del Pueblo informando de que el Departamento de Educación ha accedido a su requerimiento y va a proceder a “corregir, conforme a lo expuesto, los porcentajes de jornada del personal asistencial” y a “regularizar las contribuciones y cotizaciones correspondientes”.

Desde LAB acogemos esta noticia con agrado, pero también con un gran alivio, pues se trata de un personal muy numeroso y vulnerable. No es la primera vez que Educación adopta medidas que agravan la situación de este colectivo tan feminizado. Lleva años haciéndolo, y claro ejemplo de ello está siendo el proceso de estabilización, pues las y los EAEs que han obtenido plaza deben elegir la suya atrediendo únicamente al número de plaza, sin saber ni siquiera dónde está ubicada. Además, Educación se afana en hacer caso omiso de todas las solicitudes y quejas presentadas tanto por las propias personas afectadas como por quienes las representamos; ¡incluso en casos tan evidentes como este último!

Por ello, desde LAB exigimos al Departamento de Educación que analice la procedencia y la causa de este afán por perjudicar a los colectivos más vulnerables, así como que depure responsabilidades. Ninguna maniobra en esta dirección hará que dejemos de luchar por el principal objetivo que persiguen estas trabajadoras y trabajadores públicos: ¡un empleo y unas condiciones dignas!

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB