Hay 780 invitados y ningún miembro en línea

ADM defensor del pueblo

Arartekoak Hezkuntza Departamentuari gomendatu dio erregularizatu dezala hezkuntza-laguntzako espezialisten eta fisioterapeuten lanaldia 

Administrazioa 2024/03/05

Arrazoia eman dio LABi, kexa bat jarri baitzuen langile horiei lanaldi-portzentajea murrizteagatik 233/2022 Foru Agindua gaizki aplikatzearen ondorioz. Hezkuntza Departamentuak argudiatu du SAP programarekin izandako arazo baten ondorio izan dela.

Arartekoak hezkuntza-laguntzako espezialisten (aurrerantzean HLEak) eta fisioterapeuten lanaldia erregularizatzea gomendatu dio Hezkuntzari. Gomendio horrekin, arrazoia eman dio LABi, kexa bat jarri baitzuen langile horiei lanaldi-portzentajea murrizteagatik 233/2022 Foru Agindua gaizki aplikatzearen ondorioz. Hezkuntza Departamentuak argudiatu du SAP programarekin izandako arazo baten ondorio izan dela.

2023an, ikusi genuen 233/2022 Foru Agindua bidegabeki aplikatzen zitzaiela Hezkuntza Departamentuaren mendeko fisioterapeutei eta HLEei. Bidegabe, bigarren artikuluan honako hau azaltzen delako: “Aurreko ataletan adierazitako lanaldi-banaketa ez zaie aplikatuko ez (...) langileei, ezta ikastetxeei atxikita daudenei ere”.

Gainera, foru agindua langile horiei aplikatzeko moduak, zeina haiekin bakarrik erabili baita, lanaldi-portzentajearen murrizketa ekarri die, eta, horren ondorioz, nomina eta kotizatutako kopurua ere baxuagoak izan dira.

Hori ikusita, LAB harremanetan jarri zen Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaritzarekin, eta jakinarazi zion ez dela bidezkoa 233/2022 Foru Agindua aplikatzea Hezkuntza Departamentuari atxikitako fisioterapeutei eta HLEei. Hala eta guztiz ere, aipatutako Foru Agindua gaizki aplikatzen jarraitzeaz gain, 2024ra arte luzatu zen haren aplikazioa, nahiz eta 2023ko abenduaren 31n indarrik gabe gelditu zen.

LABek publikoki salatu zuen egoera hori, eta kexa bat jarri zuen Arartekoaren aurrean. Berriki, arrazoia eman digu. Gure kexa dela eta, Arartekoak Hezkuntza Departamentura jo zuen, eta han esan zioten kudeaketa-programa informatikoak sortutako arazo bat izan zela: “233/2022 Foru Aginduan ezarritako lanaldia (...) automatikoki eta orokorrean aplikatzen zaie langileei, SAP programaren parametrizazioaren bitartez, eta horrek disfuntzioak eragin ditzake lanpostu jakin batzuetan”. Edonola ere, orain Arartekoak gomendio bat helarazi dio Hezkuntzari, "kexan aipatzen diren langileen kontratazioetan (hots, hezkuntza-laguntzako espezialistak eta ikastetxeetan lan egiten duten fisioterapeutak) behar den egutegi espezifikoa aplika dezaten, eta, hala badagokio, langile horien ordainsariak, kotizazioak edo lanaldi-portzentajeak erregularizatu ditzan". Horrela, bada, orain Hezkuntza Departamentuak bi hilabete ditu gomendioa onartzen duen ala ez erantzuteko, eta hala bada, akatsa konpontzeko zer neurri hartuko dituen argitzeko.

Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa txar horrek, langileei ez ezik, Administrazioari ere eragiten dio. Eta horrek, orobat, nafar guztien poltsikoei eragiten die.

Hezkuntza Departamentuan ohikoa da ordenamendu juridikoa oso zorrotz errespetatzen ez duten kudeaketa-moduak erabiltzea, eta horren ondorioak izugarriak izaten dira: edo legeak behar bezala interpretatzeko gabezia nabarmenak dituzten arduradunak daude departamentuan, edo fede txarrez jokatzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, LABek berriz ere eskatzen dio Hezkuntza Departamentuari lehenbailehen konpon dezala “akats informatiko” hori, eta ez diezaiela kalte gehiagorik egin, berez, oso baldintza prekarioak dituzten langile horiei (kontratu partzialak, beren lanpostuari ez dagozkion eginkizunak bete beharra, materialak koordinatzeko edo prestatzeko denborarik ez...). izan ere, langile horiek gero eta gehiago hondoratu beharrean, kontrako bidea hartu beharko lukete: haien lana eta funtzioak duintzea, HLEei eta fisioterapeutei beharrezkoak diren baliabideak emanez, berme guztiekin lan egin dezaten eta ikasle ahulenei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izan diezaieten.

El Defensor del Pueblo recomienda a Educación regularizar la jornada del personal EAE y fisioterapeuta

Administrazioa 2024/03/05

Ha dado la razón a la queja interpuesta por LAB sobre la reducción del porcentaje de jornada que ha supuesto la indebida aplicación de la Orden Foral 233/2022 a este personal. Educación argumenta que ha sido debido a un problema con el SAP.

El Defensor del Pueblo recomienda a Educación regularizar la jornada del personal EAE y fisioterapeuta. Ha dado la razón a la queja interpuesta por LAB sobre la reducción del porcentaje de jornada que ha supuesto la indebida aplicación de la Orden Foral 233/2022 a este personal. Educación argumenta que ha sido debido a un problema con el SAP.

Durante el año 2023, observamos que al personal EAE (especialista de apoyo educativo) y al fisioterapeuta dependiente del departamento de Educación se les estaba aplicado indebidamente la Orden Foral 233/2022. Indebidamente, porque en su artículo segundo aparece explicado que: “La distribución de la jornada de trabajo señalada en los apartados anteriores no se aplicará al personal (...), ni a los adscritos a centros docentes”.

Además, el modo en que se le ha aplicado únicamente a este personal ha supuesto una reducción del porcentaje de jornada que ha traído consigo una disminución tanto en la nómina como en lo cotizado.

Ante ello, LAB se puso en contacto con la Dirección del Servicio de Personal Temporal, comunicándole que es improcedente aplicar la Orden Foral 233/2022 al personal EAE y Fisioterapeuta adscritos al Departamento de Educación. A pesar de ello, no solo se continuó aplicando la citada Orden Foral de forma indebida, sino que, para más inri, se extendió la aplicación de la misma hasta el año 2024, a pesar de que dejaba de estar en vigor a 31 de diciembre del 2023.

LAB hizo pública la denuncia e interpuso una queja ante el Defensor del Pueblo. Ahora este nos ha dado la razón. Con el motivo de nuestra queja acudió al Departamento de Educación, y desde ahí se argumentó que se trata de un problema generado por el programa informático de gestión: “La aplicación de la jornada establecida en la Orden Foral 233/2022 (...) se realiza de forma automática y general al personal a través de la necesaria parametrización del programa SAP, lo que puede provocar disfunciones respecto de determinados puestos de trabajo”. Sea como fuere, ahora el Defensor del Pueblo ha trasladado una recomendación a Educación para que “aplique a las contrataciones del personal a que se refiere la queja (personal especialista de apoyo educativo y personal fisioterapeuta que prestan servicios en centros docentes) el calendario específico correspondiente, regularizando, si así resultara, las retribuciones, cotizaciones o porcentajes de jornada de los empleados”. Así pues, ahora Educación tiene dos meses para contestar si acepta la recomendación, y en caso afirmativo, aclarar qué medidas adoptará para subsanar el error.

Esta mala gestión del Departamento de Educación tiene consecuencias que no solamente afectan a las trabajadoras, ya que además le supone un gasto añadido a la Administración. Y esto, a su vez, recae en los bolsillos de toda la ciudadanía navarra.

Educación nos tiene acostumbradas a una gestión, como mínimo, poco respetuosa con el ordenamiento jurídico, y las conclusiones de todo ello son demoledoras: o bien hay personas responsables con deficiencias de comprensión lectora para interpretar correctamente las leyes, o actúan con mala fe.

Por todo ello, desde LAB reiteramos nuestra exigencia al Departamento de Educación para que subsane cuanto antes ese “error informático” y deje de perjudicar una y otra vez a un personal que ya de inicio sufre unas condiciones muy precarias con contratos parciales, la obligación de realizar funciones que no corresponden a su puesto, falta de tiempo para destinarlo a la coordinación o preparación de materiales... Lejos de hundir a este personal cada día más y más, el camino a seguir debe ser el opuesto: dignificar su labor y sus funciones, dotando a EAEs y fisioterapeutas de los recursos necesarios para que las lleven a cabo con garantías y puedan ofrecer un servicio de calidad al alumnado más vulnerable.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB