Hay 1172 invitados y ningún miembro en línea

ADM EAE formación

LABek Hezkuntza Departamentuaren jarrera salatu du, irakasle ez diren langileen prestakuntzari dagokionez

Administrazioa 2023/06/20

Departamentuak prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu, baina gero ez die langileei joaten uzten, ez dituelako ordezkapenak betetzen.

Hezkuntzak irakasle ez diren langileen prestakuntzari dagokionez duen jarrerak egoera erabat zentzugabeak eragiten ditu; langile horiei eskaini zaien azken prestakuntza-jarduerak argi erakusten du hori.

Duela gutxi, NAPIk "Bide-segurtasuna eta mugikortasun publiko berria" izeneko ikastaroa antolatu du. Hezkuntzako irakasle ez diren langileei eskaini zaie, baina zentzugabekeria galanta izan da; izan ere, departamentuak berak boikotatu baitu jarduera, ikastaroan parte hartzeko izena eman dutenei ukatu egin baitie ordezkoa jartzea.

Horren erakusgarri dira Andrés Muñoz Hezkuntza Bereziko ikastetxeko Hezkuntza Laguntzako espezialistak. Zuzendaritza-taldeak helarazi zien prestakuntza-jardueraren eskaintza langile horiei, beren joan-etorrietarako onuragarria izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin ikastetxetik kanpo egiten dituzten etengabeko joan-etorrietan segurtasuna areagotzeko ere onuragarria izan zitekeela baloratu ondoren. Gauzak horrela, bost langilek izena eman zuten eta onartu egin zituzten. Baina ezin izan dute ikastaroa egin, Hezkuntzak ez duelako ordezkorik jarri haien lana betetzeko.

Zentzugabekeria are handiagoa da kontuan hartzen badugu zer garaitan gauden: ikasturtearen amaieran, hezkuntza-komunitate osoa oso nekatuta dagoen garaian, eta, gainera, langileen lan-karga nabarmen handitzen denean.

Hori dela eta, LABen salatu egiten dugu Hezkuntza Departamentuak, tamalez, sarritan dituela horrelako jarrerak, eta eskatzen dugu seriotasun eta zorroztasun handiagoa langileen prestakuntza antolatzeko tenorean, gai hau lehentasunezkoa eta taxuz antolatu beharrekoa baita, gure ustez.

LAB denuncia la actitud del departamento de Educación en cuanto a la formación del personal no docente

Administrazioa 2023/06/20

El departamento organiza actividades de formación pero luego no permite asistir al personal porque no cubre las sustituciones.

La actitud del departamento de Educación en lo que a la formación del personal no docente se refiere, está llevando a situaciones totalmente absurdas; la última actividad formativa que se le ha ofrecido a este personal es clara muestra de ello.

Recientemente, el INAP ha organizado un curso titulado “Seguridad vial y nueva movilidad”. Este ha sido ofrecido al personal no docente de Educación, pero salta a la vista lo absurdo del proceder al darnos cuenta de que ha sido el propio departamento el que ha boicoteado la actividad negando a las personas inscritas la sustitución para poder asistir.

Ejemplo de ello es el personal Especialista de Apoyo Educativo del centro de Educación Especial Andrés Muñoz. Fue el equipo directivo quien hizo llegar la oferta de la actividad formativa a este personal tras valorar que, además de ser beneficioso para sus propios trayectos, también podría serlo para aumentar la seguridad en los continuos desplazamientos que realizan con el alumnado con Necesidades Educativas Especiales fuera del centro educativo. Así las cosas, cinco trabajadoras se inscribieron y fueron admitidas. Sin embargo, no han podido realizar el curso debido a que Educación no ha proporcionado sustitutos y sustitutas para ocupar su lugar.

El sinsentido es aún mayor si tenemos en cuenta la época en que estamos: final de curso, un período en el que toda la comunidad educativa está ya muy cansada y además aumenta considerablemente la carga de trabajo del personal.

Es por ello, que desde LAB denunciamos este tipo de procederes a los que el departamento de Educación nos tiene, lamentablemente, acostumbradas y exigimos mayor seriedad y rigor a la hora de abordar un tema tan necesario y prioritario como la formación del personal.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB