Hay 856 invitados y ningún miembro en línea

ADM INAP logo

NAPIko prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea

Administrazioa 2024/02/13

Otsailaren 14an irekiko da NAPIko prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea, eta 21era arte egonen da zabalik. Eskaerak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren web-orriaren bidez egin behar dira.

Otsailaren 14tik 21era bitarte zabalik egonen da NAPIko ikastaroetan izena emateko epea. Eskaintzen diren prestakuntza jarduerak 2024ko lehenengo seihilekoari dagozkio, eta martxotik ekainera bitarte eginen dira. Ikastaro presentzialak, bideo-konferentzia bidezkoak eta online ikastaroak eskaintzen dira. Zerrenda osoa esteka honetan azter dezakezue (menu osoa zabalduz).

Ikastaroak Nafarroako Administrazio Publikoetan jardunean dauden langile guztientzat dira (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta horien menpeko erakunde autonomoak). Eskaintza honetatik kanpo gelditzen dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleak.

Langile bakoitzak epe horretarako bi ikastaro eskatzen ahalko ditu gehienez: ikastaro presentzial bat edo bideo-konferentzia bidezko ikastaro bat, eta online ikastaro bat. Eskaera egin ondoren, langileak mezu elektroniko bat jasoko du, eta bertan azalduko da zer ikastaro eskatu duen eta dagokion inskripzio edo matrikula zenbakia. Eskatzaileak zenbaki horrekin parte hartuko du ikastokiak banatzeko eginen den zozketan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, NAPIren web-orrian kontsultatu dezakezue.

Apertura del plazo de inscripción en la formación del INAP

Administrazioa 2024/02/13

Este próximo 14 de febrero se abrirá el plazo para inscribirse en los cursos formativos que ofrece el INAP. Permanecerá abierto hasta el miércoles 21 y la solicitud deberá hacerse a través de la web del Instituto Navarro de Administración Pública.

Desde el 14 de febrero y hasta el día 21 permanecerá abierto el plazo para los cursos que ofrece el INAP. Las actividades formativas que se podrán solicitar en este plazo son las correspondientes al primer semestre de 2024 y se desarrollarán de marzo a junio. La oferta se compone de cursos presenciales, por videoconferencia y on-line, y se pueden consultar en el siguiente enlace (abriendo el desplegable).

Estos cursos están dirigidos a todo el personal en activo de las Administraciones Públicas de Navarra (Administración de la Comunidad Foral, entidades locales y organismos públicos dependientes de los anteriores), quedando excluido el personal docente no universitario adscrito al departamento de Educación del Gobierno de Navarra.

Cada trabajador o trabajadora podrá solicitar un máximo de dos cursos en este periodo, uno de la modalidad presencial o por videoconferencia, y otro de la modalidad on line. Una vez realizada la solicitud, la persona interesada recibirá un correo electrónico en el que consta el curso que ha solicitado y un número de inscripción o matrícula. Este número entrará en el sorteo que servirá para adscribir solicitantes a plazas.

Para más información, consultar la página web del INAP.

 

 ADM kartel batzara 4 ordu

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB