Hay 868 invitados y ningún miembro en línea

ANADP Concentra San José 21 03 2024

Laugarren geldialdia: San José zentroa

C mailara igotzea ezinbestekoa da zerbitzuak hobetzeko

PAGNA 2024/03/21

PDF Langileen Batzordearen komunikatua

San José zentroan egindako honekin bukaera eman diogu Langileria Batzordeak PAGNAko lantoki bakoitzaren aurrean egin duen mobilizazio multzoari. Oraingo honetan San José zentroan bildu gara, eta LABek aukera hau baliatu nahi du zentro honetako langile guztiei gure babesa adierazteko, batez ere zaintzaileei, C mailara igotzeko borrokan segi dezaten.

Zaintzaileek denbora asko daramate maila-igoera eskatzen, eta LABen argi dugu kolektibo horren eginkizunak laguntzaile-mailatik askoz ere gorago daudela, eta, beraz, D mailan egin behar diren eginkizunetatik gora. Egunero egiten dituzten funtzioak C mailari dagozkio, dudarik gabe. Eta horregatik presakoa da langile horiek goragoko maila batean sailkatzea. Gainera, ziur gaude igoera horrek zerbitzua hobetzea ekarriko lukeela.

Dena dela, hori ez da San José zentroak behar duen hobekuntza bakarra. Badira beste arazo batzuk, adibidez zerbitzu orokorretako langileei eragiten dietenak: ez da barne-mugikortasuneko prozesurik egiten; plantillak oraindik ez dauka 2024ko egutegi definitiboa; Agentziak bere kasa egin dituen aldaketen ondorioz, asteburuetako langileei murrizketa handiak egin zaizkie; ez da langileen ordezkapenik egiten; plantillak sekulako lan-karga dauka; erasoen aurrean babesgabe sentitzen dira... Garaia da zentroko langile guztien lana duintzeko eta lan baldintza egokiak ezartzeko, kalitatezko zerbitzua ematea errazagoa izan dadin.

Hortaz, LAB sindikatutik, berriz ere gure babesa adierazi nahi diegu San José zentroko langileei, eta gure eskakizunetan tinko segitzeko konpromisoa berresten dugu, PAGNAko langile guztien lana eta lan baldintzak duinak izan daitezen.

Zaintzen duena zaindu beharra dago!

Cuarta parada: Centro San José

La subida al nivel C, clave para una mejora del servicios

ANADP 2024/03/21

PDF Comunicado del CP

Con esta concentración en el Centro San José hemos puesto punto y final a la ronda de movilizaciones que desde la Comisión de Personal se han estado llevando a cabo ante cada centro de trabajo de la ANADP. Desde LAB queremos mostrar todo nuestro apoyo al personal de este centro, y especialmente, al personal cuidador y su lucha para conseguir que lo reencuadren en el nivel C.

Este personal lleva un largo camino exigiendo la subida de nivel, y en LAB tenemos claro que sus funciones sobrepasan con creces las propias de un nivel auxiliar como es el D. Las que desempeñan en su rutina diaria pertenecen, claramente, a un nivel C, por lo que es tan urgente como necesario reencuadrarlos en un nivel superior al actual. Además, estamos convencidas de que ese avance traerá consigo importantes mejoras en el servicio.

Sin embargo, no es esa la única necesidad que tienen en San José. Existen otras que afectan, además de a las cuidadoras, también a otro personal como el de servicios generales: no existe ningún proceso de movilidad interna, la plantilla carece aún de un calendario definitivo para este 2024, el personal de fines de semana ha sufrido una merma importante debido a los últimos cambios unilaterales adoptados por la Agencia, no se sustituye al personal, la plantilla sufre una sobrecarga de trabajo enorme, está muy expuesta a agresiones... Ya es hora de dignificar la labor y las condiciones de todo el personal del centro y establecer unas condiciones gracias a las cuales sea más fácil poder ofrecer un servicio de calidad.

Así pues, desde LAB volvemos a mostrar todo nuestro apoyo al personal del Centro San José y nos reafirmamos en nuestras exigencias para dignificar la labor y las condiciones laborales de toda la plantilla de la ANADP.

¡Porque se debe cuidar al que cuida!

 

 ADM kartel batzara 4 ordu

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB