Hay 1023 invitados y ningún miembro en línea

ISPLN MESA SECTORIAL

Mahai Orokorra eta Mahai Sektoriala

NOPLOI 2023/11/13

LABek azken asteotan izandako nobedadeen berri eman nahi die langile guztiei, gure institutuan eragina izanen duten neurrian.

Azken asteotan, Gobernu berriarekin osatutako negoziazio mahaien lehenengo bilerak egin dira.

Mahai Orokorrean, besteak beste, Funtzio Publikoaren Estatutuaren erreformaz hitz egin zen. Horrez gainera, eskalan gaizki kokatuak dauden zenbait kolektiboren lanpostuen sailkapena aldatzea eskatu genuen, dagokien maila-igoera aplikatzeko. Lanbide Karrera langile guztientzat ezartzea ere eskatu genuen, legegintzaldi honetan landu beharreko lehentasunetako bat delako. Eta azkenik, langile guztientzat astean 4 laneguneko edo 30 orduko lanaldira iristeko murrizketa-formulak azter daitezela eskatu genuen, baita telelana ezartzea ere.

Mahai Sektorialaren bilerari dagokionez, Administrazioak ez zigun bilerara joateko gonbidapenik luzatu NOPLOIko LABeko ordezkarioi. Berriz ere gogorarazi nahi dugu negoziazio mahai horretara Osasun departamentuaren menpeko bi erakunde autonomoetako sindikatuak joaten direla. Eskatu genuen lehenbailehen aplika daitezela behin-behineko kontratazioari buruzko eta aldi baterako barne-igoerari buruzko foru agindu berriak. Berriz ere agerian utzi genuen Osasunbideko Prebentzio Zerbitzuaren barruan egon nahi dugula, eta Institutuan berean Segurtasun eta Osasun Batzorde bat eratu beharko litzatekeela, NOPLOIko Langileria Batzordearen gehiengoak 2015-2019 legegintzaldian eta 2019-2023 legegintzaldian eskatu duen bezala. Azkenik, onartu egin dute gehiegizko lan-karga aztertzeko lantalde batean parte hartzeko egin genuen proposamena.

Institutuko kudeatzaileekin beste bilera bat eginen dugu jakiteko gure institutuko zein lanpostu sartuko diren 2023ko lan eskaintza publikoan. Bilera horretan azalpenak eskatuko ditugu jakiteko zergatik ez zaien kontratua luzatu bi kazetariei; izan ere, hitz eman ziguten lanpostu huts bihurtuko zituztela egiturazko hamalau lanpostu, eta erabaki horrekin bete gabe gelditu da promes hura. NOPLOIko hizkuntza-planari buruzko informazioa ere jaso nahi dugu.

Horrez gainera, argibideak eskatuko ditugu jakiteko zertan den Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala eta Hezkuntza departamentuan dagoen antzeko atala bateratzeko eta gure Institutuari atxikitzeko asmoa.

Mesa General y Mesa Sectorial

ISPLN 2023/11/13

LAB quiere informar a toda la plantilla de las novedades acaecidas en las últimas semanas que tienen influencia en el Instituto.

En las últimas semanas se han realizado las primeras reuniones de las mesas de negociación con el nuevo Gobierno.

En la Mesa General se trató, entre otros temas, la reforma del Estatuto de la Función Pública. Solicitamos que se reclasifiquen los puestos de trabajo con subidas de nivel para colectivos mal ubicados. Reivindicamos la implantación de la Carrera Profesional para todo el personal como otra de las prioridades del trabajo de esta legislatura. Finalmente reclamamos que se aborde una reducción para llegar a la jornada laboral de 4 días, 30 horas semanales o fórmulas similares para toda la plantilla, y también la implantación del Teletrabajo.

A la reunión de Mesa Sectorial, la Administración no convocó a LAB-ISPLN. Una vez más debemos recordar que a esta mesa de negociación acuden las organizaciones sindicales de los dos organismos autónomos del departamento de Salud. Solicitamos que se implanten ya las nuevas Órdenes Forales acerca de la contratación temporal y la promoción interna temporal. También recordamos nuestras solicitudes a favor de pertenecer al Servicio de Prevención de Osasunbidea y de tener un Comité de Seguridad y Salud propio del Instituto, apoyadas por la mayoría de la Comisión de Personal del ISPLN tanto en la legislatura de 2015-2019 como del 2019 al 2023. Finalmente, han aceptado nuestra propuesta de formar parte en un grupo de trabajo donde se tratará la sobrecarga laboral.

Quedamos pendientes de una próxima reunión con Gerencia para conocer las vacantes de la OPE de 2023 del Instituto. Solicitaremos explicaciones de las razones por las que no se renovó el contrato a las dos periodistas incumpliendo la promesa de convertir en vacantes catorce plazas estructurales. También queremos tener información del Plan Lingüístico del ISPLN.

Ante la posible fusión de las Secciones de Prevención de Riesgos Laborales de Núcleo y del departamento de Educación y su adscripción al Instituto, instaremos a aclarar esta situación.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB