Hay 990 invitados y ningún miembro en línea

LABek Arartekoari helarazi dio Hezkuntzari atxikitako HLE eta fisioterapiako langileei lanaldiaren portzentajea murriztu izana

Administrazioa 2023/12/11

Hezkuntzak 233/2022 Foru Agindua ezarri zaien langileen artean sartu ditu kolektibo horiek; ez zitzaien, berez, ezarri behar, baina gainerakoei ez bezala aplikatu zaie eta, ondorioz, galera ekonomikoak izan dituzte.

Departamentuak bidegabe ezarri du 233/2022 Foru Agindua, 2023rako lan egutegia onartzen duena. Horrek bidegabekeria handia eragin die bi kolektibori: hezkuntza-laguntzako espezialistei eta fisioterapeutei. Horregatik, LAB sindikatuak Arartekoarengana jo du eta, horrez gain, erreklamazio-eredu bat prestatu du, kaltetuek erregistro elektronikoaren bidez eska diezaieten Hezkuntza Departamentuari eta Funtzio Publikoari zor dieten dirua ordain diezaietela eta kontratuetan zuzenketak egin ditzatela.

Bidegabekeria arbitrarioa da eta hainbat puntutan oinarritzen da. Alde batetik, langile horiei ez zitzaien aplikatu behar 233/2022 Foru Agindua, 2. artikuluak zehazten baitu “aurreko ataletan adierazitako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko (…) langileei, ez eta ikastetxeei atxikitakoei ere.”

Bestalde, arau horrek agintzen du eguneko lanaldia 5 minutuz luzatzeko eta, horren truke, 2 jaiegun gehiago ezartzen ditu kaltetuentzat. Hezkuntza-laguntzako espezialisten eta fisioterapeuten kasuan, ordea, ez da horrela izan, ez baitiete eguneko lanaldia luzatu eta ez baitiete beste bi jaiegun eman. Are gehiago, kontrara jo dute: Hezkuntzak eguneko lanaldia orain arte zuten bezalaxe mantendu die, baina deskontuak aplikatuz soldatan zein kotizazioetan, alegia, “murriztu zaizkien” lanaldiko bost minutu horiei dagokien deskontu proportzionala eginez. Horren guztiaren ondorioz, HLE langileek eta fisioterapeutek iazko ordu kopuru bera lan egingo dute, baina % 1 inguru gutxiago kobratuko dute.

Badira irregulartasun gehiago ere. Foru Aginduak abenduaren 31n indarrean egoteari utziko dion arren, 2023ko irailaren 1etik aurrera kontratua sinatu dutenei baldintza horiek mantenduko dizkiete kontratua bukatu arte, alegia, 2024ko abuztuaren 31ra arte.

Bistan denez, irregulartasun asko dago eta horiek are gehiago gogortzen dituzte langile horien nozitzen dituzten lan-baldintzak: lanaldi partzialak, joan-etorriak, behin-behinekotasuna…

Horregatik guztiagatik, LAB sindikatuak Arartekoarengana jo du eta eskatu dio erreklama diezaiela Hezkuntzari eta Funtzio Publikoari langile horiek sinatu dituzten administrazio-kontratuak aldatzeko, hartara, “lanaldi errealaren ehunekoa ager dadin eta lanaldiaren ehuneko hori oker kontsignatzeagatik jaso ez duten dirua ordain diezaieten, baita dagozkien kotizazioak ere “. Horrekin batera, erreklamazioa egitera animatzen ditu bi kolektiboetako langileak.

LAB lleva al Defensor del Pueblo la reducción del tanto por ciento de jornada del personal EAE y el fisioterapeuta adscrito a Educación

Administrazioa 2023/12/11

Aunque no se les debía aplicar, el Departamento ha incluído a este personal entre el afectado por la OF 233/2022. Además, la aplicación a estos ha ido en el sentido opuesto al de los demás, generándoles pérdidas económicas.

El departamento de Educación ha aplicado de manera totalmente injusta la Orden Foral 233/2022, la que aprueba el calendario laboral para 2023. Eso ha generado un gran agravio para dos colectivos en concreto: el personal Especialista de Apoyo Educativo y el personal fisioterapeuta dependiente del departamento de Educación. Por ello desde LAB, además de recurrir al Defensor del Pueblo, hemos preparado un modelo de reclamación para que las trabajadoras afectadas puedan solicitar a través del registro electrónico al departamento de Educación y a Función Pública que se les abonen las cantidades adeudas y la corrección en sus contratos.

Esa aplicación injusta y arbitraria se basa en varios puntos. Por un lado, no se le debía haber aplicado al citado personal, ya que el artículo 2 de la OF 233/2022 especifica que “La distribución de la jornada de trabajo señalada en los apartados anteriores no se aplicará al personal (...), ni a los adscritos a centros docentes”.

Por otro lado, dicha norma instaura una ampliación de la jornada diaria en 5 minutos, y establece, a cambio, 2 días festivos más para el personal afectado. En el caso de las y los especialistas de apoyo educativo y fisioterapeutas, esto no ha sido así, ya que ni les han ampliado la jornada diaria ni les han otorgado dos días festivos más. Es más, han optado por la vía opuesta: el departamento de Educación les ha mantenido la jornada diaria tal y como la tenían hasta ahora, pero aplicándoles descuentos tanto en el sueldo como en las cotizaciones; un descuento proporcional a esos cinco minutos de jornada que “les han sido reducidos”. Con todo ello, la conclusión es que el personal EAE y el fisioterapeuta trabajará las mismas horas que el año pasado pero cobrará alrededor de un 1% menos.

Sin embargo, las irregularidades no acaban ahí. A pesar de que la citada Orden Foral dejará de estar en vigor el próximo 31 de diciembre, a quienes han firmado el contrato a partir del 1 de septiembre de 2023 les van a mantener estas condiciones hasta la finalización del mismo, es decir, hasta el 31 de agosto del 2024.

Tal y como se ve, se trata de un cúmulo de irregularidades que recrudecen aún más las condiciones de este personal que sufre de jornadas parciales, itinerancias, temporalidad...

Por todo ello, LAB ha acudido al Defensor del Pueblo para que este reclame al departamento de Educación y a Función Pública que se le modifique el contrato administrativo temporal que ha suscrito a este personal “para que consten el porcentaje de jornada real, y se le abonen las cantidades dejadas de percibir por la consignación inexacta de dicho porcentaje de jornada, así como las cotizaciones correspondientes” y anima a ambos colectivos a realizar la correspondiente reclamación.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB