Hay 882 invitados y ningún miembro en línea

ADM MG caos administrativaseb

Administrariak egonkortzeko prozesua

Azalpenen ondoren ere, ez dugu ulertzen

Administrazioa 2024/04/23

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak azalpenak eman ditu gaur administrariak egonkortzeko prozesuan sortutako egoerari buruz. Dena giza akats bati egozten dio, eta hori uler dezakegu. Hala ere, horrek ez du azaltzen zergatik saiatu diren gertatutako ezkutatu eta aurrera egiten, eta zergatik argitaratu ziren lanpostu aukeraketaren emaitzak errekurtsoak ebatzi aurretik.

Administrazioak gaur Mahai Orokorrean eman dituen azalpenen arabera, administrariak egonkortzeko prozesuan gertatu den egoera kaotikoa giza akats soil batek eragin du: hainbat arrazoirengatik 30 lanpostu kendu behar izan ziren prozesutik, eta horiek beste horrenbeste lanposturekin ordezkatzeko orduan, 7 lanpostu oker hautatu ziren.

Geroagoko kudeaketari dagokionez, esan dutenez, zuzen jokatu dute: aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak onartu dituzte eta, ondorioz, bertan behera utzi dute lehendik egina zegoen lanpostu aukeraketa.

Prozesuan sartu beharreko lanpostuak aukeratzean akats bat egin daitekeela onartzen dugu, baina ulertezina iruditzen zaiguna da prozesuarekin aurrera egitea, hori guztia ebatzi gabe (Funtzio Publikoak bazuen errekurtso horien berri). Begien bistakoa da lanpostu aukeraketaren emaitza argitaratu baino lehen egin behar zela. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu zer dela-eta izan duten halako presa arazoa konpondu gabe aurrera egiteko eta, horrela, beste akats bat egiteko.

Komunikabideei eginiko adierazpenetan, kontseilariak ziurtatu du ez zaiela kalte egingo prozesu honetan parte hartu duten ehunka pertsonari, baina hori ez da egia. Izan ere, pertsona batzuek galdu egingo dute aukeratu zuten lanpostua; beste batzuei beste herri bateko lanpostu bat egokituko zaie, edo ezin izango dira funtzionario izan; beste batzuek opor egun guztiak gastatu behar izan dituzte, eta guztiek ikusten dute orain prozesua hilabete batzuk luzatuko dela. Gainera, egoera horrek ziurgabetasun handia sortu du honen gisako gainerako prozesuetan.

Argi jokatu ez izanaren eta gardentasun faltaren salaketaren harira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak onartu egin du sindikatuei informazioa eman behar ziela eta barkamena eskatu dute horregatik.

LABen iritziz, tamalgarria da giza-akatsa antzeman zenetik aurrera egin den kudeaketa guztia, eta atsekabe handia hartu dugu egonkortze-prozesuan murgilduta dauden ehunka langilerengan izango dituen ondorioengatik.

Proceso de estabilización del personal Administrativo

Tras las explicaciones seguimos sin entender

Administrazioa 2024/04/23

La Dirección General de Función Pública ha dado hoy explicaciones sobre la situación creada en el proceso de estabilización del personal administrativo. Achaca todo a un error humano, algo que podemos entender, pero no explica la huída hacia adelante y por qué se publicó la elección de plazas antes de resolver los recursos.

Según las explicaciones dadas hoy por la Administración en la Mesa General, la situación caótica que se está viviendo en el proceso de estabilización de personal administrativo, se debe solamente a un error humano, al seleccionar 7 de las 30 plazas que hubo que incorporar al proceso de estabilización, tras verse obligados a detraer otras tantas por diferentes motivos.

En cuanto a la gestión posterior, según han dicho, han actuado correctamente, estimando los recursos de alzada presentados y, por tanto, anulando la elección de plazas que ya se había realizado.

Podemos admitir que se produjera un error al seleccionar las plazas, pero lo que no podemos entender es que se siguiera adelante con el proceso sin resolver todo esto antes. Debería haberse hecho previo a la publicación del resultado de la elección de las plazas. Seguimos sin entender esas prisas, ese nuevo error y esa huida hacia adelante.

En declaraciones a la prensa, la consejera aseguró que no se van a producir perjuicios para las cientos de personas involucradas en este proceso, pero esto no es cierto. Entre otras cosas, hay personas que van a perder la plaza que eligieron, van a tener que elegir plaza en otras localidades, o no van a poder acceder a ser funcionarias; en algunos casos han sido obligadas a gastar las vacaciones y todas ellas ven que ahora el proceso se va a alargar varios meses. Además, esta situación crea incertidumbre en todos los procesos similares.

Desde la DG de Función Pública, ante la denuncia de oscurantismo y falta de transparencia, se ha admitido que los sindicatos deberíamos haber sido informados y se han disculpado por ello.

Desde LAB lamentamos la gestión que se ha realizado desde la detección del error humano, así como las consecuencias que ello va a tener para los cientos de trabajadores y trabajadoras inmersos en este proceso de estabilización.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB