Hay 976 invitados y ningún miembro en línea

ANADP RP de la CP 25012024

PAGNAren utzikeriari aurre egiteko mobilizazioak

ANADP 2024/01/25

descargas de archivos.orig PDF PAGNAko Langileen Batzordearen oharra

Lehenengo protesta-ekitaldia otsailaren 22an izango da, Lizarrako Santo Domingo zahar-etxean, eta, ondoren, Adin Txikikoen Zuzendariordetzako, San Jose Zentroko eta El Vergeleko ateetan egingo dira.

Langileen Batzordeak, oro har, eta LABek, bereziki, denbora asko daramagu PAGNAko langileen (eta ondorioz baita egoiliarren eta familien) egoera larria salatzen: Agentziaren utzikeria (arrisku psikosozialen balorazioan “onartezintzat” jotzen diren arriskuen aurrean ere), baliabiderik eza, langilerik eza, egoera oso ahulean dauden langileak...

Ahotsa altxatu genuen azken aldia gabonen aurretik izan zen, El Vergeleko erizainak ez baitziren ordezkatzen ari. Gauza bera gertatzen da Santo Domingon eta San Josen, eta ez bakarrik Erizaintzako langileekin.

Aurreikusi genuen bezala, gure zentroen egoera une batzuetan kaotikoa eta dramatikoa izan da eguberritako oporretan: gauren batean bi zaintzaile bakarrik egotera iritsi dira (erizain bat ere ez) zentro bateko egoiliar guztiak artatzeko. Non geratu da norbanakoan zentratutako arreta eredua?

Hala, bada, Langileen Batzordetik egoera hori berriro salatzera atera behar izan dugu, PAGNAri esijitzeko horren luzaz enkistatutako arazo horrekin errotik eta behin betiko buka dezala.

Horretarako, kontzentrazioak deitu ditugu PAGNAko lantoki bakoitzean:

Mobilizazioen egutegia hau da:

  1. Santo Domingon (Lizarra), otsailaren 22an, 11:00etan.
  2. Adingabeen bulegoetan (Erletokieta kalea), martxoaren 14an.
  3. San Jose zentroan, martxoaren 21ean, 11:00etan.
  4. El Vergelen, zehazteke.

Movilizaciones para hacer frente a la desidia de la ANADP

ANADP 2024/01/25

descargas de archivos.orig PDF Nota CP de la ANADP

El primero de los actos de protesta tendrá lugar el 22 de febrero ante la residencia Santo Domingo de Estella, y posteriormente se convocarán a las puertas de la subdirección de Menores, a las del Centro San José y a las de El Vergel.

Tanto la Comisión de Personal en general, como LAB en particular, llevamos mucho tiempo ya denunciando la grave situación que vivimos las trabajadoras de la ANADP, y por lo tanto, también residentes y familias: dejadez de la Agencia (incluso ante riesgos calificados de “intolerables” en la valoración de riesgos psicosociales), falta de medios, falta de personal, una plantilla en condiciones muy desfavorecidas...

La ultima vez que alzamos la voz fue antes de Navidades, pues no se estaba sustituyendo al personal de enfermería de El Vergel. Lo mismo ocurre en Santo Domingo y San José, y no solo con el personal de Enfermería.

Tal y como preveíamos, la situación de nuestros centros durante las vacaciones navideñas ha sido en algunos momentos tan caótica como dramática: se ha dado el caso incluso de estar solo dos cuidadoras (sin que ni siquiera hubiese una enfermera) para atender a todos los residentes de un centro. ¿Dónde queda ahora el modelo de atención centrada en la persona?

Así pues, desde la Comisión de Personal hoy nos hemos visto obligadas a volver a salir a denunciar esta situación y a exigir a la ANADP que acabe de raíz con este problema enquistado durante tanto tiempo ya.

Para ello, hemos convocado concentraciones ante cada uno de los centros de trabajo de la ANADP:

El calendario de movilizaciones que se ha acordado es el siguiente:

  1. En Santo Domingo (Estella), el 22 de febrero a las 11:00.
  2. En las oficinas de Menores (c/ Abejeras), el14 de marzo.
  3. En el Centro San José, el 21 de marzo a las 11:00.
  4. En El Vergel, sin determinar.
 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB