Hay 1058 invitados y ningún miembro en línea

ADM SOS paralisis

Babes Zibileko Zerbitzua eta SOS Nafarroa paralisi egoeran daude

Administrazioa 2023/10/24

Babes Zibileko Zerbitzuak eta SOS Nafarroak hilabeteak daramatzate erabateko paralisi egoeran.

Zenbait burutza hutsik daude hauteskundeak baino lehenagotik, eta legegintzaldian zehar zenbait dimisio izan dira egungo zuzendaritza taldean. Egoera horrek berekin dakar lanak, espedienteak, planak eta abar atzeratzea, eta, kasu batzuetan, baita geldiaraztea ere. Denbora horretan guztian, Zerbitzuko zuzendaritza desagerturik egon da, eta halaxe segituko duelakoan gaude. Eta egoera konpontzeko, egitura puztea besterik ez zaie bururatzen.

Barneko zuzendari berria, Salvador Díez Zapata, Langileen Batzordearekin bildu zen duela gutxi, bere burua aurkezteko eta lehen harremanak izateko. Bilera horretan jakinarazi zuen Babes Zibileko Zerbitzuaren egungo egitura aldatu nahi dutela. Zuzendari Nagusiak ez zuen argi utzi zer egin nahi duten, eta ez zuen xehetasun gehiagorik eman nahi izan, baina badirudi egitura handitzeko asmoa dutela beste zerbitzu bat edo atal gehiago sortuz, ez dakigu.

Azaldu zuenez, horren arrazoia da SOS Nafarroaren arloa eta larrialdi-kasuei ematen zaien arreta alde batetik “indartu” nahi dutela, eta prebentzio arloa eta larrialdi-planak bestetik. Bere proposamena aurrera ateratzeko izaten ari diren zailtasunak ere aipatu zituen, besteak beste, horrek dakarren kostu ekonomikoagatik.

LABen ustez, onartezina da zerbitzua hain egoera prekarioan egonik, hainbat hilabete igaro ondoren dauden zuloei konponbiderik jarri gabe, orain unitate gehiago eta burutza gehiago sortu nahi izatea. Halako plan baterako benetako justifikaziorik ez dago, eta ez da ulertzen zerbitzu bat “indartu” nahi izatea egitura handituz eta diru-kutxa publikoen gastua handituz. Ez dugu ulertzen egitura organikoa handitu nahi izatea lehendik dagoena osatzeko eta antolatzeko gaitasunik ez dagoenean.

Zuzendaritza nagusiari eta Barne Departamentuari eskatzen diegu konponbidea eman diezaiotela Babes Zibileko Zerbitzuak pairatzen duen paralisi egoerari eta burutzetan dagoen langile faltari, beren ahaleginak bideratu beharrean egitura organikoa puztera eta diru publikoa xahutzera.

La situación del Servicio de Protección Civil y SOS Navarra es de auténtica parálisis

Administrazioa 2023/10/24

El servicio de Protección Civil y SOS Navarra sufre desde hace meses una situación de auténtica parálisis.

Hay varias jefaturas vacantes desde antes de las elecciones y a lo largo de la legislatura han sido varias las dimisiones en el equipo de la actual dirección. Esta situación supone retraso e incluso paralización de trabajos, expedientes, planes etc. En todo este tiempo la Dirección del Servicio brilla por su ausencia; ni está, ni se le espera. Y para arreglarlo, pretenden inflar la estructura.

El nuevo Director de Interior, Salvador Díez Zapata, convocó recientemente a la Comisión de Personal para presentarse y mantener un primer contacto. En dicha reunión comunicó que se pretende modificar la estructura actual del Servicio de Protección Civil. El Director General no fue claro ni quiso dar detalles de lo que se pretende hacer, pero parece ser que las modificaciones van en la línea de duplicar o ampliar la estructura, no se sabe si creando otro servicio más o más secciones.

El motivo que dio es que quieren “potenciar” el área de SOS Navarra y la atención de emergencias por un lado, y el área de prevención y planes de emergencias por otro.
También comentó las dificultades que están teniendo para sacar adelante su propuesta, entre otras cosas por el coste económico que supone.

Desde LAB nos parece inaceptable que estando el Servicio en situación tan precaria, después de meses sin poner solución a los agujeros que ya existen, se pretenda encima crear más estructura y más puestos de jefaturas. No hay justificación real para semejante plan, y no se entiende que se pretenda “potenciar” un servicio por medio de más estructura y más gasto de las arcas públicas. No se entiende que pretendan crear más estructura, cuando no hay capacidad de completar y organizar la que ya existe.

Exigimos a la Dirección General y al Departamento de Interior que pongan solución a la situación de parálisis y falta de personal en jefaturas que padece el Servicio de Protección Civil, en lugar de dedicar su esfuerzo a inflar su estructura y derrochar el dinero público.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB