Hay 1238 invitados y ningún miembro en línea

ADM liburutegi itxita

Beste ezer esan arte, liburutegia itxita

Administrazioa 2024/02/02

Esaldi hori izan zitekeen nazioarteko saria jaso duen eleberri baten izenburua baina, zoritxarrez, gure liburutegi publikoen egoera hobekien islatzen duen esaldia da.

Tamalez, titular horrek erakusten du Nafarroako Liburutegien Sarean ohiko bihurtu den egoera bat. Erriberriko liburutegi publikoak abenduaren 22an itxi zituen ateak, “aldi baterako”. Baina ez da kasu isolatu bat, beste herri batzuk antzeko egoeran baitaude. Gaur egun kontratazio ugari bete gabe daude Nafarroako Liburutegien Sarean (eszedentziak, bajak, baimenak, etab.). LABen ustez, onartezina da egoera hori.

Blokeoaren eta kontratazio falta horren arrazoia jakiteko, Funtzio Publikoarekin jarri ginen harremanetan. Erantzun nahasi samarra eman ondoren, kontratazioak baimendu eta arazoa konponduko zutela ziurtatu ziguten. Baina…

Joan dira bi aste, eta, zein da egoera? Erriberriko liburutegia itxita dago oraindik, baita Berakoa ere, eta ordezkapenak bete gabe daude oraindik.

Liburutegi publikoak ezinbesteko espazioak dira tokiko komunitatearentzat eta bizia ematen diote. Langile faltagatik liburutegi batek atea itxi behar duen bakoitzean, informazioa eta kultura eskuratzeko oinarrizko eta funtsezko baliabide publiko bat kentzen zaie herritarrei, baina ez dirudi funtsezko eta lehentasunezko arazoa denik Nafarroako Gobernuarentzat.

Nabarmendu behar dugu liburutegi gehienak (% 82) pertsona bakar batek artatzen dituela. Beraz, ez gara arazo puntual bati buruz ari, egiturazko arazo bati buruz baizik.

Egoera hori are larriagoa da herri askotan, liburutegia baita komunitateak kulturarekin harremana izateko eskura duen aukera bakarra, eta hura ixteak esan nahi du bertako biztanleei ukatu egiten zaiela kulturarako sarbidea.

Liburuzain bat baino gehiago duten liburutegietan egoera zerbait aldatzen da, baina ez da asko hobetzen; izan ere, liburutegia ez baita inoiz ixten. Horrela, lankide bat oporretan dagoenean, edo gaixorik, edo baimenen bat hartzen duenean, gainerako langileek gainkarga nozitzen dute, eta hori zerbitzuaren kalitatean eta langileen osasunean islatzen da. Ezinbestekoa da liburutegietako ordezkapenak –oporrak barne- lehen egunetik betetzea, pertsona guztiek kulturarako sarbidea jaso dezaten bermatu ahal izateko, zerbitzua bera hobetzeko, lan-baldintzak hobetzeko eta aldi baterako kontratazio-zerrendetako mugikortasuna bermatzeko.

LABeko kideok urteak daramatzagu aldaketak proposatzen, aldi baterako kontratazioari buruzko egungo araudia bidezkoagoa, eraginkorragoa eta ekitatiboagoa izan dadin. Ziur gaude horrek onurak ekarriko lituzkeela, bai langileentzat, bai herritarrentzat, zerbitzuaren kalitatea hobetuko litzatekeelako.

La biblioteca, cerrada hasta nuevo aviso

Administrazioa 2024/02/02

Este podía ser el título de la última novela premiada a nivel internacional, pero desgraciadamente es la situación que mejor define el estado actual de las bibliotecas públicas.

Por desgracia, este titular, lejos de ser algo anecdótico, es el pan de cada día en la Red de Bibliotecas de Navarra. La biblioteca pública de Olite cerró “temporalmente” sus puertas el pasado 22 de diciembre. No se trata de un caso aislado, otros pueblos se encuentran en circunstancias similares. A día de hoy existen varias contrataciones por cubrir en la Red de Bibliotecas de Navarra (excedencias, bajas, permisos, etc.). Desde LAB consideramos inaceptable esta situación.

Para conocer la razón de este bloqueo y falta de contratación, nos pusimos en contacto con Función Pública. Después de darnos una respuesta un tanto enrevesada, nos aseguraron que iban a autorizar las contrataciones y resolver el problema. Pero…

¿Cuál es la situación después de dos semanas? Que la biblioteca de Olite sigue cerrada, así como la de Bera y siguen sin cubrir las sustituciones.

A pesar de que las bibliotecas públicas son un espacio vital y esencial para la comunidad local y que por cada día que una biblioteca tiene que cerrar por falta de personal, la ciudadanía navarra se ve privada de un recurso público básico y fundamental para el acceso a la información y la cultura, no parece ser un problema esencial ni prioritario para el Gobierno de Navarra.

Es necesario subrayar que la mayoría de las bibliotecas (82 %) son atendidas por solo una persona. Luego, no estamos hablando de un problema puntual, sino de un problema estructural.

Esta situación se agrava en muchos pueblos, en los que la biblioteca es la única institución cultural abierta a la comunidad y su cierre significa la suspensión de los derechos de acceso a la cultura de sus habitantes.

En las bibliotecas con más de una bibliotecaria, esta situación cambia, aunque no mejora demasiado, ya que la biblioteca no se cierra nunca, Así, ante las vacaciones, enfermedades o permisos de una compañera, las demás asumen, sí o sí, una sobrecarga de trabajo que se refleja en la calidad del servicio y en la salud de las trabajadoras. Las sustituciones en bibliotecas desde el primer día -también de las vacaciones- son necesarias para que el acceso a la cultura de todas las personas pueda garantizarse, se mejore el servicio, se garanticen las condiciones laborales y la movilidad de las listas de contratación temporal.

En LAB llevamos años proponiendo cambios para que la normativa actual de contratación temporal sea más justa, eficiente y equitativa. Tenemos la convicción de que eso traería mejoras, tanto para la plantilla como para la ciudadanía, que vería aumentada la calidad del servicio.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB