Hay 933 invitados y ningún miembro en línea

ADM Euskarafobia

LABen batzar-elkarretaratzea, Administrazioa euskara ikastaroetarako baimenak ukatzen ari delako

Administrazioa 2023/10/30

Foru Administrazioko hainbat langile ari dira beren departamentuetan jarrera euskarafobiko berri baten biktima izaten. Horregatik, batzar-elkarretaratzea egingo dugu azaroaren 3an, ostiralean, 11:00etan, Hezkuntza departamentuaren aurrean.

Egun berean irekiko da Euskarabideak Nafarroako administrazio publikoetako langileei urtarriletik aurrera eskainiko dizkien euskara ikastaroetan izena emateko epea. Baina arazoak sortzen ari dira 2023ko azken hiruhilekoan. Izan ere, Administrazioa eragozpenak jartzen ari zaie langileei ikastaroetara joan ahal izateko.

Hezkuntza-Laguntzako Espezialisten kolektiboa da ugariena. Langile horiek badute beren ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen baimena, baina Hezkuntza Departamentuak ukatu egin die prestakuntzara joateko baimena. Horretarako aipatzen dituzten arrazoiak askotarikoak eta zentzugabeak dira: kasu batzuetan, ezezkoaren oinarria da pertsona horrek betetzen duen lanpostuak ez duela hizkuntza-eskakizunik behar; beste batzuetan, berriz, HLE kolektiboko langileei irakasleei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatu behar zaizkiela (ez da egia); beste batzuei esan diete baimen hori lortzeko behar besteko euskara-maila egiaztatzen ez dutela... Burugabekeria galanta.

El Vergel egoitzan bi pertsonak eskatu dute intentsibo batera joatea, eta zentroko zuzendaritzak erantzun du pertsona bakar bati emango diotela baimena; hortaz, bietako nor joanen den erabakitzeko modu harrigarri bat proposatu du: zozketa egitea.

Euskararen sustapenaren aurkako jarrerak eta erabakiak testuinguru askotan eta oso desberdinetan daude Nafarroako administrazio publikoen barruan: irakasleei duela hamarkada bat euskara ikastaro trinkoak egiteko aukera kendu zitzaien, Osasunbidean baimenak ematen dituzte baina zerbitzuaren kalitatea mantentzeko beharrezko baliabiderik ez dute jartzen, euskara eskakizuna duten plazak oso urriak dira Administrazio osoan (eta plaza batek euskara eskakizuna duenean ere, batzuetan hizkuntza-eskakizunik gabeko pertsona batek betetzen du postu hori; Iruñeko Udalean, esaterako)...

Egoera horren aurrean, LABek salatzen jarraituko du, eta ahalegin guztiak egingo ditu jarrera erabat euskarafobikoak bultzatutako gertaera horiek geldiarazteko eta zapuzteko; izan ere, ekintza horiek langileek prestakuntza jasotzeko duten eskubidearen aurka egiten dute, formazioa jasotzen baitute gizarteak euskaraz ere artatua izateko eskaerari erantzun ahal izateko.

Horregatik, datorren ostiralean goizeko 11:00etan Hezkuntza departamentuaren aurrean batzar-elkarretaratzea egingo dugu eta animatzen zaituztegu bertan parte hartzera. Hori dela-eta, batzar-orduak eskatu ditugu 10:30etik 12:00etara, mobilizaziora joan ahal izateko.


Hizkuntza eskubideak errespetatu!
Euskarafobiari STOP!

Asamblea-concentración de LAB por la negativa de la Administración a dar permisos para los cursos de euskera

Administrazioa 2023/10/30

Son ya varias las empleadas y empleados de la Administración Foral que están siendo víctimas de una nueva actuación euskarafóbica por parte de sus correspondientes departamentos. Por ello, realizaremos una asamblea-concentración de protesta: el viernes 3 de noviembre a las 11:00 ante el departamento de Educación.

Ese mismo 3 de noviembre se abre el plazo para inscribirse en los cursos de euskera que ofrecerá Euskarabidea a las y los empleados de las administraciones públicas de Navarra a partir de enero. Sin embargo, los problemas están surgiendo en el último trimestre de este 2023. Y es que la Administración está poniendo impedimentos para que el personal pueda asistir a los cursos.

El más numeroso es el colectivo de Especialistas de Apoyo Educativo (EAE). A este personal, que incluso cuenta con el consentimiento de los equipos directivos de sus respectivos centros, se le está denegando el permiso de asistir a la formación desde el departamento de Educación. Las razones a las que hacen referencia para ello son de lo más variadas y absurdas: en algunos casos la negativa se basa en que el puesto que ocupa dicha persona no requiere de perfil lingüístico, en otros aducen que al personal EAE se le deben aplicar las mismas condiciones que a las y los docentes (cuando no es cierto), a otros que no acreditan nivel suficiente de euskera para optar a ese permiso... Todo un despropósito.

En la residencia El Vergel, dos personas han solicitado acudir a un intensivo y la dirección del centro ha respondido que solo le concederán el permiso a una persona, proponiendo una solución totalmente inverosímil al conflicto: un sorteo entre ambas.

Pero es cierto que actuaciones que van en contra del fomento del euskera existen en muchos y muy diversos contextos dentro de las administraciones públicas de Navarra: al personal docente hace ya una década que se le eliminó la posibilidad de realizar cursos intensivos de euskera, en Osasunbidea se dan los permisos pero no ponen los medios necesarios para mantener la calidad del servicio, las plazas con perfil de euskera son mínimas en toda la Administración (e incluso cuando una plaza tiene requisito de euskera, en ocasiones está ocupada por una persona sin el perfil, como ocurre en el ayuntamiento de Pamplona)...

Ante esta situación, desde LAB vamos a seguir denunciando y haciendo todo lo posible para detener y frustrar estas acciones movidas por una actitud totalmente euskarafóbica y que atentan contra el derecho de la plantilla a formarse para poder responder a la demanda de la sociedad de ser atendida también en euskera.

Por ello, os animamos a todas y todos a participar en la asamblea-concentración que hemos convocado para este viernes a las 11:00 ante el departamento de Educación. Se han pedido horas de asamblea de 10:30 a 12:00 para poder acudir a la movilización.


Hizkuntza eskubideak errespetatu!
Euskarafobiari STOP!

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB