Hay 1161 invitados y ningún miembro en línea

ADM Rashid

LABek legegintzaldi honetarako lehentasunak jakinarazi dizkio Funtzio Publikoko zuzendari nagusi berriari

Administrazioa 2023/10/29

LABeko ordezkariak Rashid Mohamed Vázquez Funtzio Publikoko zuzendari nagusi berriarekin bildu dira. Bilera horretan, LABek datozen hilabeteetan jorratu beharreko lehentasunak azaldu dizkio, eta zuzendari berriak planteatutakoak ezagutu ditugu.

LABek aldarrikatu du aspalditik trabatuta dauden gai batzuei berehala heltzeko beharra, baita plantillaren lan-baldintzak eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetuko dituzten beste gai batzuei ekiteko anbizioa izateko beharra ere.

Honako gai hauek azaldu ditugu:

  • Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutu berria.
  • Karrera profesionala Nafarroako Gobernuko langile guztientzat.
  • 30 ordu astean. Laneko denbora banatzeko hainbat aukera: 4 eguneko lan-astea; 5 eguneko lan-astea.
  • Administrazioa gaztetzeko plana. Errelebo kontratua.
  • Telelana ezartzea.
  • Giza Baliabideen Plan Zuzentzailea. Lanpostuen kokapen berria.
  • Ordainsari-sistema aldatzea. Langile guztientzako soldata igoerak.
  • Hizkuntza normalizazioa. Euskararen Foru Dekretua. Departamentuetako planak.
  • 2023ko ordezteko LEPa. Aparteko tasa. Bi urteko plana eta Egonkortzeko LEP berria.
  • Deialdi guztietarako gai-zerrenda propioak, publikoak, doakoak eta elebidunak. Azterketak euskaraz egiteko aukera eta ebaluazio-irizpide publikoak.
  • Administrazio osoan enplegua hobetzea. 814/2010 Foru Agindua indargabetzea, beste bat negoziatzea eta onartzea.
  • 11/2009 Foru Dekretua aldatzea. Baimen berriak sartzea. Lan-kontratuko langileei baimen berriak aplikatzea.
  • Prestakuntza eta Sustapenari buruzko 96/1997 Foru Dekretua aldatzea. Esparruak irekitzea.
  • Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ituna. Hori betetzeko diru-partida aurrekontuetan.
  • 2109/2012 Ebazpena, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiarena, zaintzaile, fisioterapeuta eta OLT lanpostuak betetzen dituzten Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasle ez diren langileen lanaldia berariaz banatzeko baimena ematen duena.
  • Suhiltzaileen Zerbitzuko kanpainako langileei Parlamentuan adostutako produktibitate-osagarria aplikatzea.
  • Osasunbidearen mendeko autoaseguru-etxea Administrazio osorako.
  • Administrazioko emakume langileen aurkako diskriminazioa amaitzeko plana. Berdintasun Planeko neurriak abian jartzea:
    • 27. ekintza: lanpostuen izenak berrikustea eta aldatzea, hizkera ez-sexista erabil dezaten.
    • 8. helburua. 55., 56. eta 57. ekintzak. Soldata-arrakala aztertzea (sistema informatikoa egokitzea; soldatak lanpostuka xehatzea; hobetzeko proposamenak egitea).
    • 10.1 helburua. 62., 63., 64. eta 66. ekintzak. Langile publiko gizonen artean kontziliazio neurri erantzukideak hartzea sustatzea, sindikatuekin Mahai Orokorrean negoziatu ondoren.
    • 86. ekintza: NFKAn sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko protokolo espezifiko bat egitea.
  • Pribatizatutako zerbitzuak berreskuratzea.

Zuzendari nagusi berriak aintzat hartu ditu gure aldarrikapenak, eta adierazi digu bere lehentasunak izango direla Estatutu berria idaztea, karrera profesionala garatzea (jardunaren ebaluazioa barne), behin-behinekotasuna eta plantillaren zahartze prozesua murriztea, eta Administrazioan sartzeko prozesuak aldatzea eta arintzea.

LAB traslada al nuevo Director General de Función Pública las prioridades para esta legislatura

Administrazioa 2023/10/29

Una representación de LAB ha mantenido una reunión con el nuevo Director General de Función Pública, Rashid Mohamed Vázquez. En este encuentro, LAB le ha trasladado las prioridades que entendemos que hay que abordar en los próximos meses y hemos conocido las que el nuevo Director ha planteado.

Desde LAB hemos planteado la necesidad de abordar de manera inmediata una serie de cuestiones que están atascadas desde hace tiempo y la necesidad de tener ambición para abordar otras cuestiones que mejoren las condiciones laborales de la plantilla y la calidad de los servicios públicos.

La batería de cuestiones que hemos planteado ha sido la siguiente:

  • Nuevo Estatuto del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas de Navarra.
  • Carrera profesional para todo el personal del Gobierno de Navarra.
  • 30 horas semanales. Distintas opciones de distribución del tiempo de trabajo: semana laboral de 4 días; semana laboral de 5 días.
  • Plan para rejuvenecer la Administración. Contrato de relevo.
  • Implantación del teletrabajo.
  • Plan Director de Recursos Humanos. Nuevo encuadramiento de puestos de trabajo.
  • Cambio del sistema retributivo. Incrementos salariales para todo el personal.
  • Normalización lingüística. DF del Euskera. Planes departamentales.
  • OPE de reposición 2023. Tasa extraordinaria. Plan bianual y nueva OPE de Estabilización.
  • Temarios propios, públicos, gratuitos y bilingües para todas las convocatorias. Exámenes en euskera y criterios de evaluación públicos.
  • Implantar la mejora de empleo en toda la Administración. Derogación de la OF 814/2010, negociación y aprobación de una nueva.
  • Modificación del DF 11/2009. Incorporación de nuevos permisos. Aplicación al personal laboral de los nuevos permisos.
  • Modificación del DF 96/1997 de Formación-Promoción. Apertura de los ámbitos.
  • Pacto para la mejora de la calidad educativa. Dotación presupuestaria para su cumplimiento.
  • Resolución 2109/2012, 20 de agosto del Director General de Función Pública, por la que se autoriza la distribución específica de la jornada laboral del personal no docente adscrito al Departamento de Educación que ocupa puestos de trabajo de Cuidador, Fisioterapeuta y ATS.
  • Aplicación al personal de campaña del Servicio de Bomberos el complemento de productividad acordado en el Parlamento.
  • Autoaseguradora dependiente de Osasunbidea para toda la Administración.
  • Plan para poner fin a la discriminación hacia las mujeres trabajadoras de la Administración. Puesta en marcha de las medidas del Plan de Igualdad:
    • Acción 27: Redenominación de los puestos de trabajo con un lenguaje no sexista.
    • Objetivo 8. Acciones 55, 56 y 57. Estudio brecha salarial (adaptar sistema informático; desglosar salarios por puestos de trabajo; elaboración propuestas de mejora).
    • Objetivo 10.1. Acciones 62, 63, 64 y 66. Promocionar que hombres trabajadores de ACFN se acojan a medidas de conciliación para la sostenibilidad de la vida, previa negociación con las organizaciones sindicales en Mesa General.
    • Acción 86: Elaboración de un Protocolo específico para la prevención del acoso sexual y el acoso por razón de sexo en ACFN.

• Reversión de los servicios privatizados

El nuevo Director General ha tomado nota de nuestras reivindicaciones y nos ha trasladado que sus prioridades van a ser la redacción del nuevo Estatuto, el desarrollo de la carrera profesional (incluida la evaluación del desempeño), la reducción de la temporalidad y del envejecimiento de la plantilla y modificar y agilizar los procesos de ingreso en la Administración.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB